Irakurgaiak: Soziolinguistika eskuliburua
Soziolinguistika eskuliburua irakurri berri dut. Eta gaia fresko izanik, lehen baloraziotxoa egitea otu zait. Eta hor doa.
Soziolinguistikaren ikuspegi orokorra ematen du liburuak, soziolinguistikaren familia eta adar guztiak batzeko ahalegina egiten du. Eta eskertzekoa da. Hala ere, horrek egiten du liburu mardula osatu behar izatea. Nire ustez, luzeegia da liburua, edo beste era
batera esanda, gai batzuk oso luze lantzen ditu liburuak.
Euskaratik eta euskaraz eginda dago. Eta hori bada aurrerapen nabarmena, eta liburuaren funtsezko ekarpena. Gainera, gai askotan sakontzera bultzatzen gaitu liburuak, bibliografia joria emanez, eta pistak iradokiz.
Hala ere, gai batzuetan akademikoegia da, sakonegia. Nik dibulgatiboa irudikatzen nuen, barruntatzen nuen. Egia da, haatik, ikerketari garrantzi handia ematen diola eta eskertzekoa dela ikuspegi hori.
Azkenik, baina ez garrantzi gutxiegi duenik, liburuaren azken orrian zein agertuko? Eta neu ..... (ez dakit mezu ezkuturen bat ez ote dagoen horrekin, neu naiz euskal soziolinguistikaren azken orria? kar-kar-kar)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: