Oporrak gehiago gustatzen zaizkit

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2007-07-12 21:45
3

Baionan izan naiz gaur, UEUko Literatura sailak antolatutako ikastaroaren barruan hitzaldi bat ematen. Izenburua: "Liburua gehiago gustatu zitzaidan". Askotan irakurri dugun liburu baten zine-adaptazioa ikusten dugunean botatzen dugun esaldi topikoa.
Gure hotelean lo egiten zuten "Lycée anglais" bateko ikasle maitagarriei zazpietan jaiki beharra erantsi behar izan diogu. Lau kaferen ostean begiak zabaldurik agertu naiz ikasleen aurrean. Biba ni!

Masokista ugari dagoenez gure artean, SlideShare delakoaren bitartez uzten dizuet hemen hitzaldiaren PowerPointa. Disfrutatu.

Gero Harkaitz Cano etorri da, zine, literatura eta amaierei buruz hitz egitera. Eskatu duen teknologia bakarra: klariona. Sudurra txuriz zikindu duen arren ni baino sueltoago ibili da (ordurako, ikasleak ere esna).

Blogoporrak merezi ditudalakoan, banoa Guinness pinta batzuk edatera.

Izan untsa.

xme

xme 2007-07-13 08:51 #1

Ondo-ondo ibili.

Andereño Katixak utzi digun power pointa ikasten geldituko gara gu.

x.

G. J.

G. J. 2007-07-15 19:56 #2

Pinta hori euripean ere...on degizula!

Hemengo beroarekin inspirazio gutxi. Zer moduz Eireko lainotsu giro horretan? osasuna!

Jabi

Jabi 2007-07-17 18:59 #3

Slainte, osasuna. Ondo pasa eta ahaztu liburu, zinema, paper, teklatu, azterketa eta gainerako buruko min guztiak. Mozkor zaitez errepidez, itsaslabarrez eta garagardo beltzez.

Utzi iruzkina: