Asko dugu ikasteko: El Columpio

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2008-02-20 11:30
6

Atzokoan Alvaro Fernandez Armeroren El Columpio laburmetraia ikusteko aukera izan nuen.  Labur ederra iruditu zait eta egia esan, poza eman dit bat baina gehiagori gure Azken Trena burura ekartzea. Askoz landuagoa da eta gidoiak beste garapen maila bat du baina hala ere, kontzeptua berdina da. Ea zer iruditzen zaizuen.

borthuzai

borthuzai 2008-02-21 18:19 #1

:-) oso ona. autentikoa :-)
baño jo, ze patetikok gean, e?

indezent

indezent 2008-02-21 20:37 #2

Eta hori gipuzkoarrak ez direla ;) jajaja

XL

XL 2008-02-23 18:58 #3

Asko dugu ikasteko gehien dakitenek ere esan dezakete, edo esan beharko lukete. El Columpio landuagoa bai baina gidoiak beste garapen mailarik daukanik ez zait iruditu. Bukaera kenduta, El Columpiok ez du irudirik behar: irakur daitezkeen bi bakarrizketatan oinarritzen da. Nik beti pentsatu izan dut irudiak irudiz soilik esan daitekeen zerbait esateko erabili behar direla. Beste modu hobeago bat baldin badago esan nahi duzuna esateko (kasu horretan ipuin labur bat) orduan filmak oinarrizko gabezia nabarmena izando du (kasu honetan bezala). Nire iritzia besterik ez da hori.

indezent

indezent 2008-02-25 11:57 #4

Egia da gauzak irudiekin  soilik kontatu badaitezke ez dela hitzik behar, are gutxiago off-ik baina kasu honetan bakarrizketek asko ematen dutela iruditzen zait. Niri asko gustatu zait. Hau ere, nire iritzia besterik ez da

Amuitz

Amuitz 2008-02-27 23:58 #5

Nik ez dut zinemagintzaren teknika ezagutzen, baina iruditzen zait El Columpioren gidoia ez dagoela Azken Trenarena baino landuagoa, pertsonaiek esaten dituzten esaldiak bai, ordea. Niri trenak eta geltokiak asko gustatzen zaizkit, eta haietan gertatzen diren istorioak ere.

(berriro ere robota ote naizen galdetu zidak kaptxa madarikatuak)

indezent

indezent 2008-02-28 11:18 #6

Gidoia esaten nuenean hitz egiten dutenaz ari nintzen ni ere beraz, ados gaude orduan. Hurrengoan denbora gehixeago eskaini beharko zaio... Ados nago geltokietaz esaten duzunarekin, joku asko ematen dute. Joakin Sabinak idatzi zuen esaldi bat etorri zait bururra; Vivir sin ti, es dormir en la estación

Eta lasai kaptxarekin horrelako lotsagabea da eta, edonori galdetzen dio robota den edo ez

Utzi iruzkina: