Zinea Euskaraz Film laburren Zirkuitua 2007
Atzo iluntzean, klaseak amaitu aurretik eskolatik ospa egin eta Arrasateko Ate Kulturetxe estreinatu berrira joan ginen Topaguneak antolatu berri duen euskarazko filme laburren 2007ko zirkuitoa ikustera. Bertan, sei laburmetrai ikusteko aukera izan genuen eta egia esan, botikan bezalaxe, denetik egon zen han.
Lehenengo laburmetraia, “El salto de Beamon” lanarekin ezaguna egin zen Ane Muñoz Hondarribitarraren Loturak izan zen. Laburmetrai hau estreinuan ikusteko aukera izan dugu zirkuito honetan erakutsi baita lehen aldiz, aurkezpenean Topaguneko neskak ederki azaldu zuen bezala (Beasaingo Gau Laburra-ko tipoak neska honetaz ikasiko balu… esan behar dena esan eta besteak, ixildu).
Produkzio aldetik oso lan txukuna da “Loturak” hau. Talde handi batekin egindakoa eta aurrekontu interesgarri batekin, ziur nago. Azken emaitza lan duhin bat da zalantzarik gabe. Hala ere, horrelakoetan asaldatu egiten naiz. Ez dut ulertzen nola behin laburmetraia bat egiteko horrelako aukera bat izanda ez dizkioten buruari bi buelta gehiago ematen istorio erakargarri bat idazteko orduan. Loturak-eko istorioak grazia du baina ez nahikoa, zerbait falta zaio eta egia esan, ez dut uste istorio erakargarriago bat idazteko arazo handirik izango zutenik nahi izan ezkero behintzat. Askotan, laburmetraien zirkuitoan, zuzendariek garrantzia arlo teknikoari bakarrik ematen diotela iruditzen zait eta plano on eta orekatuen bila dabiltzala istorioaren garrantzia etxeko ganbaran uzten dutela. Egia esan, inbidia apur bat ere bada kritika honen muinean ez bait zait iruditzen horrelako aukerei horren balio gutxi eman daitekeenik. Zuendari askok ez dute beraien egoera pribilegiatua baloratzen eta pena da.
Ikusteko aukera izan genuen bigarren lana besteak beste “Aupa Etxebeste” luzea edo “Txotx” eta “Topeka” laburmetrai antologikoen zuzendaria izan zen Asier Altuna Bergararraren “Sarean” izan zen. “Txotx” eta “Topeka” ikusiak ditut eta oriotzapen ona gordetzen dut eta agian, horregatik egin zidan kale San Pedroko portuan hasten den laburmetrai honek. Ez du gehiegi komentatzeko, metafora mundukonpontzaile bat egin nahi izatearen saiakera hutsal bat besterik ez baita. Ez dut uste berak ere lan honi garrantzia gehiegirik eman dionik.
Hirugarrena, Ozkar Galan Gernikarraren “Xoxoak beleari ipurbeltz” izan zen. Nahiago dut komentariorik ez egin. Gauza bat bakarrik esango dut: Amaitu eta nire aurpegia deskonponitzen hasia zenean aldamenetara nituen bi lagunak giratu eta hitz berdina bota zituztenn, “Que barato!”
Lehenego hirurak ikusiak genituen eta bat bera ere ez zitzaidan gustatu, arazo bat dudala pentsatzen hasia nintzen eta eta hurrenari aurreiritzirik gabe begiratzea erabaki nuen. “Osaba Jaxinto” laburmetraia, Goenkaleko Tximas edo Iñaki Beraetxeren bost lanetako bat da. Begi honez hasi nintzen ikusten baina imaginaren kalitatea oso txarra zen. Ez dakit errua Topagunearen edo lanaren egileena den baina imaginak beraien artean montatzen ziren eta nahiko mareantea zen emaitza. Istorioari dagokionean ez ninduen konbentzitu nahiz eta aktoreen lana gau osoko hoberena eta teknikoki ere lan txukuna izan. Honekin eztabaida izan genuen behintzat, batzuei gustatu zitzaien eta beste batzuei ez, ez da gutxi.
Dagoeneko esperantza galtzen hasia nintzen eta etxera gustatu zitzaidan ezer ikusi gabe itzuliko nintzelakoan negoen. Orduan, “Midori” ikusteko aukera izan genuen. Koldo Almandoz donostiarra da eta laburmetraien munduan ibiltzeaz gain The Balde aldizkariko zuzendaria da. Laburmetrai interesgarria izan zen, polita, berezia. Musikak asko laguntzen zuen eta lehen hiru planoekin bakarrik beste mailako lan bat zela garbi geratu zen (akuarelekin egiten duen hasiera asko gustatu zitzaidan). Lan honetan, imagina errealak The Balde-ren oso estilokoa den animazio batekin uztartzen ditu eta egia esan, emaitza ikusteko modukoa da. Gainera, laburraren amaieran, argumentuak giro gaizto bat ematen du. Ordurarte polita zena… Beno, ez dizuet dena kontatuko.
Amaitzeko, eta nire kaskarrabias konplejua behin lasaituta nuela, Jon Andueza Arrasatearraren “Bilintx” laburmetraia eskaini ziguten. Zinema mutuari eginiko omenaldi baten tankera zuen eta bai musika eta baita aktore lana ere, oso genero horretakoak ziren. Errealizazio aldetik, denetan lan txukunena iruditu zitzaidan eta nahiz eta aktoreek hitzik ez egin, gustura ikusi genuen (askotan hobe izaten da aktoreek hitzik ez egitea…). Hala ere istorioa aurrera zijoala, eszenan Txirri, Mirri eta Txiribiton agertu ziren (ez da broma). Apurtuta utzi ninduen eta niri behintzat ez zitzaidan agerpen hau bat ere koherentea iruditu baina beno, gusto kontuak izango dira ondoko batenbati gustatu baizitzaion.
Horrelaxe bukatu zen emanaldia eta etxera joan ginen. Ez dakit norbait bizirik uzti dudan kritika honekin baina hala ere, denei eskertu nahi diet burututako lana, bai Topaguneari eta baita egileei ere, benetan garrantzitsua baita euskarazko zinemak gure gizartean leku bat egitea (gustoko izan edo ez), kulturan ez dagoen hizkuntza batek etorkizun gutxi baitu eta kultura, ez dira liburuak bakarrik
Iruzkinak
borthuzai 2007-03-01 11:26 #1

Niri Midori ez zitzaidan gustatu (ez dakit, Almandoz-ek mal rollo) eta Bilintx berriz bai (Sarean sin más). Besteak ez dauzkat ikusita.

indezent 2007-03-01 11:28 #2
Ez dut Almandoz ezagutzen beraz, aurreiritzirik ezin izan (hobeto izaten da) eta Bilintx polita baina Txirri, Mirri eta Txiribiton...
borthuzai 2007-03-01 12:34 #3

a! nik ere ez dut ezagutzen!

pare bat elkarrizketa ikusi dizkiot telebistan, besteren bat irratian... eta hortir aurrera, gora imaginazioa! :-)

(bere AEBtako laburra gustau zitzaiten, besteak ya...)

Pol Emika 2007-03-01 13:32 #4
Nik ere nahi nuen joan film labur horiek ikustera, baina badakizu lana... Ikasteko, ordea, ikusi (eta batez ere egin) egin behar da, beraz, hurrengoan nik ere joan beharko dut. Irakurri dudanagatik, hala ere, ez dut uste atzo gauza interesgarririk galdu nuenik, ez ala?
indezent 2007-03-01 14:09 #5
Ba gauza asko galdu zenituen Pol. Errealizazio aldetik oso hurrun zeuden gehienak gu oraindik egiteko gai garenetik. Hauxe da gainera zuri gehien iteresatzen zaizuna ez?
tximintx 2007-03-01 15:58 #6
Tximintx elkartekook ere egin genuen kritikatxoa, film labur horien gainean. http://www.blogari.net/tximintx/2007/02/23/film_laburrak_kritika_edo

Beste ikuspuntu bat izateko ....

bewater 2007-03-01 17:32 #7

Bi gauza:

Bat normala da istorioak kaskarrak izatea errealizatzaileek kezka handiagoa dute dirua lortzean istorio on bat egitean baino. Gainera aipatutako egile gehienak aski ezagunak dira EH-en, beraz zu lasai istorio berdin horiekin zuri ez dizute pelikula berdina egiten utziko.

Euskal Herrian ez da filmegintza bultzatzen jendeak interesik ez duelako, arrazoi nagusia hori dela uste dut.

Ez dut aipatu duzun pelikularik ikusi, baina behin Beasaigo film laburren gauera joan nintzen eta egia esan gogoa kendu zitzaiadan berriz bueltatzeko. Errealizazioa zuena baino hobea izatea normala da, materiala ere hobea izango baitzen...baina errealizazio on batean baino gehiago pentsatu beharko zenukete istorio onetan eta horretan nahiko ondo zoaztela uste dut...hurrengoan ia zuena kritikatzerik dugun

Larrazarra 2007-03-01 18:25 #8
Interesantek ematen die bai, ni egie esan nahiko alperra nahiz olako gauzak ikustea juteko, egie esan Kutxi dazu bidea ixabel ikusi nunen, aspaldin orren ondo pasaubeko unek bizi izan nittun, ta gauza da hoi dauketela bakarrik ikusita ta ola mila gauza darela euskeraz eindakok ta batez ez det ikusten. Bo miel lanbateako plana einda, animatu ai!!!
i eme 2007-03-02 16:36 #9
Almandoz'en Midori apuntatuta neukan papeltxo batean egunen batean ikusteko (seguraski The Balden irakurri nuelako zeozer berari buruz). Ea denborarik bilatzen dudan.

nerediamond 2007-03-04 21:19 #10

Gaizki????!!! INDEZENTe xamar danok esango nauke nik. Dauz batzuk...

Ze ia errekuperauta pintrafilla?! Ai, pillin pillin...jajajaja!!!

Alainekin komentetan egon nitzen eta holakuak sarrixau ein biher ditxugu eh!!!

Ale, bixer arte!

Ozkar Galán 2007-03-04 21:37 #11

Agur t´erdi

Tira, zuen kritikak irakurri ditut, eta batez ere nire filmaren gain egin duzuen “no coment”-ari buruz hitz pare bat esan nahiko nuke. Ondo deritzot “es una mierda” edota “no hay acción” eta baita ere “benetan aspergarria baina... “qué barato”??? ba... arrazoia duzue, “que barato” laburmetrai bat da, zeren Madrilen eginikoa da, Madrileko jendearekin (ni naiz taldeko euskaldun bakarra, Gernikan jaioa, baina bermiotarra) eta denetara 70€ inguruan gastatu genituen teknikari, aktore, soinulari, FX eta musika artean, beraz, eta harro esan dezaket “qué barato”, eta ez hori bakarrik, baita ere esan dezaket “QUÉ BARATO” ta neure aktoreei buruz “QUÉ PELOTAS” euren denbora eta lana dohain eskaini zidatelako nahiz eta euskaraz egin lana, zeren gure asmo bakarra bat zen: zinea, diru gutxirekin eta edozein hizkuntzatan egin daiteke, edonork ulertzeko. Gure lana, nahiz eta perfektua ez izan, Euskadin, Madrilen, Buenos Airesen eta Tokion agertu da, beti ere toki txikietan, eta Arlote Zinema pozik dago, leku guzti haietan kontatutako istorioa primeran ulertu delako subtitulu barik. Inork “que barato” esaten badu, uste dut, eta nire iritsi pertsonala da, ez duela gure lana den moduan irakurri, inoiz ez baidogu esan “que caro” egin dugun ezer aurkezten gaudela. Dena den, esker mila laburmetraia ikusteagatik.

Pd.- Gidoia txinatar antzinako ipuin moldatu bat da, eta, ikusten denez, gaur egun ere zentzua dauka.

Ozkar Galán Pérez, el barato.

indezent 2007-03-05 09:23 #12

Aupa Ozkar!

Ulertu dezakezun bezala "k barato"horrek ez du laburmetraian gastatutako diruarekin zerikusirik, komentario orokorragoa da eta beste edozein komentarioren moduan subjetiboa eta iritzizkoa da eta horixe izan zen atera genuen ondorioa, ez naiz orain atzera botako.

Ez naiz ni izango diru gutxirekin laburmetraia bat egitearen meritua kenduko dizuna horrela erakusten baita benetan gauzak egiteko gogoa duzuena.

Laburmetrai saioan sartzearekin batera banatzen zuten paperean jartzen zuen ipuin txinatar batean oinarritua zegoela eta irakurria nuen nunbait ipuina bera ere, bide batez gaur egun egunerokotasun osoa duena egia da baina nire ustez tartean zeuden gauza pila bat soberan zeuden (Matrix momentua eta abar). Historioa polita da berez baina 12 minutuan baino 3 minutuan kontatzeko egokiagoa dela iruditzen zait, besterik gabe.

Hala ere, postaren bukaeran aipatzen nuen denoi eskertzen dizuegula eginiko lana Euskerak behar baititu horrelako laburmetraiak denak gustatu edo ez.

Agur bero bat eta segi lanean! Bai laburmetraiekin eta baita antzerkiarekin ere. Aio

Abizari 2008-04-02 12:33 #13

Aupa, zuek:

Atzo aurkeztu genuen 2008ko film laburren zirkuitua. Aurtengoa 5. edizioa izango da. Topagunearen webgunean dauzkazue filmen gaineko informazioa eta zirkuituaren programazioaren berri: eguna, herria, lekua, ordua,...

Ea aurtengo eskaintzari zer irizten diozuen.

ON EGIN.

indezent 2008-04-03 15:38 #14
Aurten ez dugu kritikarik egingo, aurten jasotzea tokatuko da ;)
Utzi iruzkina: