Watchmen

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2009-03-22 18:32
2

Denbora asko pasa da azken aldiz zinera joan nintzenetik, gehiegi agian baina atzokoan, bolada txar hau apurtu genuen. Watchmen izan zen filme aukeratua.

 

Zuzendaria: Zack Snyder Aktoreak: Malin Akerman, Billy Crudup, Matthew Goode, Carla Gugino, Jackye Earle Haley, Jeffrey Dean Morgan, Patrick Wilson Luzera: 163 min Herrialdea: AEB Urtea: 2008

 

          

 

Azken urteetan  komiki edo eleberri grafikoak zinera eramateko ohitura hartzen ari dira (Sin City, 300 edo The Spirit beste batzuen artean). Ez dut sekula helduentzako komikirik irakurri (Asterix eta Mortadelon gelditu nintzen) baina filme hauen estetika eta tonua atsegin dut (Sin City izugarri gustatu zitzaidan). Hiri ilunak erakusten dizkigute, gutxira etorritako gizarte eta heroiak, mozkorrak, putak eta biolentzia, biolentzia asko. Hala ere, argazki eta estetika aldetik zerbait ezberdina eskaintzen dute eta hau, ez da gutxi gaur egun dagoena ikusita.

 

Watchmen Alan Moore gidoigilearen eta Dave Gibbons marrazkilariaren eleberri grafiko batean oinarrituta dago eta lagun aditu batek esan didanez, komiki mundialaren klasiko garrantzitsuenetako bat da. Klasiko hau zinera eramateko ausardia izan duen zuzendaria (Alan Moore gidoigilea filmea egitearen aurka zegoen)  300 filmea zuendu zuen berbera izan da, Zack Snyder estatubatuarra alegia.

 

Watchmenen, 1985 urteko errealitatea kontatzen zaigu benetako gertaerak fikzioaren nahastuz (Gerra Hotzaren garaia da baina Estatu Batuen armarik indartsuena superheroi urdin bat da).

 

 

Kontua da bi mundu potentzien arteko tentsioa handitzen ari dela eta mundua, goiz edo berandu etorriko den apokalipsi nuklear baten zain dagoela. Bitartean, norbait superheroiak akabatzen ari da eta Roschach heroi iluna ez da fidatzen. Lotuta al daude bi egoerak? Nor dago Komediantearen heriotzaren atzean?

 

 

Ez dizuet gehiegi kontatuko baina esango dizuet ez beldurtzeko filmearen luzera ikustean. Sarrera eskuan genuela konturatu ginen filmeak 163 minutu luze irauten zuela eta onartu beharrean nago tostoi bat izango zenaren beldurra sentitu nuela. Hala ere, gure beldurrek ez zuten zentzurik izan (eskerrak…) eta 163 minutuak, luze izatetik, labur eta entretenigarriak izatera igaro ziren.

 

Orokorrean filme ona da, entretenigarria eta eskena onez betea. Ez da zinearen historioa aldatuko duen filme bat baina arratsalde entrtenigarria bar igarotzeko modu bikaina da. Horretaz gain eta amitzeko, nola ahaztu filme batean azkenaldian entzun dudan esaldirik hoberena: “¡Estais muy confundidos! ¡No estoy encerrado con vosotros! ¡Vosotros estais encerrados con migo!” Grande Roschahc.

PD: Aipatu beharrekoa baita ere filmearen soinu banda izugarria: Nat King Cole, Jimi Hendrix, Simon & Garfunkel, Janis Joplin, Leonard Cohen edo Bob Dylan beste batzuewn artean. Ez da gutxi.

Max Guevara

Max Guevara 2009-03-22 20:51 #1

Nire ustez, filme ona da bai, komikiarekin bat dator eta entretenigarria.

Hala ere, gauza batzuk aldatu dituzte, baina nik uste, onerako izan direla.

Nik irakurrita nuen aurretiaz komikia eta gomendagarria da benetan. Niri ere gustatu zitzaidan "Sin City"; are gehiago, komiki horiek erosi nituen filma ikusi eta gero... ^^"

indezent

indezent 2009-03-22 22:29 #2

Agian nik ere berdina egin behrako nuke. Inoiz ez da berandu komikiak irakurtzen hasteko ezta? ;)


Utzi iruzkina: