Tercero B eta Guapa!: Antzekotasun nabariak
Atzo errealizazioko klasean laburmetraiak ikusten aritu ginen eta beraien artean, Jose Maria Goenagaren Tercero B lana ikusteko aukera izan genuen.
Kontua da, zur eta lur utzi ninduela orain lau urte idatzi nuen gidoi batekin antzekotasun nabariak dituelako (zaborretara bota beharreko beste ideia bat...). Egia da, istorioa bera, lehengusu batek kontatu zidan leyenda urbano horietako batean oinarrituta zegoela (bere lagun baten lehengusuaren aniaren koadrilako bati geratu zitzaion horietako bat...) eta jende askok ezagutzen duela baina hala ere grazia egin dit kointzidentziak.
Youtubek ez du Tercero B laburmetraia ikusteko aukerarik ematen, euskaltubek ere ez ;), eta horregatik Moriarti Produkzioen webgunera bideratuko zaituztet. Hementxe dituzue gidoia eta laburmetraia:
GUAPA!
1. eszena:
Egun eguzkitxu bat da, eta Leire hondartzara joateko motxila prestatzen ari da. Motxila prestatu eta badoa kalera irripar bat ahoan eta zigarro bat eskuan duela. Oinez doala ezagun batekin topatzen da eta kasu egiten dio. Tren geltokira iristen da eta pixka bat itxaron ondoren trenean sartu eta badoa hondartzara. Trenean liburu bat ateratzen du eta irakurriz doa noizean behin lehiotik begiratzen duen bitartean eguzkiari bere aurpegia laztantzen utziz. Ondoan andre bat esertzen zaio eta altxatzean, bere poltxoa goiko apaletik hartzean, erori egiten zaio Leireren gainera. Honek, irribarre batez itzuli egiten dio eta andrearen estutasuna ikustean lasai egoteko keinua egiten dio eta agurtu egiten du. Azkenean iritsi da Donostira, trenetik atera eta hondartzarako bidea hartzen du. Pixka bat ibili ondoren iritsi da eta itsasoari begira gelditzen da bere edertasunaz eta handitasunaz gozatuz. (eszena osoan zehar zehar abesti alai bat entzuten da videoklip moduan)
2. eszena:
Toaila gainean etzanda dago diskmana entzuten ari den bitartean. Halako batean altxatu egiten da bainu bat hartzeko gogoa sartu bait zaio baina ez da batere fidatzen motxila han uzteaz, giltzak, kartera eta diskmana bertan bait ditu. Ingurura begiratu eta amona bat ikusten du bost bat metrora bere toailan dagoela sonbrila eta guzti.
- Aupa... barkau, zainduko dizkiatzu gauzak mesedez udetan naun bitarten ?
- Klaro baietz guapa ! disfrutau zazu oain, gaztea zeala, udetan ibiltzeko... nere edadea daukezunen txorkatilak bustitzekin konformau beharko zeata jajaja
- Bai... hala ingo det, eskarrikasko
Udetan denbora pixka bat egon ondoren berriz ere badoa bere toailara baina han ez dago ezer, ez motxilarik, ez toailarik eta ezta amonarik ere. Apuratuta alde guztietara begira hasten da, alde batetik bestera oinez zer egin ez dakiela.
3. eszena:
Telefonoak rinrinka hasi eta Leirek hartu egiten du:
- Bai?
- Leire?
- Bai, ni naiz
- Ai guapa, topau zaitut behintzat. Barkau iazu, aurreko Iganden hondartzan gauzak zaintzeko eskau ziazun...
- A bai...
- Ta hala inon baino denboa pasau zan ta jun beharra neuken, ta etzinen inundik azaltzen y no me fiaba yo... zure gauzak hor uztez ta eaman in nittun gero debolbitzeko, eskerrak listinen azaltzen zinen aiiiii... bestela... vaya grazia que te habia hecho. Y ya te hice bastante e, giltzak eta.... aiiii
- Ba bai... ( haserretik eskerrera igaroz )
- Beida ba, barkau iazu e, ondo etortzen zaizunen geitzen gea Donostin, zatio ni, bakizu paseo luzek eta itteko gaizki ibiltzen naiz zatio oain dala lau urte... ez lau ta erdi badie ya, koñatana nijon, ne anaie zanakin....
- Bai, bale, lasai eon zaiz, jungo naiz ni Donostia. Gaur bertan ondo etortzen zaizu?
- Bai, bai, flataria mas.
- Bueno ba... ( ordularia begiratzen du ) Bostetan estazioko kafetegin ondo?
- Bai, perfekto, zatio gainea etxetik gertu dauket ta seittun han nau oseke hantxe izango naiz.
- Halaba ba eskarrikasko e.
- Lasai guapa ez da ezasko.
- Ba geroarte ordun...
- Bai Agur.
Telefonoa kolgatzen du:
- Que maja.
4. eszena:
Geltokiko tabernara iritsi, ebaki bat eskatu eta exeri egiten da. Oraindik hamar gutxi direnez itxarotea tokatuko zaio. Baina denbora pasatzen da eta amona ez da agertzen. Orduerdi... ordubete...ordu eta laurden eta amona ez da ageri. Haserretuta taberna kanpora irten eta bi aldetara beriratzen du amonaren bila baina garbi dago jada ez dela egertuko.
Etxera iristen da nekea aurpegian somatzen zaiola eta etxeko atea irikitzen du. Baina etxea hutsik dago, ez mueblerik, ez lanpararik, ezta posterrik ere. Hondartzako motxila bat besterik ez dago gelaren erdian.
Eta hemen laburmetraia: Tercero B
Iruzkinak
haritz 2007-10-03 11:09 #1
Gaur Euskaltubek ez du bideo bat bera ere ikusteko aukera ematen.

Arazoak ditugu eta konpontzen ari gara.

Sustatun esan dudan bezala, Youtube 1 eta Euskaltube 0.

Aipatu duzun laburmetraia ez, baina Moriarti produkzioen "lucio" filmaren trailerra bai dago ikusgai, edo zegoen :(

indezent 2007-10-03 11:11 #2

Ez duzue ez eguna ongi hasi... Agian youtubekoak akojonatuta dauzkazue konpententziaren asunto horregatik eta jakeatu egin zaituzte ;). Animo!

borthuzai 2007-10-03 18:21 #3
joder! argi zeok gidoi on falta ez dekela hollywood-eko arazoa soilik. Baño nik, labur bat iteko leyenda urbana bat aukeratzen jarri ezkero, nahiago Riki Martin-ena. Badakizue, txakurra, mermelada, riki-riki... :-)

indezent 2007-10-03 20:16 #4
Beti izan haiz pixka bat pornozalea...;)
Amuitz 2007-10-04 01:33 #5
Hara Ramon Agirre gure zilarrezko maskorrarekin!
Istorioa gertatzen den etxearen azpian askotan geratzen naiz, fatxada modernista horrek txundituta nauka. Baina ez nekien barruan halakorik gertatzen zenik.

indezent 2007-10-04 11:58 #6
Nik ez dut pa etxea ezagutzen baina onartu beharrean nago argumentuarekin ederki datorrela fatxada tetriko hori.
Amuitz 2007-10-06 13:35 #7
Gros auzoan zegok, San Inazio elizaren ate aurrean.

indezent 2007-10-07 16:53 #8
Ba fijatuko naiz pasatzen naizen hurrengoan
Utzi iruzkina: