Azken Trena badoa

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2008-01-04 13:08
6

Pixkanaka pixkanaka bagoatz gainean genituen lanak kentzen eta nahiko estututa ibili bagara ere, onartu beharrean nago estutasun atsegina izan dela azken hilabeteetan jasan duguna. Nire amonak esan ohi du gustoko lekuan ez dela aldaparik eta betiko moduan, ez zaio arrazoirik falta.

Joan den asteazkenean Beasaingo tren geltokian izan ginen Azken Trena laburmetraia grabatzen. Printzipioz abendu hasieran egin behar genuen lana baina nahiko arazo izan ditugu permiso kontuekin. Azkenean hala ere, konpondu genituen (gure produktora txikiari esker batipat) eta arazorik gabe pasa zen errodaje eguna.

Egun polita izan zen 2008 urteko urtarrilaren 2 hau. Nahiko paletoak gara kontu hauetan eta gure esperientzia eza ordainduko dugulakoan nago. Hala ere, lan duin bat aurkezteko moduan izango garenaren ziurtasuna geratu zait. Honetan, erru handia izango dute laburmetraian aktore lan nagusiak egin dituzten Gorka Zubeldia beasaindarrak eta Libe Aranburu azpeitiarrak. Ederki konpentsatu dute gure esperientzia falta beraien lasaitasunarekin. Eskerrak bihotzez biei eta baita Josebari, aktore sekula izan ez arren ederki bete baitzuen bere lana.

Lan asko geratzen zaigu aurretik oraindik baina gogorena egina dago. Esan bezala nahiko paletoak gara eta familia argazki bat ateratzea ahaztu zitzaigun beraz ezin dizuet dokumentu garfikorik eskaini. Hala ere, ez zarete hain erraz libratuko eta hemendik pare bat astera hementxe izango duzue Azken Trena ikusgai. Besterik gabe, berriz ere bloga abandonatu beharrean naiz  laburmetraia erdi bukatuta badago ere oraindik dokumentala montatu beharrean baikaude… Ba hori, gustoko lekuan aldaparik ez dagoela alegia.

Urte berri on danoi eta ondo izan!

oier u.

oier u. 2008-01-08 23:10 #1

Ea ikusteko aukera dudan!!

indezent

indezent 2008-01-12 17:20 #2

Formatua aldatzea besterik ez zait geratzen. Ea lortzen dudan... 16x9 madarikatua!

Amuitz

Amuitz 2008-01-12 23:53 #3

Dirudienez, azken trena pasatu dek, nik ez diat ikusten behintzat!

indezent

indezent 2008-01-13 16:12 #4

Oraindik ez dek pasatu ez, ea hurrengo astean jarri zeikiaten

nerediamond

nerediamond 2008-01-17 11:02 #5

Ederra istorixia...benetan gustau jat...ia igotzen dozun.
ikusten dotenez nahiko abandonauta daukotzu hau eta! oin ze te va mas el potoló o ke? jajajaja!

grande xabiertxo!!!

indezent

indezent 2008-01-17 12:24 #6

K le den al potoló! baino egie esan ez dauket astik hemen ezer idazteko.

Eskerrikasko eta igoko deu ea Xabiertxoren dokumentala ere igotzen deun...

Utzi iruzkina: