Konturatu orduko aurtengo denboraldia agurtzeko unea iritsi zaigu. Ekaitz etorri da gaurkoan Paradisu zinemara, gitarra eta guzti, urtean jarri ditugun soinu bandak, eta bere gustuko filmetako kantak jotzera. Saioko kantak: Cat Stevens - Here comes my baby (1998 Academia Rushmore) Urge Overkill - Girl you’ll be a woman soon (1994 Pulp Fiction) Eddie Vedder - Hard Sun (2007 Into the Wild) Zarama - Dena ongi dabil (2007 Eutsi) The Weary Kind (2009 Crazy Heart) Gary Jules - Mad World (2001 Donnie Darko) Uda ona izan! Aurtengo irratsaioak: #01 - Aurkezpena #02 - Fahrenheit 451 #03 - Donn...


Argazkiak.org | Gazta zati bat © cc-by-sa: Bizarrain 2012ko Mintzamina hemen dago!!! "Gazta zati bat" dokumentalaren emanaldiarekin emango diogu hasiera URRIAK 18an (osteguna), 19:30ean Larratxo Kultur Etxan aurtengo MINTZAMINAri.


Ziur noizbait filme hontaz hitz egin dizuedala. Nire pelikula kuttunenen artean aurkitzen da (Top 5ean ziur!) eta arrazoi ezberdinak ditut hau argudiatzeko. Lehenik, tonu eta erritmoarekin erabat identifikatua sentitzen naizela. Bigarrenik, musika (aukeratutako kantuak entzun besterik ez duzue). Eta hirugarrenik, zinera bizi hobe batera pasa den gazte-aldizkari baterako kritika idazteko intentzioarekin ikustera joan nintzela (Matraka ederra eman genuen...) eta filme hark ez zidala hasiera batean gehiegi esan. Esan beharrik ez dago, azkenean, filme ikaragarri batekin topatu nintzela. H...


Trailerra ikusi bezain pronto sartu zitzaidan gogoa Where The Wild Things Are filma ikusteko. Spike Jonze zuzendari amerikarraren azken lana da eta “Being John Malkovich” eta “Adaptation” bezalako filmeen ostean, kontuan hartzeko tipoa iruditzen zitzaidan. Where The Wild Things Are haurrentzako liburu batean oinarritua dago. Berez, Maurice Sendak idazle amerikarraren berrogei orriko liburuxka bat besterik ez da baina Jonzek, ausardia osoz, luzemetraia bat egiteko erronka hartu zuen. Bertan, haur bat guztiok barnean ditugun munstroekin topatzen da haserraldi baten ostean eta hauekin elkar...



INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN


Gaurtik aurrera Renoir eta Zubiarte zinemetan. Informazio gehiago HEMEN



Watchmen

2
theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2009-03-22 18:32

Denbora asko pasa da azken aldiz zinera joan nintzenetik, gehiegi agian baina atzokoan, bolada txar hau apurtu genuen. Watchmen izan zen filme aukeratua.   Zuzendaria: Zack Snyder Aktoreak: Malin Akerman, Billy Crudup, Matthew Goode, Carla Gugino, Jackye Earle Haley, Jeffrey Dean Morgan, Patrick Wilson Luzera: 163 min Herrialdea: AEB Urtea: 2008                Azken urteetan  komiki edo eleberri grafikoak zinera eramateko ohitura hartzen ari dira (Sin City, 300 edo The Spirit beste batzuen artean). Ez dut sekula helduentzako ...


Pelle

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2009-01-25 17:36

Bille Augusten filmaren pasarte ederra.


     Hori da azkenaldian Daniel Craig aktorearen inguruan entzun dudan komentaiorik ohikoena. Belaunaldi bakoitzak lehenengo James Bond bat izan du, agentea aktore batekin identifikatuko du, aurpegi bat jarriko dio, baina filmeak ez dira hobeak edo okerragoak 007-rengatik, antzeko argumentua dute denek. Batzuengatik balitz oraindik ere Sean Connery izango genuen gaiztoak harrapatu eta 25 bat urteko neskatxak ligatzen. Daniel Craig gustatzen zaidala esan beharra daukat, Pierce Brosnan gustatzen zitzaidan bezala.     Iruzkin honen ondoren zera azal...


  Amarauna eta teknologia berriak, sorkuntzaren mundua aldatzen ari dira. Ramoncin eta bere lagunak ez dira nazkatzen aldaketa hau sorkuntzaren kalterako dela esateaz baina ni behintzat, teoria horren antipodetan aurkitzen naiz.     Sorkuntza inoiz baino biziago dago, libreago. Duela ez urte asko, gazte normal bati, ezinezkoa zitzaion bere musika erakustea, laburmetrai bat egin eta zabaltzea edo bere margolanak munduan zehar erakustea. Gaur egun, hau posible da, eta orain arte bidean geratzen ziren artista asko, bere lekua aurkitzen ari dira.   myspacek  adibidez, ...


La Ola

nirebazterra 1456151829637 Nire bazterra | 2008-12-01 14:51

     Kaixo irakurle! Atzo, neskak eta biok zinemara joatea erabaki genuen. Ez genekien zein pelikula ikusi (neskak 007-ri betoa jarri zion) eta telefonoz, berak eskutartean egunkaria zuela, La Ola (die Welle) filmea ikustea erabaki genuen. Egia esateko, orain dela bi aste zinemako iragarkietan ikusitako beste filme batekin nahastuta aukeratu genuen; zorte handia izan genuen.     Agian ez zenuen filme alemaniar honen inguruan berri izango, neronek ere ez nuen sekula izena entzun, baina benetan filme gomendagarria iruditu zitzaidan; zer pentsatu ematen ...


  Joan den astelehenean (azaroak 17), hasi zen 2008ko Lekeitioko Euskal Zine eta Bideo Bilera (EZBB). Egun horretatik, euskal sortzaile ezberdinen lanak eman eta eman ari dira eta gaurkoan, guri tokatzen zaigu.   Azken Trena eta Xabiertxo aukeratuak izan dira eta gaur bertan botako dute Xabiertxo eta bihar, Azken Trena. Amateur kategorian argumentuzkoen artean izan dira aukeratuak biak eta egia esan, oso gustora gaude gure lana gure herritik kanpo ikusi behar dela jakitearekin.                ...


  Astelehenean, egunero moduan, afaltzen bukatu eta egunkariari heldu nion telebista madarikatu horretan zer botatzen zuten ikusteko. Madarikatua diot ez telebista gorrotatzen dudalako baizik eta guztiz kontrakoagatik. Gustoko dut telebista ikustea, ordu horretan gehienbat, baina azkenaldian lotsagarria da Prime Timeko programazioa.   Egun gutxitan aurkitzen dut gustoko zerbait eta Tele 5n C.S.I Las Vegas  (Grissom handia!) kendu eta C.S.I Miami botatzen asi zirenetik astelehenetan ere ez dut zer ikusi izaten. Egunkariko azken horriak begiratu nituen eta nire aukera...


  Ez naiz normalean jendearen bizitza okertzeaz pozten den horietako baina oraingo honetan bai, onartzen dut, pozten naiz bikote hori puskatu izanaz. Ez naiz ordea, subnormal horrekin ateratzen ari den neska goxo horretaz edo nire lagun min hori txakur bat bezala tratatzen duen (agian gustatu egingo zaio) sorgin horren arteko harremanaz ari. Oraingo honetan, Guy Ritchie eta Madonnaren arteko banaketaz ari naiz.   Eta pozten naiz agian, ez ditudalako ezagutzen eta beraien bizia inpernu bat izatea ez zaitelako batere axola (zer egingo diogu ba?). Nik nahi dudana, Guy Ritchi berriz e...


Bilboko Zinegoak zine-jaialdiak bost urte betetzen ditu aurten. Apirilaren 21-27 bitartean ospatuko da eta 65 film aurkeztuko dira bertan. Jose Maria Pou aktore katalana izango da aurtengo saritua.   2003.urtean jaio zen jaialdia eta egun, Europako erreferentzia bilakatu da gay-lesbo trans-en inguruan egiten diren ekintzen artean. Lehengo urteko pelikula kopuru bikoitza aurkeztuko dira eta Rainer Werner Fassbinder zuzendari alemaniarrari omenaldia eskainiko zaio.   Hilaren 21ean emango zaio hasiera jaialdiari Arriaga antzokian Santi Ugalde eta Maribel Salas aktoreen eskuti...


Zortea izan dugu eta gure lana Topaguneko film laburren zirkuitorako aukeratua izan da. Bihar hasiko da bira eta makina bat herritan izango dute betse batzuen artean, Azken Trena ikusteko aukera. Eskerrikasko Topagunekoei beraien konfidantza emateagatik. Aurtengoan ez dut nik kritikarik egingo beraz, zuek egin beharko duzue. Nik badaezpadaere kaskoa erosi dut... ;)                          Informazio gehiago hemen.


Kantu ederra dugu The Stranglers taldearen Golden Brown hau baina zein filmetan agertzen zen? Eta asko eskatzea ez bada, zein eszenetan? Egia esan uste baina denbora gehiago behar izan nuen pentsamentuak zentratu eta asmatzeko. Ea nork asmatzen duen! PD: Ez erabili txuletarik gero...


  Azkenaldian ikusi ditudan pelikuletatik gehin gustatu zaitena 7 Virgenes da. Egiya esan nei ez zait zinera joatea gustatzen ezta pelikulak ikustea ere. Baina pelikula hau ikusteko gogoa nuen baliteke bertan irteten den protagonista bategatik izatea hau ejeje.   Juan Jose Ballesta da bertako protagonista, reformatorio batean dago eta bertatik irtetean bizitzen duena da bertan islatzen dena batik-bat. Bestalde, pelikula nahiko gogorra da batez ere amiaeran protagonistaren laguna hiltzen denean.   Hona hemen pelikularen amaierako zati bat, nire iritziz filme osoko zatikik go...


Supersalidos

maria 1456151248727 *_*MaRíía*_* | 2008-02-21 08:39

Bueno ba nik zinian ikusieten azken pelikula "Supersalidos" izan da, nahiko parre iteko pelikula da. Betiko pelikula dala re esan ber da, hiru tipo zatar neska politen atzetik ta hasieran hauek ezetz esan ta azkenen beayekin bukau.


...eta historiako rock kanturik hoberena jo genuen Deabruarentzat. Baina hau ez da kantu hura, ez du inolako antzarik, ez naiz gogoratzen. Hau tributo bat besterik ez da... Hitzik gabe utzi nau Jack Blacken filme musikal rockanrolero honek. Nik behintzat eMuletik jeisten jarri dut dagoeneko. Komentatuko dizuet. PD: Portzierto, deabrua Dave Grohl da; hori deabrua bai jauna!


IN THE MOOD FOR LOVE Zuzendaria: Wong Kar-Wai Gidoia: Wong Kar-Wai Musika: Michael Galasso Aktoreak: Tony Leung, Maggie Cheung, Rebecca Pang, Liu Chum Herrialdea: Hong-Kong Urtea: 2000                                  Joan den asteazkenean, Wong Kar-Wai zinemagile Honk-Kongdarraren filma hau ikusteko aukera izan genuen HUHEZIko fakultateak eskaintzen duen zineklubean. Filme berezia iruditu zitzaidan eta gustora  egon nintze...


LUCIO Zuzendaritza: Aitor Arregi, Jose Mari Goenaga Gidoia: Aitor Arregi, Jose Mari Goenaga Argazkia: Javi Agirre Musika: Pascal Gaigne Herrialdea: Euskal Herria Urtea: 2007                                     Horixe da Lucio Urtubia (Cascante 1931). Atzokoan (zubiari atsedenaldi bat ematekotan) zinera joan ginen Lucio filmea ikustera. Euskal Herrian eginiko filma hau ikusteko genuen azken aukeretako bat izango zen ...


VERANO EN BERLIN (Urriak 18) Zuzendaria: Andreas Dresen Gidoia: Wolfang Kohlhaase Argazkia: Andreas Hofe Muntaia: Jorg Hauschild Aktoreak: Inka Fiedrich, Nadja Uhl, Andreas Schmidt, Stephanie Schonfeld Herrialdea: Alemania Urtea: 2005 Sariak: Gidoi onenari saria Donostiako Zinemaldian (2005)                       Atzokoan Usurbe antzokian izan nintzen Goieniz zineklubaren eskutik Verano en Berlin filmea ikusten.  A priori, hauxe zen zikloko guztien artean ikusteko gogo gehien piztu...


Azken iruzkinak