Informazio-iturriak (eta II)

lehengaia 1456150995227 Lehengaia | 2007-03-27 10:47
6

Kaixo guztioi. Lehenengo eta behin, gauza bat: zuen azken erantzunei eginiko iruzkinak zintzilikatu ditut, bakoitza dagokion post-ean: Iker Diezena Asteko galderak (eta II) postan, Xabier Aizpuru eta Jon Adanenak Informazio-iturriak (I)-en eta Koldo Akordarrementeria, Ainhoa Vitoria eta Ariane Retegirenak Gasteizko Legebiltzarrera bisita-n.

Gogoratu, era berean, eskolan 34 zareten arren, orain arte 17k baino ez duzuela izenik eman talde lanerako. Eta jakina, oporrak baino lehen izenik ematen ez duenak, talde lana egiteko eskubidea galduko du.

Tira, aste honetako itaunak berandu eskegi ditudanez, ohi baino denbora gehiago emango dut galderok erantzuteko: apirilaren 16ra arteko epea izango duzue horretarako.

Azken eskola presaka-antzean eman behar izan genuen eta, halabeharrez, hanka-puntetan pasatu ginen zenbait gai garrantzitsuren gainetik. Ea orain denon artean gaiotan apur bat sakontzea lortzen dugun (zuen erantzunekin eta guztion ondorengo iruzkinekin).

Erreferentzia-lanez ari ginen, eta, lehen mailako informazio-iturriak hizpide hartuta, haiek zerrendatzen jarraitu genuen (hemen aipatuko ditugunez gainerako lehen mailako informazio-iturriak Jon Adanek izendatu dizkigu aurreko postan): iturri estatistikoak aipatu genituen lehenengo eta behin.

Oier Arregi: zertzuk informazio-iturri estatistiko aipatu genituen? Zelan sailkatu genituen? Zer informazio mota topa dezakegu berauotan? Eta Legeen errepertorioetan? Zertzuk buletin aipatu eta bisitatu genituen espresuki? Zertarako balio digute? Zer informazio aurki daiteke, adibidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria-n?

Behin horiek aipatuta, bigarren mailako iturriak izan genituen berbagai. Zertan bereizten dira hauek lehen mailako iturrietatik? Zertzuk lau azpiataletan banatu genituen bigarren mailako iturriak?

Gotzon Bareño: hobetsitako irizpidearen arabera, zelakoak izan daitezke liburuen errepertorioak (hainbat aukera aipatu genituen)? Zeintzuk dira sailkapenetan nagusitu ohi diren hiru errepertorio motak?

Bibliografia ofizialei dagokienez, zer dira? Zer jasotzen dute? Zeintzuk bisitatu genituen? Ba ote dugu horrelakorik (edo antzekorik) Euskal Herrian? Bibliografia komertzialetan, zeintzuk aipatu genituen? Eta katalagoetan? Bisitatu horietakoren bat, saia zaitez bertan libururen bat bilatzen eta kontaiguzu zure esperientzia.

Josu Arruabarrena: zer dira aldizkarien errepertorioak? Zeintzuk dira eskolan ikusi genituenak? Eta zertarako balio digute aldizkarietako artikuluen errepertorioek? Horiek hirutan bereizi genituen. Zeintzuk ziren? Beste dokumentu batzuen errepertorioak ere aipatu genituen (ez genuen haiek bisitatzeko astirik izan): zeintzuk?

Zeintzuk izan ziren aipaturiko gainerako informazio iturri digitalak? Europako Batasunak 50 urte betetzen dituen honetan, esate baterako, nondik aterako genuke beroni buruzko lehen mailako informaziorik osatuena? Zer aurki daiteke bertan?

Nabiga ezazu pixka bat, azkenik, eta gomenda iezaguzu on-line dagoen liburutegi interesgarriren bat edo beste.

Nahikoa gaurkoz. Ostegunean ikusiko dugu berriro elkar. Ordura arte, ondo izan, eta, klasera etortzerik ez duzuenok, ondo ibili Aste Santuan

Oier Arregi Artola

Oier Arregi Artola 2007-04-03 15:49 #1

-INFORMAZIO ITURRI ESTATISTIKOAK:
-Nazioarteko erakundeak(NBE, OME, UNESCO, UNICEF,...)
-Administrazioak
-Erakunde pribatuak(Data Service&Information) Eustat.es, zazpi         probintzien datuak lortzeko Gaindegia.org, Espainiako datuak             lortzeko www.ine.es eta nazioarteko datuak aurkitzeko                     www.unstats.un.org

-LEGEEN ERREPERTORIOAK
-Buletinak: azken legeak, berrikuntzak
-Legeen errepertorioak: legeen bildumak
IBOPV(googlen) eta Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala (googlen)      aipatu genituen.
Euskal Herriko Agintaritzaren  Aldizkaria, Eusko Jaurlaritzaren buletin ofiziala da eta bertan, argitaraturiko aldizkarien bilduma bat dugu gure eskura. harpidetza eskaintzen da eta webgunea nola erabili ere badatorkigu.
Bigarren mailako iturriek bereizpen nagusi bat dute, hauetan beste leku batera bidaltzen gaituzte informazioa lortzeko link baten bitartez.
-BIGARREN MAILAKO ITURRIAK:
-Liburuen errepertorioak: ofizialak, komertzialak, gaurkotuak historikoak,...
-Aldizkarien errepertorioak
-Aldizkarietako artikuluen errepertorioak
-Beste dokumentu batzuen errepertorioak

Iosu Arruabarrena Luz

Iosu Arruabarrena Luz 2007-04-16 18:59 #2

Aupa denei! Oraingoan niri egokitu zait, eta beraz, besterik gabe galderei ahalik eta hoberen erantzuten saiatuko naiz. Hortxe doaz!

Aldizkarien errepertorioak, gai edo materia jakin bati buruz dauden aldizkariak zeintzuk diren identifikatzen dituzten bigarren mailako informazio iturriak dira, eta klasean ikusitakoaren arabera hauek bi mailatan sailka daitezke:

- Ofizialak: bibliografia nazionalak, ISSN compact...

- Komertzialak: Ulrichs...

Aldizkarien artikuluen errepertorioak, berriz, aldizkari zientifikoen hustuketa egitea dute helburu, informazio espezializatua errazago berreskuratzeko. Gainera, hauek hiru multzotan banatzen dira:

- Sumarioak: Current Contest...

- Laburpenak: Sociofile, Francis, ERIC...

- Aurkibideak: CSIC, PAIS...

Bestetik, klasean beste dokumentu batzuen errepertorioak ere aipatu genituen, ondorengo hauek hain zuzen ere:

- Tesiak: Teseo...

- Datu baseak

- CD-ROMak

Erantzuten jarraitu nahiean, hurrengo galderarekin arazoak izan ditut. Izan ere, ikusitako beste informazio iturri digitalak zeintzuk diren ez dut aurkitzen, beraz, hurrengo galderarekin jarraituko dut.

Europako Batasunari buruzko lehen mailako informazio osatuena aurkitzeko, bilatzaile batean the world fatbook idaztea egokia dela uste dut. Izan ere, bilatzailean hau idatzita datu geografikoak, ekonomikoak, gobernuetakoak, komunikaziokoak, populaziokoak... ezagutu ahal izango ditugu.

Bestalde, on-line dauden liburutegi batzuk bilatzen hasita, gaztelaniaz dagoen web baten izena aipatzea pentsatu dut. Orrialde web honetan liburuak gaien arabera sailkatuta daude eta hauek erosteko aukera dago, eta web orria www.deastore.es da.

Bukatzeko, euskaraz dagoen orrialde batetaz hitz egingo dut, www.sustatu.com. Bertan ikasleek irakurritako liburuen laburpenak eta kritikak agertzen dira irudi batzuekin osatuta, eta beraz, liburu bat interesgarria izan daitekeen edo ez jakiteko interesgarria iruditu zait.

Honekin bukatu dut egin beharrekoa, beraz, ondo segi eta beste bat arte.

Gotzon Bareño Arrien

Gotzon Bareño Arrien 2007-04-17 16:39 #3

Aupa! Sentitzen dut gaur arte idatzi ezin izana. Aste Santu bueltatik etorri eta ahalik arinen eta txukunen egiten saiatu naiz. Hor doa niri egokitutakoa galderaz galdera.

a)Liburuen errepertorioak honakoak izan daitezke:

Ofizialak, komertzialak, gaurkotuak, historikoak, orokorrak, espezializatuak eta abar. Hainbeste aipatu genituen.

b)Sailkapenetan nagusitu ohi diren errepertorio nagusiak hiru hauek dira:

1. Bibliografi ofizialak

2. Bibliografia komertzialak

3. Katalogoak

c) 1.Bibliografia ofizialak: lurralde bateko(estatu) produkzio bibliografiko osoa biltzen dute. Adibide bezala " Bibliografia nacional española" dugu.

Euskal Herrian ere baditugu:  Legezko Gordailuen Erregistroa, Joan Mari Torrealdairena eta Jon Bilbaoren Eusko Bibliographia dira esanguratsuak.

2. Bibliografia komertzialak: www.amazon.com adibide bezala.

3. Katalogoak: www.durangokoazoka.com edota Rebium(Espainiako unibertsitate guztietako fondoen bilduma) izan daitezke aukera onak.

Liburuen errepertorioek eskaintzen diguten baliagarritasuna frogatzeko, hauetako batean probatzea baino hoberik ez dago. Horrela ba, katalogoetan www.durangokoazoka.com -en sartzea erabaki dut, aurten bidaiaren gaia hizpidetzat izan dutela gogoratu eta gero. Asko gustatzen zait bidaiatzea eta  toki berriak ezagutu aurretik tokiaren berri izatea gustatzen zait. Beraz, aukera bikaina izan da. Esloveniako literaturak eskaintzen duen zabaltasuna azpimarratu nahi izan dute Gerediaga elkartekoek eta honen inguruan kuxkuseatzen aritu naiz. Gomendagarria benetan.

Besterik gabe eta baliagarri izango zaizuelakoan agurtzen naiz.

Aitor Zuberogoitia

Aitor Zuberogoitia 2007-04-19 11:15 #4

Egun on guztioi. Oporrak ondo? Laster dugu beste zubitxo bat (Maiatzaren Lehenekoa) ikusmiran...

Opor-aurreko kontuei dagokienez, Oier Arregi, Iosu Arruabarrena eta Gotzon Bareñorentzako galderak eskegi nituen. Oierren erantzunei dagokienez,  informazio-iturri estatistiko nagusiak aipatzean, zuzen zabiltza, iturri ofizialak aipatu genituen batetik: nazioartekoak, eta hor Nazio Batuen Erakundearenak dira iturri potenteenak, baina ez ahaztu Europako Estatistika Bulegoarenak zein Frantzia eta Espainiako erakunde ofizialenak, eta baita, bistan denez, Euskal Autonomia Erkidegokoak ere (Eustat). Azken hiru horiek Euskal Herriaren daturik (berau bere osotasunean hartuta) eskaintzen ez dutenez, Gaindegia ere aipatu genuen. Izan ere, estatistikak nazioartekoak, herrialdekoak edo eskualde jakin bati dagozkionak izan daitezke. Estatistika-ekoizleak, berriz, izan ahal dira nazioarteko erakundeak (NBE), administrazioak (Estatuak, gobernu autonomikoak...) zein erakunde pribatuak.

Hona, bestalde, legeen errepertorio batzuk ikusgai: Frantziakoa eta Europako Batasunarena oso adibide onak dira; ezin ahaztu, era berean, legeen azken xedapenen eta beste hainbat konturen berri ematen duten erakundeen aldizkari ofizialak ere: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, Nafarroako Gobernuarena, Gipuzkoako Aldundiarena (Bizkaikoak eta Arabakoak ere badaukate eurena, bistan denez) eta Espainiakoa, adibidez.

Bigarren mailako iturriek, ondo diozun moduan, lehen mailako iturrietara bidaltzen gaituzte, haien erreferentziak ematen dizkigute; haietara pasatzeko ate-modukoak dira. Zuk aipaturiko lau multzo horietan sailkatu genituen iturri hauek.

Gotzonek ere txukun erantzun ditu itaunak. Bibliografia ofizialik bisitatu gura baduzue, hona pare bat adibide: Espainiakoa eta Frantziakoa. Euskaldunok ez daukagu horrelakorik, baina Jon Bilbaok edota Joan Mari Torrealdaik eginiko lan itzelak neurri batean (neurri batean baino ez) estali dute hutsune handi hori. Katalogoen eta bibliografia ofizialen arteko aldea, bestalde, zein da? Bibliografia ofizialak ere katalogoak dira azken batean, baina kontua da, Gotzonek esandako moduan, Estatu bateko produkzio dokumental guztia jaso behar dutela, ezinbestean. Katalogoek, aldiz, liburutegi bateko edo batzuetako dokumentuen erreferentzia bibliografikoak jaso ohi dituzte. Bisita itzazue, adibidez, EAEko Liburutegien Katalogoa edo Sancho el Sabio Fundazioaren Euskal Kulturaren Dokumentazio Zentroa (euskal liburutegia, fototeka eta familia-artxiboak kontsulta daitezke bertan).

Josuren erantzunak osatzeko, azkenik, International Standard Data System aldizkarien errepertorioa (aldizkariei euren NAN gisakoa den ISSN zenbakia jartzen dien erakundeak eginikoa) da ezagunena nazioartean: aldizkako 600.000 (?!) argitalpenen datuak biltzen ditu. Artikuluen errepertorioei gagozkiela, berriz, hona horietako bat, gomendagarria benetan: Compludoc, Madrilgo Universidad Complutenserena (bilatu bertan, adibidez, alfabetización informacional terminoa, honelako tresna batek zelan lan egiten duen ikusteko). Gugandik gertuago, hona beste bat.

Bisitatu ez genituen beste dokumentu batzuen errepertorioei dagokienez, hona aukera batzuk:

- Doktorego tesien errepertorioak: adibidez, Teseo.

- Datu-baseen errepertorioak: Internet Invisible, Interneten doan kontsulta daitezkeen datu-baseen direktorioa.

Beste informazio-iturri digital batzuk:

- Liburutegi digitalak: British Library-ren Turning the Pages programa berritzaileari esker, berbarako, bisitariak kontsulta ditzake hainbat libururen originalak eta eskuizkribuak: Leonardo Da Vinciren ohar koadernoa, Mozarten egunerokoa, Europako lehen atlasa, inprimategi batetik inoiz ateratako libururik zaharrena (Diamond Sutra, 868an Txinan argitaratua)... Gurean, benetan gomendagarria da hau.

- Informazio-iturri ofizialak: adibidez, Jaurlaritzarena, Nafarroako Gobernuarena, Frantziakoarena, Espainiako Ministerio de Administraciones Públicas-ena (Espainiako administrazio guztien datuak kontsultatzeko direktorioa), Europako Batasunarena (hor, eta ez The World Factbook-en -kasu Iosu, ez Fatbook...- topa dezakegu erakunde horri buruzko informazio osatuena), munduko hainbat administraziorenak...

Hor aipatzen duzun www.deastore.es, bestalde, bibliografia komertzial bat da. Sustatu, azkenik, ez dago espezializatuta liburuen laburpen eta kritiketan, Josu (Teknologia, Ekonomia eta Kultura berbak erantsi dizkiote euren goiburuari), baina bertan ageri diren berri asko oso baliagarriak dira gure ikasgairako. Bisita ezazue, adibidez, albiste hau.

Bueno, nahikoa dugu honezkero. Arratsaldean ikusiko dugu elkar. Ordura arte, ondo izan

2008-11-16 12:13 #5

iratxe

iratxe 2013-04-23 19:27 #6

bikain bikain bikain orri hau bikaina da, ez du ezertarako balioo!!!! egin be¡ste gauza injteresgarriago batzuk

Utzi iruzkina: