In the Mood for Love edo memoriarekin jolasean

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2007-11-09 12:28
2

IN THE MOOD FOR LOVE

Zuzendaria: Wong Kar-Wai Gidoia: Wong Kar-Wai Musika: Michael Galasso Aktoreak: Tony Leung, Maggie Cheung, Rebecca Pang, Liu Chum Herrialdea: Hong-Kong Urtea: 2000

Joan den asteazkenean, Wong Kar-Wai zinemagile Honk-Kongdarraren filma hau ikusteko aukera izan genuen HUHEZIko fakultateak eskaintzen duen zineklubean. Filme berezia iruditu zitzaidan eta gustora  egon nintzen memoriari eta bakardadeari buruzko historio hau ikusten.

In the Mood for Love honetan gertatu zen edo ez zen amodio historio bat kontatzen zaigu. Chang andereak gela bat alokatzen du etxe batean bera eta bere senarrarentzat baina bere senarra ez da etxean gehiegi egoten. Beste alde batetik, Chow jaunak ere etxe bat alokatzen du ondoko atean eta nola ez, bere emazteak ere ez du denbora gehiegi etxean igarotzen.

Kontua da gure bi protagonisten ezkontideek harreman bat dutela beraien artean eta ondorioz, Chow jauna eta Chang andereak harreman bat hasten dutela, edo ez. Zalantza hauek guztiak badute arrazoi bat historia guztia, oroitzapen modura kontatzen bait zaigu. Askotan, pasarteek amets itxura dute eta ez dakigu ziur gertatu diren edo ez; eszenak bi aldiz errepikatzen dira, hitz egiten ari direnean ez zaie aurpegia ikusten… Ez dakigu ziur zer den egia eta zer ez baina garbi geratzen da bi hauen artean sentimendu bat jaiotzen dela nahiz eta beraien ezkontideak bezalakoak ez izateagatik aurrerago eramaten ez duten, edo bai.

Wong Kar-Waik historioa kontatzeko duen modua oso berezia da; ez dugu dena ikusten eta ez dugu dena entzuten, askotan, ikusten edo entzuten ez dena garrantzitsuagoa bada ere, edo ez. Erritmo oso patxarosoa du filmeak eta horrek historioan erabat sartzea ahalbideratzen digu.

Esan zigutenez Wong Kar-Wair MichelangeloAntonioni zinemagile italiarraren jarratzaile sutsua da eta beraien zineak, parekotasun bat baino gehiago omen ditu. Antonioniren filme bakarra ikusi dut, Blow-up alegia, eta egia esan ez zitzaidan gehiegi gustatu baina egia da, errepresentazioaren eta ikusten denaren eta ikusten ez denaren rolloa antzekoa dela.

Aipagarria da baita ere, Wong Kar-Wai filme honekin batera beste bat errodatu zuela, 2046 alegia, eta filme honi keinu bat ere egiten diola In the Mood for Love honetan; Chow jauna hotel batera bizitzera joaten denean bere gelaren zenbakia hauxe baita.

Geratu zitzaidan pena bakarra filmearen kontestua ulertzeko ezintasuna izan zen. Ez dut Hong-Kongeko kultura ezagutzen eta are gutxiago garai hartan bizi zuten egoera (60. hamarkada). Ziur nago, kontu hauez gehiago jakin ezkero, gehixeago gozatuko nukela In the Mood for Love honekin, edo ez.

borthuzai

borthuzai 2007-11-09 19:42 #1

nik aspaldi ikusi nuen pelikula hau baina ez zitzaidan gehiegi gustatu. ezagunek "la puta polla" bezala kalifikatzen zuten, baina nire ustez psss! Halere ondoren egin zuen 2046 ikusi nuen, eta hau bai dela "piiiiiiiiii mierda" bat. Beste batetan, telebistan bota zuten batetan, Chungking Express ikusi nuen eta denetan politena iruditu zitzaidan, baina beste munduko ezer izan gabe. "Eros" film luzeko zati bat ere kar-wai-rena da eta hau ere sin más. Zuzendari hau sobrebaloratua dagoela iruditzen zait (klaro, nei etzait gustatzen da! :-)

"Eros" filmean antonioni-k ere badu bere zatia eta nire ustez onena, nahiz eta fotogramas eta horrelakoetan txarrena berea zela esan (hoik etzeukiek putaideiaik :-)
Ikusi ditudanetan antonioniren onena Desserto Rosso (Desierto Rojo). hau bai kriston pelikula!! puff! oso ona!

Baina beno, nahiko tontoa ere banaiz, irrikitan nagoelako My Blueberry Nights filman 6 euro gastatzeko. Wan Kar-Wai-ren azken filmean hain zuzen :-)

indezent

indezent 2007-11-10 15:28 #2

Ba nei guatau zitean, kuriosoa zian ez dakit, ezberdine

Chungking Express aureko astean bota omen zien baino ezin izan nian jun eta eon zian jendea gustoa eon omen zian. Nik e-muletik jaisten jarri diat

Eta beste guztik... hoik dittuk datu piloa! e-mulea beize esklabizau behar diatelakon neok...

Utzi iruzkina: