Kategoria: azken_trena
Lekeitioko Euskal Zine eta Bideo Bilera (EZBB): Gure txanda!
Joan den astelehenean (azaroak 17), hasi zen 2008ko Lekeitioko Euskal Zine eta Bideo Bilera (EZBB). Egun horretatik, euskal sortzaile ezberdinen lanak eman eta eman ari dira eta gaurkoan, guri tokatzen zaigu. Azken Trena eta Xabiertxo aukeratuak izan dira eta gaur bertan botako dute Xabiertxo eta bihar, Azken Trena. Amateur kategorian argumentuzkoen artean izan dira aukeratuak biak eta egia esan, oso gustora gaude gure lana gure herritik kanpo ikusi behar dela jakitearekin.  ...
Zortea izan dugu eta gure lana Topaguneko film laburren zirkuitorako aukeratua izan da. Bihar hasiko da bira eta makina bat herritan izango dute betse batzuen artean, Azken Trena ikusteko aukera. Eskerrikasko Topagunekoei beraien konfidantza emateagatik. Aurtengoan ez dut nik kritikarik egingo beraz, zuek egin beharko duzue. Nik badaezpadaere kaskoa erosi dut... ;) Informazio gehiago hemen.
Atzokoan Alvaro Fernandez Armeroren El Columpio laburmetraia ikusteko aukera izan nuen. Labur ederra iruditu zait eta egia esan, poza eman dit bat baina gehiagori gure Azken Trena burura ekartzea. Askoz landuagoa da eta gidoiak beste garapen maila bat du baina hala ere, kontzeptua berdina da. Ea zer iruditzen zaizuen.
Bueno ba, azkenean lortu dut Azken Trena formatuz aldatzea. Bidean pixel koadrila ederra galdu du baina zer egingo diogu ba? Horrelakoxea da Kromañonismo Informatikoa. Egun bakarrean grabatu eta beste egun batean editatutako laburmetraia duzue Azken Trena. Gure lehen ganorazko lana da eta egia esan, behar lukeena baino gehiago somatzen delakoan nago. Hala ere, lan duin bat egin dugunaren ziurtasuna daukat (ea zuei berdina gertatzen zaizuen…). Garbi genuen lehen lana izanda ezin ginela gidoi zein espazio aldetik gehiegi konplikatu eta horregatik ideia sinple bati heldu genion. Hala ...
Pixkanaka pixkanaka bagoatz gainean genituen lanak kentzen eta nahiko estututa ibili bagara ere, onartu beharrean nago estutasun atsegina izan dela azken hilabeteetan jasan duguna. Nire amonak esan ohi du gustoko lekuan ez dela aldaparik eta betiko moduan, ez zaio arrazoirik falta. Joan den asteazkenean Beasaingo tren geltokian izan ginen Azken Trena laburmetraia grabatzen. Printzipioz abendu hasieran egin behar genuen lana baina nahiko arazo izan ditugu permiso kontuekin. Azkenean hala ere, konpondu genituen (gure produktora txikiari esker batipat) eta arazorik gabe pasa zen errodaje egun...
Anken Trena... gertuago dago
Azken Trena, bagoaz!