Goizeko 7:35

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-03-14 10:28
7

Ez dira orduak kaletik ibiltzeko. Ordu horietan kaleak ere ez daude oraindik bere lekuan eta pertsona ororen ordu horretako habitat naturala, ohea baino ez da. Begi itxi eta galiziar enpanada antzeko aurpegiak besterik ez dira ibiltzen ordu orietan han-hemenka noraezean, nora doazen jakingo ez balute moduan, plastikozko poltsa batekin eskuan edo poltsa lepoan edo motxila bizkarrean. Ez dira ordu onak, orduntxe esnatu bazara behintzat. Gau osoko deanbulazio batetik bazatoz ordea, ordu txiki hauek ederragoak izaten dira eta ez duzu galiziar enpanada aurpegirik izaten; horrelakoetan, tabernara joan eta enpanada galiziarra gupidarik gabe bi mokadutan irensten duzu.

Gaurko laburmetraia honetan aldiz, ez dago horrelako juergarik astelehen, astearte edo asteazken arrunt bat besterik ez baita eta horrelako egunetan, horrelako orduetan, edozer gauza gertatu daiteke.

Amuitz

Amuitz 2007-03-14 11:36 #1

Ibili askotan 7:35etan, deanbulazio batetik bestera, eta horrela bukatuko dek maitasun deklarazioak egiten.
Oso bitxia film labur hau, ideia on bat ederki garatua.

indezent

indezent 2007-03-14 11:44 #2

Beste performanze klase bat in beharko nikek, dantza ez dek nere fuertea ;)

Laburmetraia Natxo Vigalondorena dek eta aurreko urtean Oskarretarako nominatua egon zian. Nik Beasaingo Gau Laburrean ikusi nian eta urte hartan bera irten zian garaile.

Guapoa dek musikal generoi ematen zioken buelta. Musikaletan beti jendea dantzan eta kantun hasten dek inongo zentzuik gabe. Hemen arrazoi bat ditek, edo dantza edo hil! jajaja

bewater

bewater 2007-03-14 16:53 #3

Mundu osoan urtean egiten diren milaka milioi laburmetraietatik hau 5 onenen artean egoteak, gainerako lanen maila kk-ren mailan uzten du...ez dek txarra baina horren ona ere ez dek

kukue

kukue 2007-03-14 20:26 #4

Oso originala iruittu zaiak, ta grazie ein ziak. Deklaratzeko beste modu bat dek, batenbati igual bidea argittu ziok...

indezent

indezent 2007-03-15 09:12 #5

Jode Manolete... hasteko, badakik Oskarrak zer dittuken ez exijitu gehiegi. Hortaz gain, laburmetraia ez dek beste munduko ezer errealizazio aldetik baino idea ona dek etqa historioa ondo eamanda zeok grazi puntu batekin. Askotan nahikoa izaten dek horrekin.

Kukue... ez haiz hola deklarau mesedez ez diat hiri bixitan kartzela jun nahi. Baino itten badek txoixo ta guzti jungo neok ;)

borthuzai

borthuzai 2007-03-15 10:39 #6

bewater, eziok indezent-i kasuik in!
ni hirekin bat!

indezent

indezent 2007-03-15 10:49 #7

Gaur protestoi esnau zeate gero! Nik ez diat esaten muduko hobena dekenik baino kortoa kojonudoa dek eta listo! Problema dek zuen euneroko bizitza gogoratzen dizuela jajaja

Utzi iruzkina: