Ez zait gehiegi gustatu baina tira. Ea hurrengoa.


Artista hauek lanean jarraitzen dute eta azkenaldian despistatuta ibili naizenez hemen dituzue 1x03 eta 1x04. Hirugarrena ez zitzaidan gehiegi gustatu baina laugarrena izugarria da. Hala eta guztiz ere, fiera hauek blogean berriz ere jartzea eraman nauena bostgarren atala dugu: Callejosos, mortala picha!Malviviendo 1x05 Callejosos from malviviendo on Vimeo.


Aurreko batean, sorkuntzaz ari nintzela Malviviendoren berri eman nizuen. Orduan kapitulu bakarra besterik ez zuten baina aste honetan bigarrena kaleratu dute. Alde batetik, izugarria da Malviviendok duen edizio maila eta bestetik, tematika oso erakargarria egiten zait (Gora Guy Ritchie!). Lehen atalean Dexterren openinga imitatzen bazuten, oraingo honetan Los Sopranori heldu diote eta emaitza, ezinhobea da. Malviviendo 1x02 "La cosecha" (versión mejorada) from malviviendo on Vimeo. PD: "Serie de televisión" "telesaila" da baina internet bidez zabaltzen bada zein da termino egokia? Internet...


  Amarauna eta teknologia berriak, sorkuntzaren mundua aldatzen ari dira. Ramoncin eta bere lagunak ez dira nazkatzen aldaketa hau sorkuntzaren kalterako dela esateaz baina ni behintzat, teoria horren antipodetan aurkitzen naiz.     Sorkuntza inoiz baino biziago dago, libreago. Duela ez urte asko, gazte normal bati, ezinezkoa zitzaion bere musika erakustea, laburmetrai bat egin eta zabaltzea edo bere margolanak munduan zehar erakustea. Gaur egun, hau posible da, eta orain arte bidean geratzen ziren artista asko, bere lekua aurkitzen ari dira.   myspacek  adibidez, ...