Inguma

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2007-04-17 17:52

Pasa den astean aipatu nuen Buruxkak liburutegi digitala. Oraingoan UEUk ere kudeatzen duen Inguma datu-basea aipatu eta goraipatu nahiko nuke. Itzela da, ikaragarria. Agian, dokumentu gehiago eskura izatea eska dakioke, baina hala ere egindako lana txapela kentzeko modukoa da.

Adibidez, soziolinguistikaren alorrean 1.281 bat sarrera daude. Asko da hori, kontuan hartuta Inguman datu-basean egoteko unibertsitate mailako testuak izan behar direla.


Utzi iruzkina: