Aurten bai! Goieniz Zinekluba

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-10-10 10:57
4

Joan zen ostegunean hasi zen berriz ere Goieniz Zineklub beasaindarrak urtero eskaintzen duen zine zikloa eta aurtengoan, sekula baina interesgarriago dator. Azken urteetan filma onak bota omen dituzte betse hain on ez batzuen artean baina kanpoan nintzenez pare bat aldiz besterik ezin izan naiz joan eta ezin izan ditut ikusi; ez onak eta ezta txarrak ere.

Aurtengoan aldiz, herrian naiz eta astero joateko intentzioa daukat. Joan den ostegunean George Clooneyren “Buenas Noches, y Buena Suerte” filma eskaini ziguten baina ikusita nuenez etxean geratu nintzen. Hemendik aurrera, ostegunero hantxe izango naiz tokatzen den filma ikusteko prest eta ziuraski, kritika bat baino gehiago aguantatu beharrean izango zarete

Hementxe duzue aurtengo zikloan ikusteko aukera izango den filmeen zerrenda. Animatu nahi duenak badaki:

VERANO EN BERLIN (Urriak 18)

Zuzendaria: Andreas Dresen

Gidoia: Wolfang Kohlhaase

Argazkia: Andreas Hofe

Muntaia: Jorg Hauschild

Aktoreak: Inka Fiedrich, Nadja Uhl, Andreas Schmidt, Stephanie Schonfeld

Sariak: Gidoi onenari saria Donostiako Zinemaldian (2005)

BOSQUE DE SOMBRAS (Urriak 25)

Zuzendaria: Koldo Serra

Gidoia: Jon Sagala eta Koldo Serra

Argazkia: Unax Mendia

Muntaia: Javier Ruiz Caldera

Aktoreak: Gary Oldman, Virginie Ledoyen, Paddy Considine, Aitana Sanchez-Gijon, Lluis Homar

EL GRAN SILENCIO (Azaroak 8)

Zuzendaria: Philip Grongin

Gidoia: Philip Grongin

Muntaia: Philip Grongin

Argazkia: Philip Grongin

Sariak: Epaimahaiaren saria Sundancen (2006) eta Dokumental hoberenari saria Zine Europarraren Sarietan (2006)

TIEMPO DE VALIENTES (Azaroak 22)

Zuzendaria: Damián Szifron

Gidoia: Damián Szifron

Argazkia: Lucio Bonelli

Muntaia: Alberto Ponce

Aktoreak: Diego Peretti, Luis Luque, Oscar Ferreiro, Gabriela Izcovich, Martin Adjemian, Tony Lestingi

Sariak: Filme, zuzendari eta aktore oberenari saria Peñiscolako XVIII Nazioarteko komedia zinemaldian eta Tirant sari Lationoamerikarra filme hoberenari.

LA PEQUEÑA LOLA (Azaroak 29)

Zuzendaria: Bertrand Tavernier

Gidoia: Tiffany Tavernier, Dominique Sampiero eta Bertrand Tavernier

Argazkia: Alain Choquart

Muntaia: Sophie Brunet

Aktoreak: Jacques Gamblin, Isabelle Carré, Bruno Putzulu, Lara Guirao, Frédéric Pierrot, Maria Pitarresi, Jean-Yves Roan, Séverine Caneele, Giles Gaston-Dreyfus, Anne Loiret

Sariak: Ikusleen Perla Saria Donostiako Zinemaldian (2005)

PARIS, JE T’AIME (Abenduak 13)

Zuzendariak: Olivier Assayas, Frédéric Auburtin, Gérard Depardieu, Gurinder Chadha, Sylvain Chomet, Joel Coen, Ethan Coen, Isabel Coixet, Wes Craven, Alfonso Cuarón, Christopher Doyle, Richard LaGravenese, Vincenzo Natali, Alexander Payne, Bruno Podalydès, Walter Salles, Daniela Thomas, Oliver Schmitz, Nobuhiro Suwa, Tom Tykwer y Gus van Sant.

TIME

Zuzendaria: Kim Ki-duk

Gidoia: Kim Ki-duk

Argazkia: Sung Jong-moo

Montaia: Kim Ki-duk

Aktoreak: Sung Hyun-ah, Ha Jung-woo, Park Ji-yun, Kim Sung-min, Kim Ji-hyun, Kim Bo-nah

xa2er

xa2er 2007-10-10 17:04 #1

Ze Fotologetik atera dituk argazki hoik?

indezent

indezent 2007-10-10 20:23 #2

Hombre! Korrika alde itten dienak e bueltatzen dittukela...

Hiretik ez behintzet.

2007-10-11 10:40 #3

sortu eingo diat ordun.

indezent

indezent 2007-10-11 12:03 #4

Oso aspertuta ibiltzen haiz berriz ere kontu berdinarekin eortzeko ez? Besteak replika eskubide gabe utzi hitunean bukatu zian eztabaida hau. Aldatu zak rolloa mesedez...

Utzi iruzkina: