Talde-lanen aurkezpenak (II)
Kaixo guztioi, eguerdi on. Uste nuen gaur hor zuekin izango nintzela... baina medikuak goizegi dela eta oraindik geldirik egon beharra daukadala dio: 23 arratsalderako eman dit txanda; espero dut orduan bai, orduan senda-agiria jasoko dudala. Hona, beraz, zelan geratzen den aurkezpen egutegia (adi datei, aldaketak daude-eta; lehenengo bi aurkezpenak gaur bertan egingo dituzue; Bea izango da hor eta grabatu egingo dira aurkezpen biak; nik datorren asteazkenean emango dizkizuet gaurko eta asteleheneko aurkezpenen feed-backa):
* 1. aurkezpena: Mikel Hernandez, Mikel Blasco de Imaz, Arrate Gonzalez eta Asier Rekalde: Interneten sorreraren eragina ikus-entzunezko hedabideetan. Azaroak 18
* 2. aurkezpena: Iñigo Segui, Ibai Azpeitia, Aitor Bereziartu eta Aritz Meoki: Euskal Herriko ikus-entzunezko hedabideen mugarri nagusiak. Azaroak 18
* 3. aurkezpena: Izar Otter, Leire González eta Marta Prol: Ikus-entzunezko esparrua arautzeko ereduen bilakaera (arautu gabeko hastapenetatik araudi zentralizatuetara, estatuen zentralizazio eta erregulazio politiketatik liberalizazio prozesuetara). Azaroak 25
* 4. aurkezpena: Aiala Albarran, Mikel de la Fuente, Jon Ituarte eta Peio Madrid: Ikus-entzunezko hedabideetan egun gailentzen ari diren teknologiak. Azaroak 30
- Abenduaren 2ko eskola Txemak emango du, ni kanpoan izango naizelako. Trukean, abenduaren 9ko Txemaren ordua neuk emango dut.
* 5. aurkezpena: Oihan Vitoria, Kepa Matxain, Joxe Artetxe, Jokin
Uribeetxeberria: Ikus-entzunezko hedabideetan Interneten sorrerara arte
izaniko aro nagusiak (irratiaren aroa eta telebistaren aroa). Abenduak 9
* 6. aurkezpena: Eli Agirre, Maialen Regueiro, Maialen Torres: Egungo ikus-entzunezkoen munduko aktore eta eragile nagusiak (telefono konpainiak, sareko enpresak, ohiko hedabideak). Abenduak 9
* 7. aurkezpena: Miren Ormazabal, Ariane Irazusta, Ane Jauregi, Iñigo Calleja: Komunikabideetan (telegrafoa, telefonoa, argazki-makina, zinematografoa, irratia, telebista) izaniko aldaketen eragin kultural, politiko eta ekonomikoak. Abenduak 9
* 8. aurkezpena: Natalia Alustiza, Ander Bolibar, Itxaso Frau, Olatz Artola: Masa-gizartearen sorrera-garaian komunikazioan izaniko aldaketa teknologiko nagusiak: telegrafoa, telefonoa, argazki-makina, zinematografoa, irratia, telebista. Abenduak 14
* 9. aurkezpena: Mikel Iraola, Izarne Olano, Aitziber Onaindia, Ainhoa Zabarte: Liberalizazio-prozesuen ondoriozko ugaritasunak ikus-entzunezko hedabideen ekosisteman izaniko eragina (ikus-entzuleria tasetan, ekonomian eta produktuetan). Abenduak 16
- Abenduaren 16an, era berean, banakako lanen gai-banaketa + knowledge coffee (zer ikasi dugu?)
Horrela geratzen dira, beraz, kontuak. Barka endreduak, segi gogor lanean eta laster arte
Aitor
Iruzkinak
Izarne Olano 2009-12-01 22:43 #1
Aitor galdera bat, lan koadernoa egiteko garaian, lanak egiteko oinarrizko gida jarraitu behar dugu?Hau da, oinarrizko edukiaz gain sarrera, ondorioak eta abar egin behar al ditugu?
Aitor 2009-12-01 22:47 #2
Aupa Izarne, gabon Suediatik. Zure galderari erantzunez, ez, gauza desberdinak dira: lanak egiteko gida talde lanerako zein lan pertsonalerako hartu behar duzue kontuan, baina ez lan-koadernoa egiteko.<br /><br />Ondo segi eta laster arte<br />
Utzi iruzkina: