Kategoria: laburmetraiak
Amarauna eta teknologia berriak, sorkuntzaren mundua aldatzen ari dira. Ramoncin eta bere lagunak ez dira nazkatzen aldaketa hau sorkuntzaren kalterako dela esateaz baina ni behintzat, teoria horren antipodetan aurkitzen naiz. Sorkuntza inoiz baino biziago dago, libreago. Duela ez urte asko, gazte normal bati, ezinezkoa zitzaion bere musika erakustea, laburmetrai bat egin eta zabaltzea edo bere margolanak munduan zehar erakustea. Gaur egun, hau posible da, eta orain arte bidean geratzen ziren artista asko, bere lekua aurkitzen ari dira. myspacek adibidez, ...
Ba asteburu osoa Lekeition pasa dugu (laburrak, luntxak eta parranda ederra nola ez) eta azkenean, opari eta guzti etorri gara. Xabiertxok, Amateur Argumentuzko kategorian 1. saria eraman du XXXI. Euskal Zine eta Bideo Bileran (EZBB). Jaialdi honetan ez dute aurretik abixatzen eta ezusteko ederra eraman genuen irabazlea Xabiertxo zela entzutean. Aurreko postean esan nuen bezala Xabiertxo sasi-dokumentala gaur bertan blogean jartzeko intentzioa nuen eta atzokoa eta gero, askoz ere estreinu aproposagoa dugu hau. Oraindik ez dugu erabat aterrizatu… Amaitzeko, epamahaiari e...
Lekeitioko Euskal Zine eta Bideo Bilera (EZBB): Gure txanda!
Joan den astelehenean (azaroak 17), hasi zen 2008ko Lekeitioko Euskal Zine eta Bideo Bilera (EZBB). Egun horretatik, euskal sortzaile ezberdinen lanak eman eta eman ari dira eta gaurkoan, guri tokatzen zaigu. Azken Trena eta Xabiertxo aukeratuak izan dira eta gaur bertan botako dute Xabiertxo eta bihar, Azken Trena. Amateur kategorian argumentuzkoen artean izan dira aukeratuak biak eta egia esan, oso gustora gaude gure lana gure herritik kanpo ikusi behar dela jakitearekin.  ...
Orain gutxi idazten ari nintzen gidoi bateko zati bat erakutsi nizuen blog honetan bertan eta oraindik paper gainean idatzita besterik ez badago ere, ez doa batere gaizki. Kontua da, eikenbank proiektura aukeztu nuela eta joan zen astean deitu zidaten finalera pasa naizela esanez. Guztira 27 proiektu aurkeztu dira eta 6 aukeratu dituzte finalerako. Hurrengo fasea, epai-mahai baten aurrean norberaren pro...
7.- Eskena: barruan/gauez Ospitale bateko sapaia ikusten dugu lehen pertsonan eta behera begiratzean herizain bat dugu guri begira Herizaina: Vaya averia te has hecho chaval. Te encuentras bien? Harkaitz: Mucho mejor desde que te tengo delante (mozkortuta). Herizaina: Bueno, por lo menos nos ha tocado uno gracioso.
Zortea izan dugu eta gure lana Topaguneko film laburren zirkuitorako aukeratua izan da. Bihar hasiko da bira eta makina bat herritan izango dute betse batzuen artean, Azken Trena ikusteko aukera. Eskerrikasko Topagunekoei beraien konfidantza emateagatik. Aurtengoan ez dut nik kritikarik egingo beraz, zuek egin beharko duzue. Nik badaezpadaere kaskoa erosi dut... ;) Informazio gehiago hemen.
Atzokoan Alvaro Fernandez Armeroren El Columpio laburmetraia ikusteko aukera izan nuen. Labur ederra iruditu zait eta egia esan, poza eman dit bat baina gehiagori gure Azken Trena burura ekartzea. Askoz landuagoa da eta gidoiak beste garapen maila bat du baina hala ere, kontzeptua berdina da. Ea zer iruditzen zaizuen.
Bueno ba, azkenean lortu dut Azken Trena formatuz aldatzea. Bidean pixel koadrila ederra galdu du baina zer egingo diogu ba? Horrelakoxea da Kromañonismo Informatikoa. Egun bakarrean grabatu eta beste egun batean editatutako laburmetraia duzue Azken Trena. Gure lehen ganorazko lana da eta egia esan, behar lukeena baino gehiago somatzen delakoan nago. Hala ere, lan duin bat egin dugunaren ziurtasuna daukat (ea zuei berdina gertatzen zaizuen…). Garbi genuen lehen lana izanda ezin ginela gidoi zein espazio aldetik gehiegi konplikatu eta horregatik ideia sinple bati heldu genion. Hala ...
Pixkanaka pixkanaka bagoatz gainean genituen lanak kentzen eta nahiko estututa ibili bagara ere, onartu beharrean nago estutasun atsegina izan dela azken hilabeteetan jasan duguna. Nire amonak esan ohi du gustoko lekuan ez dela aldaparik eta betiko moduan, ez zaio arrazoirik falta. Joan den asteazkenean Beasaingo tren geltokian izan ginen Azken Trena laburmetraia grabatzen. Printzipioz abendu hasieran egin behar genuen lana baina nahiko arazo izan ditugu permiso kontuekin. Azkenean hala ere, konpondu genituen (gure produktora txikiari esker batipat) eta arazorik gabe pasa zen errodaje egun...
Anken Trena... gertuago dago
Azken Trena, bagoaz!
Atzo errealizazioko klasean laburmetraiak ikusten aritu ginen eta beraien artean, Jose Maria Goenagaren Tercero B lana ikusteko aukera izan genuen. Kontua da, zur eta lur utzi ninduela orain lau urte idatzi nuen gidoi batekin antzekotasun nabariak dituelako (zaborretara bota beharreko beste ideia bat...). Egia da, istorioa bera, lehengusu batek kontatu zidan leyenda urbano horietako batean oinarrituta zegoela (bere lagun baten lehengusuaren aniaren koadrilako bati geratu zitzaion horietako bat...) eta jende askok ezagutzen duela baina hala ere grazia egin dit kointzidentziak....
"Estoy loco por vivir, pero moriría por un poco de cordura" Las tetas más bonitas del mundo
Atzo kurioseatzen ibili nintzen youtuben eta hainbat laburmetrai ikusi nituen, batzuk oso txarrak, beste batzuk arruntagoak, ta gustuko izan nituen batzuk ere. Hemen haietako bi: El Heroe eta Compañía.
Ez dira orduak kaletik ibiltzeko. Ordu horietan kaleak ere ez daude oraindik bere lekuan eta pertsona ororen ordu horretako habitat naturala, ohea baino ez da. Begi itxi eta galiziar enpanada antzeko aurpegiak besterik ez dira ibiltzen ordu orietan han-hemenka noraezean, nora doazen jakingo ez balute moduan, plastikozko poltsa batekin eskuan edo poltsa lepoan edo motxila bizkarrean. Ez dira ordu onak, orduntxe esnatu bazara behintzat. Gau osoko deanbulazio batetik bazatoz ordea, ordu txiki hauek ederragoak izaten dira eta ez duzu galiziar enpanada aurpegirik izaten; horrelakoetan, tabernara...
Gaur ere laburmetrai batekin nator ba (astelehena da, ez exigitu gehiegi). Duela pare bat urte ikusi nuen Beasaingo Goieniz Zineklubak urtero antolatzen duen “Gau Laburrean” eta bertako sari nagusia eraman zuen urte hartan. Irakurri dudanagatik, Jose Maria Goenagaren lan hau Malagako zine jaialdian ere saritua izan zen. Azken urteetan ikusi ditudan laburmetraien artean gehien gustatu zaidana izan da; sinplea, polita eta humore puntuzkoa. Ea gustatzen zaizuen.
Atzo iluntzean, klaseak amaitu aurretik eskolatik ospa egin eta Arrasateko Ate Kulturetxe estreinatu berrira joan ginen Topaguneak antolatu berri duen euskarazko filme laburren 2007ko zirkuitoa ikustera. Bertan, sei laburmetrai ikusteko aukera izan genuen eta egia esan, botikan bezalaxe, denetik egon zen han. Lehenengo laburmetraia, “El salto de Beamon” lanarekin ezaguna egin zen Ane Muñoz Hondarribitarraren Loturak izan zen. Laburmetrai hau estreinuan ikusteko aukera izan dugu zirkuito honetan erakutsi baita lehen aldiz, aurkezpenean Topaguneko neskak ederki azaldu zuen bezala (Beasaingo ...
Atzo Oskar sarien inguruan aritu ginen eta Borja Kobeaga Donostiarraren “Eramos pocos” laburmetraia gainetik besterik ez nuen aipatu. Egia esan, ikusi gabe nuen eta arratsaldean youtuben sartu nintzen laburmetraia hau ikusteko intentzioarekin. Laburmetraia saridunaren atzetik ere ibili nintzen baina trailerra besterik ez nuen topatu. Beste alde batetik ordea, beste batzuen artean “El milagro de P. Tinto” eta “La gran aventura de Mortadelo y Filemon” filmeen zuzendaria den Javier Fesser espainiarrak ere oskar sarietara sailkatzea lortu duen laburmetraia aurki dut; “Binta y la gran idea...
Grabado montado y servido. Urtarrilak 24 laburra amaitu dugu eta egia esan ez ditu gure espektatibak bete. Grabazio eguna amaitu bezain pronto konturatu ginen gauza asko gaizki egin genituela baina materiala montatzen hasi ginenean gaizki eginiko gauzak askoz ere gehiago zirela ikusi genuen. Material faltak eraginiko arazoak ez zaizkit inporta, duguna dugu eta horrekin egin behar dugu lan. Gehien izorratu nauena koherentzia falta izan da. Historioak erritmo geldo bat behar zuen, toma luzekoa, ixiltasun eta begirada askokoa eta ez dugu hiru gauza hauetako bakar bat egin. Erritmoa frenetikoa...
Ederki pasatu genuen atzo. Duela bi hilabete klaserako lan bat bidali ziguten. Irakaslearen ustez (beste inoren ustez ez) zineko istorio guztiak 8 argumentu motatan banatu daitezke eta taldetxo bakoitzari horietako bat eman zigun. Guri Ederra eta Piztia suertatu zitzaigun. Berez egin beharreko lana, argumentua eginak zeuden filmeetan bilatu eta hauekin aurkezpen bat egitean zatzan. Guri ordea, gure iluminatu eta inkonsziente izaeraren ohiturari jarraituz, ideiari buelta bat gehiago ematea otu zitzaigun. Eta argumentu horrekin historio bat sortuko bagenu? Gaizki j...