Urtarrilak 24 (Making Off)
Grabado montado y servido. Urtarrilak 24 laburra amaitu dugu eta egia esan ez ditu gure espektatibak bete. Grabazio eguna amaitu bezain pronto konturatu ginen gauza asko gaizki egin genituela baina materiala montatzen hasi ginenean gaizki eginiko gauzak askoz ere gehiago zirela ikusi genuen.
Material faltak eraginiko arazoak ez zaizkit inporta, duguna dugu eta horrekin egin behar dugu lan. Gehien izorratu nauena koherentzia falta izan da. Historioak erritmo geldo bat behar zuen, toma luzekoa, ixiltasun eta begirada askokoa eta ez dugu hiru gauza hauetako bakar bat egin. Erritmoa frenetikoa da eta eszenak bata bestearen atzetik korrika doaz, batzuetan bata bestearen gainean montatzen direla ematen duen punturarte. Ez da ulertzen eta horrek izorratu egin nau gidoiarekin lan on bat egin dugula uste baitut.
Kontua da amaitu dugula eta gauza pilo bat ikasi dugula. Hurrengoan, pundamentuzko story board bat egingo dugu, aurreko planifikazioan arreta gehiago jarriko dugu, grabazioak egun bat baina gehiago iraungo du eta bakoitzaren funtzioak hobeto banatu beharko ditugu alor bakoitzeko lana hobea izan dadin.
Guzti hau esan eta gero ulertuko duzue laburra ez zintzilikatzea, aitzakia bezala youtuberen denbora muga jarriko dut, laburrak hamabi minutu irauten du eta youtuben ezin dira hamar minutu baina gehiagoko bideoak zintzilikatu. Hala ere, oso ondo pasa genuen eta esperientzia aberasgarri bat izan zen denontzako. Horregatik eta zuek ere ondo pasako duzuenaren itxaropenarekin Urtarrilak 24 (Making Off) bideoa jartzen dizuet jarraian. 7 8 9 REC
Iruzkinak
bewater 2006-12-08 17:47 #1
Hi nik ezin diat ikusi, etzaiek kargatzen eta hori denbora pilo bat egon naizela zain...ea youtuben ikusteko baimena ematen didazun...
indezent 2006-12-08 18:09 #2
Problema solozionado
bewater 2006-12-08 18:13 #3

Gauza bat garbi geratuko zitzaizuen behintzat, aktore lana ez dela zuena. Halere, enbidia galanta ematen du horrelako lan bat egiteak, eta horren ondo pasatzen baduzue hobeto.

Ez dakit nola ez zenuten laburrean mister mandarinoren pertsonaia sartu, vaya crack...

indezent 2006-12-08 18:20 #4
Ba ia-ia bruto gehio zeon mandarinan monologokoa kortona baino asik igual indaike zerbait...
kukue 2006-12-08 23:07 #5
jajaja, a ze katxondeoa.Google videon bazeok bideo luzegok igotzea usteiat. Gmail-eko kontu bat behar dek ta hemen sartzea

Google video

Ezpaldin badaukek gmail-eko kontuik, esaiak ta bialduko diat inbitazio bat, asko zeuzkeatela.

Ikustek dotore pasatzezuela... Ah, ta kamixeta txuri hortatik zeoze geittu al dek? Dana txiki txiki einda emateik utzi dezuela ta...

borthuzai 2006-12-09 00:55 #6
Ostia, ba nei gustau zatek!
Bateze, zine intimista beharren kultokoa eo cine de autor iruitu zatekelako gehio:)
Asko gustau zatek sinboloen erabilera ;) bakik, jesus apostoluei hankak garbitzen, sisifo bizkarrean harria duela... Mmmmmm, oso sakona, bai.
Puta madre pasau zenduela ematen du behintzat.
Aurrea la ostia!

Utzi iruzkina: