Uztaila: hiru kandela

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2010-07-01 21:29

Orain dela hiru urte:

Uztaila behar den moduan, tabernetan hasi nuen orain dela hiru urte. Filosofatzen tabernetan. Uztaila ere beroarekin lotzen dugu. Eta orain dela hiru urte, hor ibili ginen soziolinguistikaren gida sexualarekin gora eta behera. Hilabetea jarraitu nuen Xirika gazte aldizkarirako idatzitako artikulu batekin. (Gero soka ekarri zuena).

Uztaila ere ikastaroen hilabetea da. Eta orain dela hiru urte hiru ekarri nituen blogera: UEUk antolatutako bi (Euskararen balio-merkatua eta Hizkuntza plangintzak: teoriak eta aplikazioak) eta Hik hasik antolatutako bat (Bigarren hizkuntzaren irakaskuntzaren gainekoa).

Baina uztaila ere hilabete ona da irakurtzeko. Eta kolonialismoari buruzko liburua irakurri nuen eta blogera ekarri iruzkina. Eta, azkenik, The case of basque: past, present and future liburua ere irakurri nuen eta blogera ekarri. Eta horrela zarratu nituen ateak irailera arte.

  1. Tabernetako filosofia 
  2. Soziolinguistikaren gida sexuala
  3. Normalizaziorako alderdi linguistikoak bigarren mailakoak dira 
  4. Eskolan, ikasgelaren barruan zer gertatzen den ikertu behar dugu
  5. Irakurgaiak: Lingüística y colonialismo
  6. Saltzen, saltzen ....
  7. Saltzen, saltzen .... (II)
  8. Hizkuntza plangintzak: teoriak eta aplikazioak (I)
  9. Hizkuntza plangintzak: teoriak eta aplikazioak (II)
  10. Hizkuntza plangintzak: teoriak eta aplikazioak (III)
  11. Soziolinguistikaren gida sexuala (Ahoa bete sexu)
  12. The case of basque: past, present and future
  13. Zarratuta


Orain dela bi urte:

Hilabetea hasi nuen inkesta soziolinguistikoen gaineko kritika batekin. Artikulu zahar batekin. Gero etorri zen dekretazoa. Orain dela gutxi, Patxi Lopezek bertan behera utzi ei ditu dekretoak aurreikusten ez zituen isunak. Ulertezina, baina horrela da.

Eta amaitu Zalbiderekin, Mikel Zalbiderekin. Eta berak egindako txosten batetik ateratako artikuluekin. Aipatu behar da hiru artikulu hauek, hirurek, erantzunak izan dituztela, ez oso gauza ohikoa Garaigoikoan.

  1. Inkestatik inkestara 
  2. Dekretazoa
  3. Leidu Zalbidek zer dioen


Orain dela urtebete:

Hilabetea hasi nuen udaltop-eko materialekin (aurten arinago igo dituzte, artikulu batean igoko dut hurrengo astean). Baserria ez galtzea aholkatzen digu Fishmanek, eta horren harira artikulu bat ekarri nuen, Karmele Rotaetxerena. Interesgarria artikulua eta sortu zuen eztabaidatxoa.

Gurasoei begirako webgune batekin jarraitu nuen. Webgunea interesgarria da, nahiz eta hizkuntzaren kontua larregi ez aipatu (momentuz behintzat, iaztik hona kolaborazio artikulu bakar bat). Urdiaingo bizilagun batzuen testigantzekin jarraitu nuen, euskararen historia sozial txiki baterako ekarpen egokiak izan daitezkeenak.

Matematiken mundu miresgarrira egin nuen salto kikunberan. Soziolinguistikaren matematiketara Gorka Azkarateren eskutik. Eta hilabetea amaitu nuen Bat aldizkariaren 70. zenbakiarekin.

  1. Udaltop jardunaldien materialak eskura
  2. Baserria ez galdu
  3. Guraso.com
  4. Urdiaingoak
  5. Matematikak eta elebidunak
  6. Bat 70


Utzi iruzkina: