Arkatzak zorroztu

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2008-03-07 11:59

UEUk jadanik publiko egin ditu udako ikastaroak zeintzuk izango diren.

Soziolinguistika sailekoa uztailaren 15 eta 16an izango da, Baionan (azken urteotako joera apurtuz, normalean Iruñean izan dira). Gaia: Euskararen legeak: herrialdeen arteko ezberdintasunak, emaitzak eta erronkak.

Soziolinguistikarekin harremana duen beste ikastaro bat ere izango da, Iruñean, uztailaren 24 eta 25ean. Gaia: Euskararen botere ekonomikoa: Euskara salgai.

Informazio gehiago izaterakoan, ekarriko dut hona. Momentuz, joan datak apuntatzen.


Utzi iruzkina: