GAY-LESBO-TRANS ZINE JAIALDI INTERNAZIONALA OSPATUKO DA BILBON
Bilboko Zinegoak
zine-jaialdiak bost urte betetzen ditu aurten. Apirilaren 21-27 bitartean
ospatuko da eta 65 film aurkeztuko dira bertan. Jose Maria Pou aktore katalana
izango da aurtengo saritua.
2003.urtean jaio
zen jaialdia eta egun, Europako erreferentzia bilakatu da gay-lesbo trans-en
inguruan egiten diren ekintzen artean. Lehengo urteko pelikula kopuru bikoitza
aurkeztuko dira eta Rainer Werner Fassbinder zuzendari alemaniarrari omenaldia eskainiko
zaio.
Hilaren 21ean emango zaio hasiera jaialdiari Arriaga antzokian Santi Ugalde eta Maribel Salas aktoreen eskutik eta Eduardo Gaviña transformistaren kolaborazioarekin. 91 izango dira proiektatuko diren lanak, horietatik hirurogeita bostek atal ofizialean lehiatuko dutelarik. Laburmetrai eta dokumentalak izango dira; 13 dokumental eta gainontzekoak kortoak. Bilbo osoko areto ezberdinetan proiektatuko dira lanak; Arriaga antzokian, Kapitol zinemetan, Bilborock aretoan eta baita FNAC dendan ere. Hilaren 28tik aurrera, jaialdia amaitutakoan Bizkaia eta Gipuzkoan zehar proiektatuko dira filmik hoberenak.
Honetaz gain, lehian
ez dauden beste 12 lan ere ikusgai izango dira jaialdiak irauten duen astean.
“OFF zinegoak” , “ 25 años sin Fasbbinder” Rainer Werner Fassbinder zuzendari
alemaniarraren omenez, eta “Argentina en corto”-ko 8 laburmetrai, Argentinako
gay kolektiboaren ingurukoak. Horietako 3 lan
euskal zuzendarienak dira: José Julián Bakedanoren «La carta del amigo»;
Mikel Ruedaren «Present Perfect»; eta Eduardo Gaviñaren «Yogurinha Borova abduced
by Mika», azken hori lehiaketaz kanpo.
Aurtengo ohorezko saria Jose Maria Pou aktore katalanari emango zaio, eta jaialdiak irauten duen egunetan hainbat aktore eta zuzendariren bisita jasoko du Bilboko hiriak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: