Aupa. Agindutakoa baino apur bat beranduago baina banator. Ezer baino lehen, kontsulta ezazue Informazio-Dokumentazioa: ikasgaia abian postan Beñati (abizenik ez, mesedez) eman diodan erantzuna: hor argi geratzen da aurtengo ebaluazio sistema. Horrez gain: Datorren ostegunean ez da eskolarik izango, Komunikaldiak direla eta. Komunikaldietara, ordea, derrigorrez joan bhar duzue. Astelehenean 14:00etan klasetik pasako naiz eta azalduko dizuet hori behar bezala. Ez ahaztu atzo ikusi/irakurri/entzun zenituztenak zuen portfolioan jasotzeaz. Ez ahaztu ikasgai honetan azterketa bera baino garrant...
Egun on guztioi. Ikusiko zenuten moduan, sartu zaigu dagoeneko lehenengo ikaslearen erantzuna. Zorionak, Miren, bizkor eta txukun erantzuteagatik. Ezagun da klasean adi egon zinela. Horrez gain, sartu dituzun loturak ere ondo sartutakoak dira. Dena dela, badira komentatu beharrezko hiruzpalau kontu: Kontuz hizkuntzarekin: a) "Aldizkari zientifikoek (...) aldizkariak dira." b) "(...) ez duzu oso erres jarri (...)". Akats potoloak dira unibertsitateko ikasle batentzat... Horri loturik, arrazoi duzu: askoz berba egokiagoa da orokorzale (hala ere, nik idatzitakoa berrirakurtzen baduzu, ikusiko...
Tira, bagatoz bueltan. Klaseko bigarren orduan egon zinetenok (lehenengo ordukoak + Monedero eta Diez jaunak) gogoan izango duzuen moduan, Jose Mari Egaña HUHEZIko liburutegiko arduradunak hitzaldia eskaini zigun bigarren ordu horretan. Hainbat kontu komentatu zituen bertan, eta horiei buruzko galdera-bateria hau prestatu dut Miren Maniasentzat: Zer alde dago aldizkari zientifiko eta jeneralisten artean? Zer kezka dago gaur egun digitalizaturiko formatuekin? Zein da liburuak legalki digitalizatzeko gaur egun dagoen muga nagusia? Gauza jakina da Google-ek hainbat liburu digitalizatu d...
Eguerdi on, Informazio-Dokumentazioa ikasgaiko ikasleoi eta kanpoko bisitarioi. Dakizuen moduan, atzo eman genuen estreinako eskola. Zuetako asko ez zineten etorri, ikasleen biltzarra tarteko izan zelako (hori pentsatu nahi dut behintzat)... edo zeregin interesgarriagoak zenituztelako esku artean, batek daki. Tira, kontua da ikasgaiaren nondik norakoak zehaztu eta marko teorikoa finkatuz ekin geniola atzoko saioari. Esan genuen ikasgaiaren xede nagusia informazio-alfabetatzean sakontzea dela. Zergatik irizten diogu ordea hain beharrezko informazio-alfabetatzeari? Industria g...
Kaixo guztioi. Bagatoz bueltan, parentesi luze samar baten ostean (lan-zama handia eta blogintza elkarren etsai dira, bistan denez). Onintza, Joseba, Amaia, Oihana, Nerea eta Maitane: pentsatzen dut nahiko zeregin izango duzuela tokiko telebistei, digitalizazioari eta EITBren estrategiei buruzko lanak prestatzen. Edozelan ere, memoria freskatze aldera, eskolan ikusitako zenbait ikasgairen gorabeherak zintzilikatuko dizkizuet datozen egunotan. Ikasgai horietan lehenak (posta luuuze-luuuzea izango da hau; hurrengoak, aldiz, eskematikoagoak) Espainiako Trantsizio garaira garamatza (iturriei da...
Ez dakigu asko euskarazko irratigintzaren hastapenez. Posta honetan protohistoriatik 1980ko hamarraldira arteko kontuak jorratuko ditugu, hortik aurrerako euskarazko irratigintza ezagunago baitzaigu (edozelan ere, 1980tik gaur egun arteko beste kontu batzuk aurrerago aztertuko ditugu: Iparraldean euskal irratiek eginiko bidea, Hegoaldean EITBtik sorturiko adarrak eta irrati elektronikoak, batik bat). Horretarako, Arantza Gutierrezen liburu hau izan dugu informazio-iturri nagusi, baina baita beste webgune hau ere. Beste berrikuntza batzuk gurera berandu samar iritsi ziren arren, ezin du...
Kaixo guztioi. Hau da Joseba Orella, Nerea Barrutia eta Onintza Ayestaran ikasleek Jakin aldizkariaren historiari buruz prestaturiko eskema: GIDOIA: TESTUINGURU HISTORIKOA HISTORIA KRONOLOGIKOKI HELBURUAK ZUZENDARITZA SAILAK MAIZTASUNA YAKINTXO HARPIDEDUNAK EGUNGO JAKIN ONDORIOA 1) TESTUINGURU HISTORIKOA: POLITIKA; · Belaunaldi berria. Ia berrogei urteko gerrate-ondo luzeak (1937-1975), epealdi oso ezberdinak izan zituen bai politikan b...
EUSKAL IRRATIGINTZAREN HISTORIA-1925. urtean sortzen da Euskal Herriko lehen irratia. EAJ 8 Radio SanSebastian- 20. hamarkadan sortzen dira Radio Club Vizcaya eta Radio Vizcaya.Union Radio enpresak erosi ondoren, itxi egingo ditu Bizkaiko irratihauek-30. Hamarkadan sortzen dira Radio Bilbao, Radio Vitoria eta RadioPamplona.-50. Hamarkadan, sortuko dira "Movimiento" delako organismoarenirratiak. La Voz de Guipúzcoa, La Voz de Álava , La Voz de Navarra ,Radio Juventud de Bilbao , Radio Juventud de Eibar eta Radio Tudela. -50. hamarkada . Parrokietako irratiak sortzen dira. Segura Irrati...
Kaixo Maitane, Nerea, Amaia, Joseba, Onintza eta Oihana. Atzo aipatu zenizkidaten arazoek gaur ere jarraitzen dute: neuk ere ezin ditut eskegi erantzun modura zuek bidalitako artikuluak. Hori dela eta, post berri honetan zintzilikatu ditut Joseba, Onintza eta Nereak Odile Kruzetari buruz esanikoak; honen ostean topatuko duzuen beste artikulu batean, berriz, Amaiak XX. mendeko euskal irratigintzari buruz eginiko eskema (biba zu etxeko lanak hain txukun egiteagatik!) topatuko duzue. Testu horri nahi duzuen informazio guztia erants diezaiokezue (beste daturen bat, ñabarduraren bat......
Egun on berriro, Nerea, Onintza, Maitane, Joseba, Oihana eta Amaia. Lau gauzatxo gogorarazteko baino ez da posta hau: Ahal duzuenean, eskegi Jakin-i buruzko zuen lanen eskemak gai hori jorratu zuen testuaren erantzun modura, bale? Zintzilika ezazue, era berean, euskarazko irratigintzari buruz dakizuena ere (hori, posta honen erantzun modura): bai atzoko klasean entzunikoa, bai zuek zeuen kabuz irakurritakoa. Gero, zuek idatzitakoa jaso eta puzzlea osatuko dut, datorren astean eskegiko dudan beste posta batean. Eskegi, halaber, atzo entzuteko agindutako elkarrizketa bien laburpenak eta...
HUHEZIn Komunikazio ikasketak egiten ari diren ikasleekin batera hezkuntza-komunitate txikitxo bat osatzea da blog honen helburua: haiei azterketen eta lanen berri ematea, ikasgaien gorabeherak azaldu eta artikulu eta lotura interesgarriak eskaintzea, eta, haien ekarpen eta iritziak aintzat hartuta, denon artean apurka-apurka ezagutza eraikitzen joatea. Aitor Zuberogoitia deitzen naiz. Etxebarrian jaio nintzen 1972an, Markina-Xemeinen hazi eta ikasi, Bilbon 20 urtez bizi eta Durangora egokitzen ari naiz gaur egun. Durangon bizi arren, Eskoriatzan ematen dut eguna, HUHEZIn (Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea). Aspaldidanik nabil komunikazio munduan: Argia, Egunkaria, Aizu! eta Bilbo Hiria Irratia hedabideetan lan egindakoa eta beste hainbatetan kolaboratutakoa naiz. Topagunea Euskara Elkarteen Federazioan ere ibili nintzen garai batean, Hedabide Saileko sustatzaile modura, eta baita Euskal Idazleen Elkartean ere. Gaur egun, esandako moduan, HUHEZIn dihardut beharrean, bertako Komunikazioa jakintza-arloa koordinatzen.