Abuztua eta iraila: hiru kandela
Abuztua eta iraila: hiru kandela
Orain dela hiru urte
Oporrak
amaitu dira aurten ere. Eta hona nator berriro mendietatik behera.
Oporretan buruak ematen dizu pentsatzeko eta udako hausnarketa batekin
etorri nintzen irailean orain dela hiru urte. Gogotsu eta fuerte
hasteko. Baina ez zuen asko iraun, Telebilbaoren erreportajean gogoa
joan zitzaidan eta errealitatea muturren aurrean, beste behin ere.
Komikizalea
izan naiz beti eta komikia ekarri nuen blogera, Arrasateko faktorian
egindakoa, euskaldunon jarreren gainekoa. Liburutegi bat hasi nintzen
egiten, baina hor geratu da, guztiz ahaztuta eta zaharkituta. Baina
tira.
Emunek
antolatutako jardunaldi baten berri eman nuen gero (gauzak zer diren
handik gutxira ni hasi nintzen han beharrean). Geroxeago aipatu nuen
ikerketa soziolinguistiko bat Berriako portadara heldua zela. Hiznet ikastaro
klasikoa ere ezin aipatu barik utzi, ezta Bat aldizkaria ere. Oraingo
honetan 63. alea, eskola orduz kanpokoari buruzkoa.
Eta amaitu nuen hilabetea David Crystal eta Moreno Cabrerarekin. Hilabete gogorra iraila, bai horixe.
- Oporrak amaitu direz
- Lehentasun kontua
- Ganora gitxi
- Euskaldun zaharren jarrerak lantzeko komikiak
- Nire liburutegia
- Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa jardunaldia
- Soziolinguistikaz 16. zenbakia
- Portadara iritsi
- HIZNET, Hizkuntza plangintza matrikulazio epea zabalik
- Irakurgaiak: Bat 63
- Diskurtsoa dela-eta
Orain dela bi urte
Hizkuntza politikarekin hasi nuen opor ostekoa orain dela bi urte. Eta artikulu bakarra ez, bi. Iraileko aldatsa igotzeko onak ez dakit izan ziren. Autozentroarekin bueltaka jarraitu nuen hilabetea, eta nabaria denez, oraindik burmuinaren zati bat oporretan zegoen. Ez nebilen oso autozentratua ez.
Kontzeptua ordutik hona asko erabili da, eta azken aldion badirudi indarra hartzen ari dela, bai kulturgintzan zein bestelakoetan. Ea ba. Izen luzeko jardunaldiak etorri ziren horien ondoren eta, tira, hor utziko dugu kontua.
Maitasun kontuak aipatu nituen geroago, Malores Etxeberriaren aipu batetik tiraka. Bat 67 aldizkariaren aurkezpena ekarri nuen segidan blogera. Eta hilabetea amaitzeko Unesco Etxeak antolatutako jardunaldi batzuk.
- Oporren ostean hizkuntza politika
- Oporren ostean hizkuntza politika (eta 2)
- Autozentroaren zentroa
- Ez nabil oso autozentratua
- Gutxiengo Hizkuntzen Erabilera Gazterian Sustatzeko Gauzatutako Eskarmentu Arrakastatsu eta Praktika Egokien Biltzarra
- Erabiltzeko maitatu
- Bat 67: Erramun Baxok-en omenez
- Hizkuntza gutxituen erronkak globalizazio aroan
Orain dela urtebete
Udan irakurtzeak zer garrantzia duen azpimarratu nuen abuztuan (pedantea naiz gero batzuetan): udako oporretan pilatutako hainbat artikulu ziren irakurri beharrekoak. Arnasguneak etorri ziren gero (blog honetara hainbatetan bezala). Batetik Zerain eta bestetik Zalbideren aipua (beste klasiko bat hemen).
Irailean geundela gogorarazi nuen jarraian. Badaezpada ere. Gaztelania ohetik bota duten bikoteak etorri ziren hurrena nire blogera. Geroxeago ere etorriko ziren, bai horixe. Soziolinguistikaren domestikoaren sortaren lehen alea ekarri nuen blogera segituan. Eta, hilabetea amaitzeko, artikulu polemikoa, euskaraz egin nahi ez duten euskaldunei buruzkoa.
1. Udan be leidu bida
2. ZerAIN DEZAGUN
3. Arnasa lasai hartzeko guneak
4. Irailean gaude .... ezta?
5. Gaztelania ohetik bota duten bikoteak
6. Mintzatzen hasteko gomendioak
7. Egin nahi ez dutenak
Iruzkinak
Utzi iruzkina: