Gora Dibortziatuak! (Rock'N Rolla)
Ez naiz normalean jendearen bizitza okertzeaz pozten den horietako baina oraingo honetan bai, onartzen dut, pozten naiz bikote hori puskatu izanaz. Ez naiz ordea, subnormal horrekin ateratzen ari den neska goxo horretaz edo nire lagun min hori txakur bat bezala tratatzen duen (agian gustatu egingo zaio) sorgin horren arteko harremanaz ari. Oraingo honetan, Guy Ritchie eta Madonnaren arteko banaketaz ari naiz.
Eta pozten naiz agian, ez ditudalako ezagutzen eta beraien bizia inpernu bat izatea ez zaitelako batere axola (zer egingo diogu ba?). Nik nahi dudana, Guy Ritchi berriz ere filme onak egiten hastea da eta hau, Madonnarekin ezkondu zenetik ezinezkoa izan da.
Guy Ritchik nire pelikula kuttunetako bi sinatu ditu; Lock & Stock eta Snatch alegia. Hauek noski, Poparen Erregina Sorginarekin ezkondu aurretik egin zituen eta hortik aurrera pelele huts bat besterik ez da izan. Ezkontza ostean, hurrengo urteetan zertan ibili behar zen erakutsi zigun eta Swept Away ikusiezina oparitu zigun nola ez, protagonista bere emaztea zuela. Orduan lastima sentitzen hasi nintzen eta ez zehazki beragatik baizik eta bere pelikulekin gozatzen genuenegatik gehienbat. Filme hau izugarrizko desastrea izan zen (bai filme bezala eta baita ekonomikoki ere) eta kolpetik atxatzea kostatu zitzaion gure Guyri. Urte batzuk geroago, 2005ean, Revolver izeneko filme batekin etorri zitzaigun baina egia esan, ez dakit zertaz doan ere ez baitzen ia inun estreinatu.
Kontua da, Guy eta Madonna dibortziatu egin direla eta ematen duenez, amaitu zaiola Guyri desertuko ibilbidea, hurrengo asteetan estreinatuko baita Rock’n Rolla Euskal Herriko zine-areto hoberenetan (esaldi mitikoa bai jauna!). Ni behintzat, filmearen trailerra ikusi ostean ikusteko irrikitan nago. Ea zuei ere berdina gertatzen zaizuen. Gora dibortziatuak!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: