Lehenengo erantzuna

lehengaia 1456150995227 Lehengaia | 2007-02-20 08:32

Egun on guztioi. Ikusiko zenuten moduan, sartu zaigu dagoeneko lehenengo ikaslearen erantzuna. Zorionak, Miren, bizkor eta txukun erantzuteagatik. Ezagun da klasean adi egon zinela. Horrez gain, sartu dituzun loturak ere ondo sartutakoak dira. Dena dela, badira komentatu beharrezko hiruzpalau kontu:

  • Kontuz hizkuntzarekin: a) "Aldizkari zientifikoek (...) aldizkariak dira." b) "(...) ez duzu oso erres jarri (...)". Akats potoloak dira unibertsitateko ikasle batentzat... Horri loturik, arrazoi duzu: askoz berba egokiagoa da orokorzale (hala ere, nik idatzitakoa berrirakurtzen baduzu, ikusiko duzu ez nuela generalistiko berba erabili, jeneralista baizik). Azken kontu bat hizkuntzari dagokionez: gaztelaniaz flujo informativo esaten dute, bai, baina horrek ez du esan gura fluxu informazioa idatzi behar dugunik. Hori ez da zuzena euskaraz: erabili informazio fluxua ( edo hobe: informazio jarioa).
  • Josemari Egañak, bestalde, kezka bat aipatu zuen digitalizaturiko formatuak direla eta ez direla. Alegia, dena bizkor-bizkor ari dela aldatzen eta ez dakigula formatu horietako batzuk (pdf-a, berbarako) 20 urte barru indarrean egongo ote diren edo zabaldu ahalko ditugun.
  • Liburuen digitalizazioari dagokionez, zuzena da diozuna, baina ez duzu esplizituki aipatzen zein den muga hori: egile eskubideak dira muga; hots, autorea hil eta ondorengo 75 urteetan ezin dela liburua sarean jarri (ez legalki behinik behin), baldin eta egileak berak (hil aurretik) edo haren oinordekoek (hura hil eta gero) kontrakorik adierazi ez badu(te) behinik behin.
  • Gure artean liburuak saltzeko plataforma elektronikoak aipatzen hasita, komeni da beste hau ere gogoan izatea, bera da eta euskarazkoen artean indartsuena.
  • Azken ñabardura bat: ondo azaldu dituzu liburutegiko gorabeherak, baina datu txiki bat ematea ahaztu zaizu: 170 aldizkari elektronikotara harpidetuta dago gure liburutegia. Advertising age aldizkariarena izan da egin dugun azken harpidetza, Joseba Kamiok hala eskatuta.
  • Tira, zorionak berriro, Miren, lan txukuna egin duzulako. Beñat eta gainerakoen ekarpenak falta zaizkigu orain...

    Ondo hasi eguna


      Utzi iruzkina: