Hori ez da nire James Bond
Hori da azkenaldian Daniel Craig aktorearen inguruan entzun dudan komentaiorik ohikoena. Belaunaldi bakoitzak lehenengo James Bond bat izan du, agentea aktore batekin identifikatuko du, aurpegi bat jarriko dio, baina filmeak ez dira hobeak edo okerragoak 007-rengatik, antzeko argumentua dute denek. Batzuengatik balitz oraindik ere Sean Connery izango genuen gaiztoak harrapatu eta 25 bat urteko neskatxak ligatzen. Daniel Craig gustatzen zaidala esan beharra daukat, Pierce Brosnan gustatzen zitzaidan bezala.
Iruzkin honen ondoren zera azaldu behar dut: ez irakurle, ez zara nahastu, hau ez da Felix Linaresen Bloga. Hala ere, azkenaldian nahiko zinefilo nabilela onartu behar dut. Lehengo Igandean La Ola filmea ikusi nuen eta Asteazkenean Quantum of Solace, James Bonden azken pelikula.
Filmeaz ez dago gauz handirik esateko; akzioz betea, entretenigarria, oro har. Kritika txarrak jaso ditu, Jamesek odol beroegia omen du. Nire ustez, lehen aldiz 007 agentean sentipenak ikus daitezke, gizakiagoa da. Azken edizio hau aurrekoaren (Casino Royale) jarraipen bezala hartzen da, non agente britaniarra maitemindu egiten den ostean salduko duen agente ezkutuaz. Azkenean neska hil eta James erabat minduta geratuko da, bere burua kontrolatzeko gai ez delarik (lehen aldiz hoztasun itsura hori apur bat galduz). Quantum of Solace-n 007, zendutako neska parte zen organizazio ezkutuaren buru direnetaz mendekua hartzen saiatuko da, kontrolik at, dirudienez.
Bestela, ez dut gauz handirik komentatzeko: Gaurko berria IƱaki Goirizelaiaren garaipena da. Erraz irabaziko zuela zirudien, baina azkenean aldea ez da handia izan. Egia esateko, kanpaina ez zait ona iruditu; e-mailen bat, kartelen bat... Nahi zuenak informazioa eskuragai zuen, baina ez dira saiatu interesik ez zuena erakartzen. Ez zait iruditzen ikasleak erakartzeko ahalegin handia egin dutenik, agian geure botuak %20a besterik ez duelako balio...
Besterik gabe, agur bero bat!
P.D. Azkenaldian ezin izan dut Bloga aktualizatu; arazo teknikoak izan dira gure etxean (harritzekoa).
Iruzkinak
Utzi iruzkina: