Kategoria: goieniz
Gaur arratsaldean izan dut honen berri eta onartu beharrean nago sutan jarri naizela. Horrelakoetan, blogak ordaintzen ditu nire beroaldiak eta asko pentsatu gabe erabaki dut etxera iristean, afera honetaz arituko nintzela hemen bertan. Orduak pasa hala ordea, nire beroaldia baretzen joan da eta orain lau ordu garbi nuena, zalantzazkoagoa da (zahartzen ari naiz, edo indarra galtzen agian...) Hasieratik hasiko naiz. Goieniz Zineklubak ikaragarrizko lana egin du urteetan zehar Beasainen zine eta zinezaletasunaren alde, egiten jarraitzen dute. Gutxi dira eta azken urteetan laguntza eske dabi...
VERANO EN BERLIN (Urriak 18) Zuzendaria: Andreas Dresen Gidoia: Wolfang Kohlhaase Argazkia: Andreas Hofe Muntaia: Jorg Hauschild Aktoreak: Inka Fiedrich, Nadja Uhl, Andreas Schmidt, Stephanie Schonfeld Herrialdea: Alemania Urtea: 2005 Sariak: Gidoi onenari saria Donostiako Zinemaldian (2005) Atzokoan Usurbe antzokian izan nintzen Goieniz zineklubaren eskutik Verano en Berlin filmea ikusten. A priori, hauxe zen zikloko guztien artean ikusteko gogo gehien piztu...
Joan zen ostegunean hasi zen berriz ere Goieniz Zineklub beasaindarrak urtero eskaintzen duen zine zikloa eta aurtengoan, sekula baina interesgarriago dator. Azken urteetan filma onak bota omen dituzte betse hain on ez batzuen artean baina kanpoan nintzenez pare bat aldiz besterik ezin izan naiz joan eta ezin izan ditut ikusi; ez onak eta ezta txarrak ere. Aurtengoan aldiz, herrian naiz eta astero joateko intentzioa daukat. Joan den ostegunean George Clooneyren “Buenas Noches, y Buena Suerte” filma eskaini ziguten baina ikusita nuenez etxean geratu nintzen. Hemendik aurrera, ostegunero hant...