Mugarri nagusiak ikus-entzunezkoen historian
Kaixo guztioi. Berri garrantzitsu batekin hasi dugu gaurko eskola: datorren asteazkenetik (urriak 13) aurrera, N.3.6 ikasgela izango da zuen gela. Onerako aldaketa da, gela horretan erosoago sartuko baitzarete.
Gainerakoan, ikus-entzunezkoen mugarri nagusi batzuei buruzko 5 klip txikitxo ikusiz pasa dugu lehen ordua (telefonoen garapenari buruzkoa lehena, irratiari buruzkoa bigarrena, zinemari buruzkoa hirugarrena, telebistari buruzkoa laugarrena eta Interneti buruzkoa azkena; Mudle plataforman jarri ditut berauen linkak, Mugarri Nagusiak izeneko karpetan). Hona beste bideo interesgarri bat, horien osagarri modura:
Gogoratu, bestalde, biharko irakurgai bi dituzuela (biak ere Mudle-ko ikasgaian, Interneten eragina ikus-entzunezkoetan karpetan): El PaĆs, El Mundo, ABC hacia la convergencia testutxoa batetik, eta Plataforma askotarako ikus-entzunezko edukiak power pointa bestetik. Irakurtzen dituzuen bitartean, izan ezazue gogoan galdera hau, hausnarketarako akuilu modura: zer eragin izan du Internetek ikus-entzunezko hedabideetan?
Tira, besterik ez oraingoz. Ondo segi eta bihar arte
Iruzkinak
Utzi iruzkina: