La Ola

nirebazterra 1456151829637 Nire bazterra | 2008-12-01 14:51


     Kaixo irakurle! Atzo, neskak eta biok zinemara joatea erabaki genuen. Ez genekien zein pelikula ikusi (neskak 007-ri betoa jarri zion) eta telefonoz, berak eskutartean egunkaria zuela, La Ola (die Welle) filmea ikustea erabaki genuen. Egia esateko, orain dela bi aste zinemako iragarkietan ikusitako beste filme batekin nahastuta aukeratu genuen; zorte handia izan genuen.



     Agian ez zenuen filme alemaniar honen inguruan berri izango, neronek ere ez nuen sekula izena entzun, baina benetan filme gomendagarria iruditu zitzaidan; zer pentsatu ematen duen horietakoa. Gidoia gaur egungo Alemanian kokatzen da, autokrazia irakasgai duen instituto batetan hain zuzen. Bertan irakasle batek totalitarismoaren inguruko ideiak azaltzen dizkie, baita beraien eguneroko jarreran (beraiek konsziente izan ez arren) eragina izan ere. 

     Ez dizuet gehiago kontatuko pelikula ez fastidiatzeko (Bruce Willis está muerto desde el principio jajaja) baina Principe-ra joan, 6€ ordaindu eta sarrera hartzea gomentatzen dizuet (niri ere sableo bat iruditzen zait, baina pelikula honek merezi du). Bestela, jeitsi ezazue Internetetik edo eros iezaiozue kafea hartzen ari zaretela tabernan saltzen dituen afrikarrari. Ez zarete damutuko.

     Agur bero bat!

     P.D: Gran Diario Vasco, filmea 17.30tan hasten zela jartzen zuela, benetan 17.00tan hasten zenean.


Utzi iruzkina: