Rock & Rollaren jainkoak nirekin izan daitezela

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2008-06-02 20:17
5

Orain gutxi idazten ari nintzen gidoi bateko zati bat erakutsi nizuen blog honetan bertan eta oraindik paper gainean idatzita besterik ez badago ere, ez doa batere gaizki. Kontua da, eikenbank proiektura aukeztu nuela eta joan zen astean deitu zidaten finalera pasa naizela esanez.

Guztira 27 proiektu aurkeztu dira eta 6 aukeratu dituzte finalerako. Hurrengo fasea, epai-mahai baten aurrean norberaren proiektua aurkeztean datza eta egia esan  pozak nerbio eta beldur guztiak ezkutatu dizkit.

Ez dakit nire proiektua aurrera eramateko aukerarik dudan baina gauza bat garbi daukat ; proiektu honekiko dudan grina agertuko diedala. Ea rock & rollaren jainkoak nirekin dauden...

Zaila egiten zait sentitzen dudan poz guztia idatziz solik azaltzea beraz, niri gustatzen zaidan moduan agertuko dizuet; musikaz.

oier u.

oier u. 2008-06-02 22:16 #1

Eup!

Ba al dakizu euskal herrian non aurkeztu ditzakegun egin ditugun laburrak? Lotura interesgarriren bat, edo edozein gauza esaten badidazu, eskertuko dizut. Nire e-posta helbidea hor gelditzen zaizu, beraz idatzi beldurrik gabe.

Milesker.

indezent

indezent 2008-06-02 22:22 #2

Ba Euskal Herrian Lekeitioko bideobilerara, Huhezinemara edo Topaguneko filme labur zirkuitora baina azken bietarako hurrengo urterate itxaron beharko duzu. Hala ere, sarean begiratzen baduzu gehiago aukituko dituzu ziur.

Zorte on!

balaklaba

balaklaba 2008-06-03 18:33 #3

4000€ ko saria ez dago batere gaizki. 4 minutuko laburra bada 1000€ minutuko. Zorte on!

borthuzai

borthuzai 2008-06-03 20:03 #4

AIBALAOSTIA HI! ZORIONAK! :-)
joder! ikaragarri pozten nauk tio! Benetan!
Ia-ia eskura daukak eta! animo la hostia! :-)

eongo gaituk porahí eta kontauko diak!

indezent

indezent 2008-06-03 20:44 #5

Eskerrik asko eta ea egia den!

Utzi iruzkina: