Amarauna, teknologia berriak eta sorkuntza (Ramoncin, jun hai popatik hartzera!)
Amarauna eta teknologia berriak, sorkuntzaren mundua aldatzen ari dira. Ramoncin eta bere lagunak ez dira nazkatzen aldaketa hau sorkuntzaren kalterako dela esateaz baina ni behintzat, teoria horren antipodetan aurkitzen naiz.
Sorkuntza inoiz baino biziago dago, libreago. Duela ez urte asko, gazte normal bati, ezinezkoa zitzaion bere musika erakustea, laburmetrai bat egin eta zabaltzea edo bere margolanak munduan zehar erakustea. Gaur egun, hau posible da, eta orain arte bidean geratzen ziren artista asko, bere lekua aurkitzen ari dira.
myspacek adibidez, milaka musika talde eta bakarlariri beraien musika erakusteko aukera eman die, baita beste talde batzuk ezagutzeko aukera ere eta bide batez, beraien kontzertu zirkuitoa lehen pentsaezina zen mugetaraino zabaltzea. Gaur egun, sorkuntza demokratikoagoa da (hitz konplexua…), apalagoa (eta ez kalitateari dagokionean). Edonork egin dezake edozer eta bere lana erakusteko modua du. Gero, herriak erabakiko du zer nahi duen eta zer ez.
Ramoncin eta compañíak bitartean artea akabatzen ari garela esaten jarraituko dute baina akabatzen ari garena, ez da artea bere inguruan eratu den zirko espekulatzailea baizik. Banketxeek zakarrezko hipoteken bidez finantza merkatua puztu duten bezalaxe, diskografikek musikaren mundua zakarrezko musikaz puztu dute eta beraiei ere, lurra jotzeko garaia iritsi zaie. Disko bat egiteak 6 euro balio du, ez zait axola zer dioten, horrelaxe da eta 15ean salduko balituzte nik neuk erosiko nituzke (ez denak…). Arazoa hurrengoa da, diskoa norbaiten buruan sortu denetik dendara iristen den bitartean esku gehiegietatik pasa dela (Ramoncin barne).
Musika alde batera utziz (berotu egiten naiz…) arte edo margolanekin berdina pasa da. Orain urte batzuk, mezenas urri batzuk besterik ez zuten arrakasta nork zuen erabakitzeko ahalmena. Gaur egun dena libreagoa da. Milaka fotolog, flickr, photolog eta ez dakit zer demontre gehiago dituzte artistek beraien lanak erakusteko eta batek baino gehiagok, erakusketa ezberdinak antolatzea lortu du euskarri berri hauei esker.
Azkenik, ikusentzuteko munduari heltzea gustatuko litzaidake hauxe baita gertuen harrapatzen nauena. Hirugarren aldiz, orain urte batzuk, ezinezkoa zen edozein artaburuk laburmetrai bat produzitu, grabatu, montatu eta eta zabaltzea. Gaur egun, teknologia digitalari esker gehienbat eta baita amaraunari esker ere hau erabat egingarria da. Edonor saiatu daiteke buruan duen laburmetraia errealitatera eramaten eta harrakasta badu, ederki, eta ez badu, saiatzeko aukera izan dugu behinipein.
Sorkuntza inoiz baina biziago dago eta esan dezakete nahi dutena bai Ramoncinek eta baita Gobernuek ere (Si eres legal, se legal?). Inoiz baina ikusentzuteko obra gehiago produzitzen da munduan eta egunero, aurrerako bidea aurkitzen dute guxti batzuk. Galdetu bestela Que vida más tristekoei, Tú antes molabasekoei edo egin dudan azken aukikuntzakoei, Malviviendo. Medio gutxi eta aktore amateurrekin egindako telesail bat dugu eta lehen atala ikusita behintzat arrakasta izaten amaituko dutenaren itxura guztia du. Animo!
Malviviendo Capítulo piloto from malviviendo on Vimeo.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: