Lehengaia

Komunikazioa, euskara eta beste kontu batzuk

Caesar Augustako kronika

9
lehengaia 1456150995227 Lehengaia | 2006-10-27 06:28

Halaxe deitzen omen zioten erromatarrek hiri honi eta hortik ei datorkio gaur egungo izena ere: Zaragoza. Atzo (urriak 25) iluntzean iritsi ginen hona Joxe Aranzabal eta biok; kontua da AIJIC elkarteak gaur eta biharko antolatutako jardunaldietan onartu zigula izen ponposodun komunikazio bat (“Reconversión de los media convencionales ante los nuevos modos de obtención de información”; ea datorren astean blog honetan bertan zintzilikatzen dugun). Komunikazioa, hemen aurkezturiko gainerako guztiekin batera, CD batean jaso dugu gaur, baina ez dugu hor jasotakoa azaltzeko modurik izango, hitzal...


1936an hasitako gerra 1937an amaitu zen Hego Euskal Herrian, frankista, falangista eta errekete osteak Bilbon sartzearekin batera. Francoren erregimenak beste urte bi behar izan zituen Espainian gailentzeko, baina behin 1939az geroztik erabateko agintea erdietsi zuen. Horrek, gauza jakina da, ez zion ezelako mesederik egin euskarazko komunikazio-munduari, justu kontrakoa baizik: nola ordura arte Hego Euskal Herrian euskaraz kaleratu ohi ziren kazeta guztiak hala euskarak irratian izan ohi zituen agerraldi bakanak desagertu egin ziren, salbuespen barik. Bizitza publikoan euskarak zeukan pres...


Ipar Euskal Herrian 1930 ingurutik 1960ko hamarraldira arte doan denbora-tartea aztertuko dugu posta honetan. Atal honetarako informazioa hiru iturritatik atera dugu batik bat: Xipri Arbelbideren liburu honetatik (XX. mendean euskaltzaletasunak Iparraldean izaniko bilakaera ulertzeko ezinbestekoa), Piarres Lafitteren  "Euskal astekariaren ixtorioa (1887-1969)" idazlanetik eta, azkenik, Jean-Louis Davanten eta Janbattitt Dirassarren komunikazio pertsonalak. Euskarazko literatura bezala, euskarazko kazetaritza ere Ipar Euskal Herrian abiatu zela ikusi genuen aurreko posta batea...


Kaixo, ikasle zein kanpoko bisitari. Aurreko postan ikusi genuenez, eredu interesgarria abiatu zuten Hegoaldean Euskalzale eta Ibaizabal-ek (Euskalzale-ren garrantziaren berri ematen digu, besteak beste, artikulu honek). Haatik, azken hori desagertu ostean, basamortuko zeharkaldia egin behar izan zuen euskarazko prentsak Hegoaldean (Iparraldean, bien bitartean, bere garairik onenak bizi zituen Eskualduna-k), harik eta 1910eko hamarraldian euskarazko kazetak berriro agertzen hasi ziren arte. Momentu horretatik 1936ra arteko epea da posta honetan hizpide izango duguna. Horretarako batez ere h...


Ipar Euskal Herrian xuri eta gorrien artean bezala, Hego Euskal Herrian ere gizartea karlisten eta liberalen artean zatituta zegoen euskara kazetetan agertzen hasi zen garaian (protohistoria interesatzen bazaizue, irakur ezazue Javier Diaz Nociren testu hau). Egin kontu 1876an II. Karlistaldia amaitu eta pare bat urtera kaleratu zutela Kanpion eta enparauek euren Revista Euskara (1878tik 1883ra plazaratu zen Iruñean, edukiaren %25 inguru euskaraz zeukala). Karlistaldien biharamunak, gauza jakina da, eragin latza izan zuen Hego Euskal Herrian: aduanak Ebrotik kentzea, derrigorrezko sold...


XIX. mende amaieran abiatu zen euskal prentsa (hots, gurean zein atzerrian euskaraz edo nagusiki euskaraz idatzitakoa, batzuek zaku horretan Euskal Herrian eginiko kazeta oro sartu gura izaten duten arren). Ez dago hastapen horiei buruzko ikerlan gehiegirik, baina badira lan bakan baina interesgarri batzuk. Adibidez, Xabier Altzibar edota Javier Diaz Nocirenak. Servidor jaunak ere bere tesian jorratu zuen gaia (UEUk laster jarriko du sarean tesi hori; bitartean, beronen laburpen zabala liburu honetan topa dezakezue, HUHEZIko liburutegian bertan). Aurrekarien artean, berriz, Agosti...


Abian da ikasgaia

lehengaia 1456150995227 Lehengaia | 2006-10-05 21:57

Egun on, Oihana, Onintza, Nerea, Joseba, Amaia eta Nekane. Ba bai, atzo abiatu genuen Euskarazko komunikazioaren historia ikasgaia, neronek botatako ordu eta erdi inguruko txaparekin. Dena dela, lasai: klasean esandako moduan, lehen eguna izaki, salbuespena izan zen atzokoa. Aurrerantzean (normalean bai behintzat) baliatuko dugun eskema beste hau izango da: klasearen %50 eskola magistrala egun horretako gaiari buruzko argibideak ematen, kontua kokatze aldera (zuen ahalik eta partehartzerik zabalena bilatzen betiere); gainerako %50ean, aldiz, beharrean jarr...


Bloggin' HUHEZIn

lehengaia 1456150995227 Lehengaia | 2006-09-15 15:33

Dagoeneko urte batzuk bai komunikazio munduan murgilduta eta hala ere oraindik eskema zaharren arrastoan segitzen nuen; irakurri bai, irakurri dut dezente komunikazio-molde berriei buruz, baina badakizue, ezagutza teorikoak ezagutza praktikoa lagun ez badu, bide motza du egiteko. Egitate horretaz jabetuta, aurtengo ikasturtean erebaki dut neu ere blogari lanetan hastea.Joxe Aranzabal lankide eta lagunak akuilatu nau; berak gomendaturiko liburu batek (Will Richardsonen Blogs, wikis, podcasts and other powerful web tools for classrooms), berriz, erakutsi dit zelako gauza mordoa egin daitekeen...


lehengaia 1456150995227

HUHEZIn Komunikazio ikasketak egiten ari diren ikasleekin batera hezkuntza-komunitate txikitxo bat osatzea da blog honen helburua: haiei azterketen eta lanen berri ematea, ikasgaien gorabeherak azaldu eta artikulu eta lotura interesgarriak eskaintzea, eta, haien ekarpen eta iritziak aintzat hartuta, denon artean apurka-apurka ezagutza eraikitzen joatea. Aitor Zuberogoitia deitzen naiz. Etxebarrian jaio nintzen 1972an, Markina-Xemeinen hazi eta ikasi, Bilbon 20 urtez bizi eta Durangora egokitzen ari naiz gaur egun. Durangon bizi arren, Eskoriatzan ematen dut eguna, HUHEZIn (Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea). Aspaldidanik nabil komunikazio munduan: Argia, Egunkaria, Aizu! eta Bilbo Hiria Irratia hedabideetan lan egindakoa eta beste hainbatetan kolaboratutakoa naiz. Topagunea Euskara Elkarteen Federazioan ere ibili nintzen garai batean, Hedabide Saileko sustatzaile modura, eta baita Euskal Idazleen Elkartean ere. Gaur egun, esandako moduan, HUHEZIn dihardut beharrean, bertako Komunikazioa jakintza-arloa koordinatzen.