Kategoria: etxe
Kaixo guztioi, egun on. Aurreko mezuan klasean ikusitakoaren sintesia eskaini nizuen. Gaur alderantzizko ariketa proposatzen dizuet: zenbait itaun paratuko ditut hemen, eta ahal duenak ahal duena erantzun dezala, bale? Tira, ekin diezaiogun, bada, su-festari:- Atzo esan genuen nola maila mikroan hala maila makroan, eta azken urteotan izaniko paradigma-aldaketa dela tarteko, eragile berriak agertu direla ikus-entzunezkoen munduan. Zeintzuk, maila mikroan? Eta maila makroan?- Fenomeno hori, gainera, ez da soilik Mendebaldean gertatzen ari, mundu zabalean baizik. Gogoratzen duzue Leire Goñiren...
Zergatik nahiko luke psikopata batek nire etxean sartu eta ni odol hotzean hil? Mila arrazoi bururatzen zitzaizkidan, eta arrazoiak bukatuta ere, berdin; izan ere, noiztik behar ditu arrazoiak psikopata batek, asasinatzeko? Nola ailegatuko litzateke psikopata bat nire ohera? Nola zabalduko lituzke atariko bi ateak, etxeko ate blindatua, nik ate aurrean kokatuko barrikada pisutsua? Psikopatek baliabide ugari dituzte, gauza jakina da: giltzen kopia klandestinoak, leherkariak, arnesak, leihotik sartzeko-edo… Bakarrik nengoen etxean. Bakarrik nire imajinazio morbosoarekin. Ezin nuen lorik hartu...
Zenbat urte dituzu? Non egiten duzu lan? Zenbat kobratzen duzu? Erakutsiko didazu zure kontratua? Erakutsiko didazu nomina? Bankuko abala? Bikote-kiderik bai? Zenbat denbora daramazue batera? Zenbat irabazten du besteak? Lehen ere bizi izan zarete elkarrekin? Gaixotasun edo perbertsio sexual aipagarririk? Diogenes sindromerik? Umeak izateko asmorik? Txakurrak, katuak, kakatuak, iguanak? Erretzen duzue? Intsentsua piztea gustuko duzue? Edaten duzue? Ura bakarrik? Jan eta berehala harrikoa egiteko ohitura duzue? Etxean sartu eta oinetakoak kentzen dituzue? Lagunekin afariak eta familiarekin b...