Aurreko urtetan bezala, Sanferminen giroa berotzen den horretan, guk ere Iruñean Kantuz ekimenarekin lagunduko dugu.Urteko zita, gogo parrastada, jendea kementsu eta umoretsu, betiko kantak eta betiko lagunez landa, Iruñera etortzen diren guzti horiek ere izanen dugu bidai lagun.Errepertorioari dagokionez, Riau-Riau eta Entzierrotan Sanfermin sanduari kantatzen zaion abestia, euskaraz noski!!!!. Honatx karaokea: Eta entzierroarena: Entzun arren San Fermin,zu zaitugu patroi,zuzendu gure oinak,entzierro honetan otoi!!BERAZ, EZ AHANTZI!!!!! UZTAILAREN 2AN, MERKADERES KARRIKAN, IRUÑEAN KAN...


Euskaraz Castellano


Orain dela hiru urte:Uztaila behar den moduan, tabernetan hasi nuen orain dela hiru urte. Filosofatzen tabernetan. Uztaila ere beroarekin lotzen dugu. Eta orain dela hiru urte, hor ibili ginen soziolinguistikaren gida sexualarekin gora eta behera. Hilabetea jarraitu nuen Xirika gazte aldizkarirako idatzitako artikulu batekin. (Gero soka ekarri zuena).Uztaila ere ikastaroen hilabetea da. Eta orain dela hiru urte hiru ekarri nituen blogera: UEUk antolatutako bi (Euskararen balio-merkatua eta Hizkuntza plangintzak: teoriak eta aplikazioak) eta Hik hasik antolatutako bat (Bigarren hizku...


Uztailaren lehen larunbata dugu aintzinean eta beti bezala, Iruñeko karriken barna ibiliko gara kantari. Gainera Sanferminen atean gaudelarik jai giroa nagusituko da, sorpresa bat baino gehiago izanen dugularik.Aurrekoan esan genuen bezala, Riau Riau eta Entzierroetan abesten den kanta ere eginen dugu, euskaraz beti ere.Bestalde, Sanferminetan ere zenbait proposamen izan dugu kantari ibiltzeko eta aste honetan, emeki-emeki, horren berri emanen dizuegu.Beraz, adi egon eta larunbat artio!!!!!


Arrasaten gaude

hirurak 1456147673552 hirurak | 2008-06-30 15:56

Kaixo: Ni Ixiar naiz eta Arrasaten bizi naiz. Espero dut blog hau gustatzea. Saiatuko naiz egunero ez bada ere, astean bi edo hiru aldiz idazten. Oporretako kontuak jasoko ditut blog honetan eta, ahal dudanean, argazkiak ere sartuko ditut. Hortaz, adio.  


Azken iruzkinak