Goieniz Zinekluba I

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-10-19 14:10

VERANO EN BERLIN (Urriak 18)

Zuzendaria: Andreas Dresen Gidoia: Wolfang Kohlhaase Argazkia: Andreas Hofe Muntaia: Jorg Hauschild Aktoreak: Inka Fiedrich, Nadja Uhl, Andreas Schmidt, Stephanie Schonfeld Herrialdea: Alemania Urtea: 2005 Sariak: Gidoi onenari saria Donostiako Zinemaldian (2005)

                     

Atzokoan Usurbe antzokian izan nintzen Goieniz zineklubaren eskutik Verano en Berlin filmea ikusten.  A priori, hauxe zen zikloko guztien artean ikusteko gogo gehien piztu zidana baina egia esan, sentsazio gazi-gozoaarekin geratu nintzen. Gustora egon ginen filmea ikusten baina antzokitik (Beasaingoa ez da zinea, antzokia da) gustora irteteko zerbait gehaigo falta izan zitzaiolakoan geratu nintzen.

Filmean, gaztetasuna amaitzen ari zaien baina oraindik helduak ez diren bi emakumeen bizi pasarte bat kontatzen zaigu beraien arazo sentimetal, sozial eta laboralen bidetik.

Gustatu izan zaizkit lehenago modu horretako filmeak; hau da anekdota bat kontatzen digutenak, ez da ezer gertatzen baina dena gertatzen da aldi berean. Honi ordea, bigarren zati hori falta zaiolakoan nago. Behin baino gehiagotan lapurtu zidaten irriparre bat Berlingo pertsonaia xelebre hauek baina ez zuten zinetik (barkatu, antzokitik) irtetean irribarre bat ahoan zintzelatuta izatea.

Gogoa nuen filma hau ikusteko eta arrazoia agian, filme alemaniarrekin izan dudan esperientzia ona izango zen. Inoiz ez ditut ahaztuko El Experimento, Good Bye Lenin edo Los Edukadores bezelako historioak. Hau ordea…

Horixe ba, ikusteko atsegina dela baina ez dudala uste bi urte barru filmearen izenaz gogoratuko naizenik. Tematikaz anekdotikoa esan bezala eta transzendentziaz antzera, anekdotikoa alegia.


Utzi iruzkina: