Euskarazko prentsaren hastapenak Ipar Euskal Herrian

lehengaia 1456150995227 Lehengaia | 2006-10-06 00:29
12

XIX. mende amaieran abiatu zen euskal prentsa (hots, gurean zein atzerrian euskaraz edo nagusiki euskaraz idatzitakoa, batzuek zaku horretan Euskal Herrian eginiko kazeta oro sartu gura izaten duten arren). Ez dago hastapen horiei buruzko ikerlan gehiegirik, baina badira lan bakan baina interesgarri batzuk. Adibidez, Xabier Altzibar edota Javier Diaz Nocirenak. Servidor jaunak ere bere tesian jorratu zuen gaia (UEUk laster jarriko du sarean tesi hori; bitartean, beronen laburpen zabala liburu honetan topa dezakezue, HUHEZIko liburutegian bertan).

Aurrekarien artean, berriz, Agosti Xaho aipatu beharra dago, ezinbestean. Atharratzeko semea borroka politikoan buru-belarri murgilduta zebilen eta bere ideia ezkertiarrak haizatzeko Ariel izeneko kazeta eman zuen argitara 1844an. 1852ra arte iraun zuen frantsesez idatzitako kazeta horrek. Haatik, 1848an, urte hartako iraultza burgesaren zurrunbiloan propaganda-lana modu eraginkorragoan egin guran, bere mezua euskaraz ere zabaltzea otu zitzaion Xahori; asmo horri jarraiki, Ariel-en anaia bizkia, Uskal-Herrico Gaseta, plazaratu zuen. Saio anekdotiko samarra izan zen, egia esan, idazki politiko-propagandadunez jositako zenbaki bi baino ez baitzituen argitara eman (urte hartako ekain eta uztailean). Edozelan ere, bidea urratzen hasi izanaren meritua aitortu behar zaio.

Xahok zabaldutako ideiei aurre egin eta mundu-ordena zaharrari eusteko asmoz, berriz, euskarazko almanakak ere hasi ziren agertzen (ipuinak, laborarientzako aholkuak, efemerideak, anekdotak, erlijio-kontuak eta antzerakoak bildu ohi zituzten urtekariak). Lehenengoa, 1848an bertan, Uztaritzeko Etxeberri abadearen ekimenez.

Saio horietatik ateratako produktuek, hala  ere, ez zeukaten gutxieneko maiztasunik kazeta modura bataiatu ahal izateko. Akats bera izan zuen, berbarako, 1885eko Gabonetan Martin V. Bizkailuz legegizonak Los Angelesen kaleraturiko Escualdun Gazeta-k: hiru zenbaki baino ez zituen plazaratu (nagusiki euskaraz, hori bai) eta hurrengo urteko urtarrilaren 16an amatatu zen bere argia.

Egin kontu immigrazio itzela egon zela XIX. mende amaiera aldera Hego zein Ipar Euskal Herritik Ameriketara (zela Hegoaldean indarrean ezarri berri zuten soldadutzatik ihesi, zela baserri-giroko ekonomiaren estutasunek bultzaturik). Euretariko askok Ipar Ameriketako mendebaldeko kostaldean egin zuten habia; eurei zuzenduta atera gura izan zuen bere produktua Bizkailuzek, baina huts egin zuen ahaleginean. Jendalde horri berberorri begira antzerako kazeta bat kaleratu zuen Jean Pierre Goitinok urte batzuk geroago, 1893ko uztailean: California-ko Eskual Herria, euskara hutsezko astekaria. Zapatuero atera ohi zen kazeta horrek aurrekoak baino bizi luzeagoa izan zuen, 1897ko abendura arte iraun zuen eta.

Errepara egiozue kontu bati: orain arte aipatu ditugun aurrekari guztiak Ipar Euskal Herriko jendearen ekimenez jaiotakoak dira (lehen liburuak ere halaxe sortu ziren, Juan Perez Lazarragaren salbuespenarekin). Halaxe sortu zen, halaber, nagusiki euskaraz ondutako estreinako kazeta ere: Eskualduna, 1887an plazaratua. Zein ingurumariatan sortu zen, baina, Eskualduna?

Polarizazio politiko itzela indarrean zen sasoian: Hegoaldean karlisten eta liberalen arteko borrokekin bezala, Iparraldean ere gizartea zatituta zegoen. Errepara diezaiogun, batetik, botere-esfera guztiak lortu eta merkatuak zabaldu guran zebilen burgesiaren oldarrari: ordukoa da ezkontza-hausteei buruzko lehen legea, orduan hasi ziren halaber erlijio-ikurrak toki publikoetatik kentzen, eskola laikoak ere geroz eta indar handiagoa zeukan...

Egitate horiek guztiak Ipar Euskal Herriko gotorleku tradiziozalean hedatu guran, 1886an Le Réveil Basque izeneko astekaria atera zuen Baionan Paueko errepublikazale talde batek. Astekari horren herena inguru euskaraz zetorren. Ez zen hura momentu jakin bateko beroaldia, arnasa luzeko egitasmoa baizik: 1894ra arte astero-astero ideia berriak hedatzen jarraitu zuen Le Réveil-ek.

Haren eraginari zelan edo halan aurre egin behar ziotela eta, Ancien Régime-aren aldekoek beste egitasmo bat bultzatu zuten Baionan bertan, Luis Etxeberri Donazaharreko diputatugaia buru zutela: 1887an jaiotako Eskualduna hamaboskaria (astekari bihurtu zen gerora). Erlijio katolikoa, familia eta tradizioa ziren haren ardatzak eta euskara baliatu nahi zuten mundu-ordena berriaren aurkako babes-hesi modura.

Izan ere, Eskualduna-n, Le Réveil-en ez bezala, euskara zen nagusi (3/4 inguru). Nagusitasun hori areagotu egin zen Jean Hiriart Urruti kazetan idazten hastearekin batera (1891 aldean). Euskaltzalea zen Hiriart Urruti (hori argi geratzen da haren idazkietan; kazetak berak ere, bere mantxetaren aldamenean, Iparragirreren esaldia eroan ohi zuen sorrera-urteetan: "Herrialde guzietan toki onak badira / bainan bihotzak dio: zoaz Eskual-herrira")... baina ez abertzalea. Frantzia zen haren aberri maitea eta oroz gain defendatu zuen hori (hori dela eta, Xipri Arbelbide kazetariak Eskualduna "muñetaradino ideologiaz frantsesa" zela deritzo), Kuba, Puerto Rico eta enparauen kasuetan espainolen kolonialismoa defendatu zuen ber.

Edozelan ere, 1903an jabez aldatu zen aldizkaria eta ondorioz sendotu egin zen Hiriart Urrutik bertan zeukan aginpidea. Kontua da apezpikuarekin izaniko haserrealdi batzuen ostean Etxeberrik kazeta utzi egin zuela eta Nicolas d'Arcangues jabetu zela hartaz. Etxeberrik, ordea, Eskualduna izena berak erregistraturikoa zela esan eta hura erabiltzea debekatu zien. Horren ondorioz, 1903 eta 1908 bitartean Eskualdun Ona izenez plazaratu zen astekaria, harik eta 1908an Etxeberri hiltzean haren alargunak berriz jatorrizko izenaz baliatzeko baimena eman zien arte.

Kontua da Hiriart Urrutik, gidaritza hartzeaz batera, zenbait aldaketa bultzatu zituela: batetik, euskararen erabateko nagusitasunari bide eman zion, eta, bestetik, informatiboago bihurtu zuen kazeta, horretarako berriemaile-sare zabala eratuta (horri eta laborantzari, jaiei eta tokian tokiko albisteei leku asko eskaini izanari esker, produktua sakon errotu zen orduko Ipar Euskal Herriko gizartean). Ez hori bakarrik: zuberotarrak ere bildu zituen manexen aldamenera eta aldizkariaren ortografia bateratu zuen.

Aldaketa horiek guztiek begi-bistako eragina izan zuten. 1903an 1.000 bezero inguru zituen aldizkariak; 1907rako, aldiz, 7.000 inguru ziren jada (gehien-gehienak Ipar Euskal Herrikoak; egin kontu mende bat geroago, 2003an Euskaldunon Egunkaria zarratu zuten unean, euskara batuta eta administrazioan eta hezkuntzan sartuta ordurako, Euskal Herri guztiko 11.000 bezero zeuzkala Andoaingo egunerokoak). Oinarriak sendo jarrita zeuzkan, beraz, 1887an abiarazitako proiektuak.

Horra, bada, zelan abiatu zen euskarazko prentsa Ipar Euskal Herrian. Eskualduna-ren heriotzaz eta Herria haren oinordekoaz aurrerago egingo dugu berba. Orain (hurrengo post-ean) Hego Euskal Herrira begira jartzea tokatzen da. Laster arte, beraz (gogoan izan, hori bai, Hiriart Urrutiren artikuluei eginiko iruzkinak post honen erantzunetara bidali behar dizkidazuela).

Amaia

Amaia 2006-10-06 06:35 #1

Lau artikulu irakurri ditut eta hasiera batean makal samar, egia esan behar badut. Ipar Euskal Herriko euskalkiak ezustean harrapatu nau.

Nork igorri ote du?

Kasu honetan, idazleak kazetaren garrantzia eta eginbeharra azpimarratzen dizkigu, nonbait kritikak jaso baitzituen gertakari bat hain gordin kontatzeagatik.

Kazetak informazioa zabaltzeko dira, han eta hemen zer gertatu den jakiteko. Gertakari batek min egin dakiguke edo harritu gaitezke, baina finean egia da. Ez al da hobe egia jakitea begiak estalita egotea baino?

Ondoren, Uharte herria gaiztotzen ari dela dio (gaur egun ere kezka bera dugu biolentziarekiko). Azkenik, kritika guztiak isilarazi ditzakeen esaldi paregabea aipatu nahi nuke hemen: "Eskualdunean eta bertzetan garrazki aipatua ez izaiteko, aski da xuxen ibiltzea".

Bi pozoin

Hemen agertzen zaigu Industrializazio garaiko euskaldunen KEZKA; immigrazioak Euskal Herri euskaldun eta kristaua arriskuan jarriko zuela, alegia. Manikeismoa dugu nagusi: Euskal Herriko larre berdeak Parisko kale zikinen aurka, euskaldun jatorrak frantses erituen kontra.

Txomin Agirreren liburuetan ere gai hori zen hizpide, eta immigrazioak ekar zezakeen egoera berria asko gehiegitzen zuten arren, arrazoia ere bazuten. Ulertzekoa da garai hartako kezka, egun ere denok gara euskara (kristautasuna ez hainbeste) galtzearen beldur , nahiz eta ez dugun "MUNDUAREN BUKAERA"rekin lotzen.

Eskuara Espainian eta Frantzian

"Nahi duenak nahi duena erran; ukan axola edo ez ukan, eskuararen galtzeaz hori hola da. Hola izanen da edo lo dagonik norbeit beharko da ernatu". Alarma pizten digu idazleak eta esnatzeko ordua dela esan, baina zalantza du ez ote den beranduegi izango.

Ondoren Hego Euskal Herriko lau kazeta euskaldun nahiz Euskal Herritar aipatzen ditu: 1.- Euskal-Herria (Donostian, Arzak eta Campionek)

2.- Baserritarra (Bilbon. Aranak)

3.- Eskualduna (Bilbon, espainieraz)

4.- Eskualzalea (Bilbon. Azkuek)

Frantziako egoera ere bertsua zen. Egun, Euskal Autonomi Erkidegoan euskara hitz egiten da, Nafarroan mugak ditu eta Iparraldean ez da legalki existitzen. Egun ere euskara galtzen ari dela esan liteke, eta baita ere, aldi berean, indartu nahian gabiltzala. Xehetasun horrek harritu nau gehienbat, duela ehun urteko gaiek gaurkotasuna dutela ikusteak: orain dela ehun urte euskaldunek zuten kezka ez da oraindik desagertu.

Buka dezadan ateak irekita utzita itxaropenari: "Zernahi gerta, behar ginuke guk beti eskualdunek arbasoen mintzai ederra begiratu. Nehork ez derauku ederragorik erakatsiko".

Amaia Zaldua

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2006-10-06 21:34 #2

Zorionak, Aitor, oso blog dotorea egin duzu-eta. Gustatzen zait, gainera, nola hasi zaren erabiltzen apunteak denon eskura jartzeko moduan, eta irekita ikasleen eta gainerako bisitarion iruzkinetara. Adi izango nauzu zer idazten duzuen.

Aitor Zuberogoitia

Aitor Zuberogoitia 2006-10-06 23:47 #3

Kaixo, Amaia eta Joxe.

Joxe: eskerrik asko animoengatik. Ea lortzen dugun blog duin bat egitea.

Amaia: biba zu, etxeko lanak bizkor-bizkor egin dituzulako. Erantzun hauen bidez ikasle eta irakasleen arteko elkarrizketa irekia sustatu gura dudanez, zure iruzkinari buruzko hiru  kontu azpimarratuko ditut:

Zorrotz irakurri duzu agindutakoa. Zorionak, beraz. Apur bat kosta bazaizu, ez arduratu: mugaz bestaldeko kazetetan erabili ohi duten lapurtera osatu hori (Iparraldean euskalki bat baino gehiago baitago) arrotz zaigu hasieran, baina berehala ohitzen zara. Komeni ere bai ohitzea, gure estiloa beste erregistro, joskera eta esamolde batzuekin aberasteko (euskara batu kuadrikulatuegia daukagu bestela). Eta, estiloari buruz ari garela, horri buruzko iritzirik ez dizut irakurri, eta eskertuko nituzke: zelan idazten du Hiriart-Urrutik? Barrokoegia da? Moralista? Luma bizia du?...

Beste hutsune txiki bat ere sumatu dut zure iruzkinean: testuak apur bat gehiago kontestualizatzea komeni da. Hau da,  azaltzea Hiriart Urruti bere garaiaren seme dela, azaltzea zergatik esaten dituen esaten dituenak eta horiek interpretatzea("Bi pozoin" testuaren iruzkinean oso ondo egin duzu hori).

Ematen du egurra ematen ari naizela: ez horrela ulertu, ariketa oro har ondo dago eta. Ahalegin polita egin duzu. Dena dela, amaitzeko hiru zuzenketa txiki egin behar dizkizut. Baga: "Gertakari batek min egin dakiguke edo harritu gaitezke" diozunean, esaldi horrek honela behar du: "Gertakari batek min egin diezaguke edo harri(tu) gaitzake". Biga: "gehiegitu" aditza ez da existitzen. Eta higa: "Euskal Herritar" beharrean, "euskal herritar" idatzi.

Besterik ez oraingoz. Ondo amaitu astea.

Maitane Nerekan Umaran

Maitane Nerekan Umaran 2006-10-11 05:46 #4

Klasean banatutako testuen iruzkina:

Lehenengo eta behin esatea ez ditudala testuak batere ondo ulertu eta ez dakit kapaza izango naizen iruzkin bat egiteko. Saiatuko nazi ahal dudana egiten.

Artikuluak Euskalduna aldizkariaren Urrezko garaian kokatuko genituzke, edo, zehatzago izateko, Hiriat Urruti jaunak aldizkaria euskalduntzen aritu zen urteetan. Garai hartan Eskualdunak tradizioa, familia eta erlijio katolikoa defendatzen zituen eta Frantzia aberritzat hartzen zuen. Lehenengo artikuluan argi eta garbi erakusten zaigu hori, huts bezaa definitzen baiditu idazleak, Bizkaitarrak Espainiatik eta Frantziatik bereizteko hartutako neurriak (hori da ulertu dudana behintzat). Pertsonalki oso arraro egiten zait idazleak aurkezten duen jarrera hori, bizi naizen inguruan behintzat euskalduntasuna eta abertzaletasuna oso lotuta baitaude, nahiz eta ez beti maila berdinean eta eredu berdinak jarraituz. Gaur egun behintzat, sektore abertzaleak dira euskararen defentzan lan gehien egiten dutenak, eta zaila egiten zait imaginatzea euskararen defentzan jo ta ke ari den eta Euskal Herria herri bezala guztiz baztertzen duen pertsona batean pentsatzea. Nola izan gaitezke euskaldun eta gure kultura (eta honen barnean hizkuntza sartzen dut)  zanpatzen dutenen alde egin? Ez dut esaten euskaldun guztiak abertzaleak direnik (argi dago kontrako kasuak badaudela gaur egun), baina bai Euskal Herriaren bizi duen egoerarekin nolabaiteko sentsibilitatea eduki beharko luketela.

Bigarren artikuluan euskeraren defentsa zutsua egingo du autoreak Bigarren testu hau, jabe aldaketaren garaian kokatuko genuke eta aldizkariak apezpikuarekin izandako azerraldia isladatzen du.Idazleak (Hiriart Urruti  izango dela suposatzen dut), euskeraren defentsa egingo du eta elizak honekin izandako jarrera baztertzailea kritikatzen du. Deigarria gertatzen da pasarte hau, jakinda garai hartan Eskualdunak (eta gizarteak orokorrean) kristautasunarekin zuen harreman estua. Aldizkariak guztiaren gainetik jarriko du euskararen defentsa eta hori goraipatzekoa dela uste dut, garaia kontuan hartuta gehien bat.

Hirugarren artikuluan agertzen dena ez dut ondo ulertu. Baina honetan ere euskaldun ez-abertzaleen kontua errepikatuko zaigu.Amaierako parrafoan oso esaldi esanguratsua dago: "Gu Frantzia aldeko eskualdunak frantsesegi bagauzkatzue Espainia aldeko eskualdunek, ze erran zuetaz Espainia aldeko eskualdunez, bainaik eta jakinean edo ez jakinean, alemanegi zaretela hor bilakatuak?"

Azkena 25 urteurrena dela eta idatzitakoa da.Eskerrak ematen dizkio irakurleei (eta Jainkoari noski) fidelak izateagatik eta gutxinaka aldizkari garrantzitsu bat bilakatzea posible izan dutelako. Arrigarria iruditzen zait ze garai ziran kontuan izanda aldizkariak hartu zuen indarra ikustea, gaur egun hori baino inadr askoz gutxiago daukate iparraldeko aldizkari askok (eta hegoaldekoak).

Oihana Lete

Oihana Lete 2006-10-12 00:19 #5

Iruzkinarekin hasi aurretik esan zenbait gauza ulertzeko lanak izan ditudala, euskalki hori ez baitut menperatzen.

Lehenengo testuan, "Bat gutiago" izenekoan, Jules Ferry izeneko irakaskuntzako ministro bati buruz hitze giten du. Bere golkoa asetzeko lanean diharduen ministro bati buruz hitz egiten du, noren heriotzak ez duen inor atsekabetu. Jainko usteko ministro horrek herriarentzat kaltegarri ziren ekintzak burutzen pasa zuen bere bizitza. Guztiek desio zuten bere heriotza.

Erlijioak eskolako ikasgai izateari utzi zion Ferry-ren aginduz, eta hori ez zen inoren gustuko izan. Frantzian jende askoren gorrotoa piztu zuten Ferryk hartutako neurri berriek. Gezurretan zebilela ere harrapatu zuten eta azkenean bai alderdi batekoengan bai bestekoengan gorrotoa piztu zen. Bere heriotza guztientzat izan zen albiste on.

Bigarren artikuluan "Emazteak boz-emaile" izenekoan, gizon-emakueen arteko desberdintasunei buruz hitz egiten da. Bi sexuen arteko berdintasuna aldarrikatzen da, emakumeak ez du zertan etxeko zereginetara mugatu, frogatua baitago hori baino aratago (etxeko zereginei zor zaien errespetuarekin) iristeko gai direla. Eskubideen artean botoa emateko eskubidea edota hitz egiteko eskubidea aipatzen ditu testuak.

Emakumea gizonezkoa baino ahulagotzat hartu izan da beti, hori dela eta senar-emazteen konfliktuen aurrean legeak emakumearen alde irteteko joera izaten du.

Baina garaiak aldatzen ari dira, jadanik gero eta emakume gehiago ikus ditzakegu "gizonen lanak" deitzen dietenak egiten. Emakumezko sendagileak baditugu, abokatuak...

Kazetaritza arloan zailtasunak izan ditu emakumeak muturra sartzeko. Hasiera batean, emakumeak lanean aritzen ziren aldizkari edo egunkariak feminismo kutsua zutela zioten, ezinezkoa baitzen, noski, emakumeek ordurarte gizonezkoek burututako lana egitea.

Gizonezkoak, emakumezko batek euren tokia kenduko dieten beldur al dira?

HIrugarren artikuluan "Emazteak gizon" izenekoan, emakumeek urte askotan gizonezkoen esklabu papera jokatu dutela aipatzen da. Gizonezkoa eta emakumezkoa elkarrentzat eginak ziren Jainkoaren ikuspegiaren arabera, baina nork bere lanak egin behar zituen, horretan ez zegoen berdintasunik.

Emakumezkoa gizonezkoa baino gutxiago zen, haren esklabu. Bere eskuetan geratuko ziren etxeko eta etxe inguruko lanik gogorrenak. Eta horretaz gain, mespretxua, Txinako kasuan bezala, haurra mutikoa bada soilik izango da gurasoen begiko, bestela kasu askotan hil egingo dute, edo bazterrean utzi.

Testuaren arabera, emakumea esklabotasun horretatik urrundu duena erlijio katolikoa izan da, hori zalantzan jarriko nuke nik, "bibliaren" aipu guztiak gizonei zuzenduak direla kontuan hartuz, emakumea bigarren plano batetara mugatuz.

Herrialderik aurreratuenetzat ditugunek ere bazterkeria praktikatzen dute oraindik; bide luzea geratzen da emakumeak gizonaren eskubide berak lortzeko.

Azken artikulua, "Gerlaren kontra" izenekoa da. Bertan, askok eta askok gerraren aurka egiteko joeraz hitz egiten da. Guztiok dakigu gerra ez dela inoren gustuko platera, baina askotan, bestearen erasoaren aurrean makurtuta geratzea baino hobe izaten da horiei aurre egitea.

Nork bere herrialdearekiko sentimendu batzuk baditu ez da besoak gurutzaturik geratuko, bestearen erasoen aurrean. gerraren aurka gaudela esatea erraza da, eta guztiok nahiago dugu bakean bizi, hori horrela da, baina injustizien aurrean erantzun egin behar da.

Kasurik gehienetan arrain handiak txikia jateko joera izaten du. Zuk arrain txikia izanik, ez al zenuke borroka egingo bestearen hortzetatik ihes egiten saiatzeko?

Oihana Lete

Nerea Barrutia

Nerea Barrutia 2006-10-12 02:04 #6

Klasean banatutako testuen iruzkina egiten hasi aurretik aipatu nahiko nuke konplikatu xamarra egin zaidala testuak guztiz ondo ulertzea. Horregatik uste dut posible dela irakurri dudan zerbait beste esanahi batekin ulertu izatea. Besterik gabe hor doaz nire lau testuen iruzkinak:

Mintza Gaiten Eskuaraz

Hiriart Urrutik testu honetan Eskualduna aldizkarian euskaraz idaztearen arrazoiak argitzen dizkigu. XIX. mende bukaeran eta XX. mendearen hasieran euskararen presentzia Ìpar Euskal Herrian, gaur egun ez bezala, ikaragarria zen, ia gehienek zekiten euskaraz hitz egiten, frantsesa entzun egiten zen baina ez zen guztien esku zegoen hizkuntza... Horregatik, testuingurua hori izanik, aldizkari batek euskaraz komunikatzeak herritarrengana gehiago iristea esan nahi zuen.

Testuan, bestalde, erakusten da orain dela mende bateko jendeak zuen mentalitatea. Hiriart Urrutik une batean aipatzen baitu frantsesa jakitea gizonen gauza zela, emakumeek ez zutela horren beharrik, horrek guztiak emakumea noraino kontuan hartzen zuten pistak ematen dizkigu.

Ez Guretzat

Artikulu honetan Hiriart Urrutik norentz eta zer komunikatuz hitz egiten digu. Idazleak dio irakurtzailea dela euren aldizkariaren protagonista eta eurentzat dela eman beharreko informazioa. Horregatik, tokian tokiko informazioa igorri behar dela dio hori baita irakurleari interesatzen zaiona.

Oh.: testu hau ez dut asko ulertu eta hori da iruzkina pobre xamarra ateratzearen arrazoia

Untzi Handiena Hondatua

Titanic untzi ospetsuaren historia kontatzen da artikulu honetan. Garai hartan notizia itzela izan zen eta guztiak harriturik utzi zituen.

Apo Kixkila

Testu honetan XX. mende hasieran jendea alde batetik bestera nola mugitzen zen erakusten digu. Artikulua tren batean kokatzen da. Trena jendez lepo, gehienak azokarako bidean, bidaiari bat bestearen gainean.Jende guzti horren artean bi gizon hizketan hasten dira bizitzaren inguruko metaforak sortuaz. Bizitza tren bat bezalakoa omen da beti aurreraka doana.

Testu horrek erakusten digu nola Hiriart Urrutik bere lanbidea erabiltzen zuen jendearenganaino iritsi eta irakasgai batzuk zabaltzeko.

Onintza

Onintza 2006-10-12 03:02 #7

IRUZKINA

Jaun errientak

Hiriart-Urruti xuria zen, hots, Erregimen Zaharraren aldekoa: demokraziaren aurka zegoen eta elizaren alde. Idatzi honetan gogor kritikatzen du III. Errepublika, baina batez ere eskoletako irakasle laikoak. Ezin du onartu maisuek apaizei barre egitea, erlijioari gorrotoa izatea.

Irakasleek nahi dutena esan eta egiten dutela salatzen du. Herrian jaun eta jabe dira: maisuari sudurraren puntan jartzen bazaio inor ez dela bere tokitik mugituko, hala izango da. Ez hori bakarrik, herriko dirua ere beraientzat hartzen dute eta inork ezin die aurre egin. Kasuren batean norbait ausartzen bada gorriak eta bi ikusiko ditu.

Azpimarratzen du irakasleen betebeharrez inork ez duela hitz egiten eta beraz, duena baino garrantzia gutxiago ematen zaiola. Beretzat irakaslearen figura oso garrantzitsua da, bere eskuetan baitago, hein handi batean, haur eta gazteen heziketa.

Kazetariak hordago bat botatzen dio irakurleari. Zer ez duzula ikusi nahi irakasle laikoek Frantziari egingo dieten kaltea? Ba, orduan izan kontsekuente horrek ekarriko dituen ondorioekin.

Hoberen beharrak tzarren

Testu honetan bi zati bereizten ditut.

Lehenengo zatian dio politikan azkeneko ekintzak aurreko guztia ahaztarazten duela. Orainaldiak du garrantzia, inork ez du hitz egiten iraganaz. Etsaiak mila amarru eginagatik ere azkenekoaz soilik gogoratzen gara.

Hiriart-Urrutiren gogoeta horrek beste hausnarketa bat egitera eraman nau. Pentsatzen jarrita ez al da antzeko zerbait gertatzen aktualitatearekin? Adibidez, AEBek Afganistan okupatu zuenean egunero entzun eta irakurri zitezkeen gerrari buruzko albisteak. Gerra amaitu zen eta orain ez dakigu gerra ostea nolakoa izaten ari den, hedabideak Afganistanez ahaztu dira. Beranduago, AEBek Irak okupatu zuen eta hedabideen begiradak harantz zuzendu ziren eta katea asko luzatu daiteke.

Bigarren zatian dio jada inork ez duela hitz egiten eskola laikoaz, baina horrek ondorio izugarriak izango dituela kristautasunean. Eskoletako maisuak umeak kristautasunaren kaltetan pozoitzen ari direla uste du. Pozoiak epe luzera eragin handia izango duela dio. Horrela amaitzen du bere testua: “Giristonik ez den tokian ez da izanen, ez apez, ez eliza beharrik”.

Iragarpen horretan asmatu egin du, ez dakit eskola laikoak hainbesteko eragina izan duen horretan, baina ezin da ukatu kristautasunak bere indarra galdu duenik.

Ohoinak

Gogor kritikatzen du Legrand eta Pradet politikarien jarduna. Gobernua kristautasunari lapurretan ari dela salatzen du. Lehenik komentuak lapurtu dituzte, kristauen eskola etxeak gero, seminario handi eta txikiak beranduago eta zerrenda luze bat aipatzen du. Legea lapurreta bilakatu dutela dio behin eta berriz. Hala ere, ez du hor bukatzen bere jarduna, trama horren guztiaren atzean gobernuaren helburua Elizak botatzea dela salatzen du.

Hobenik gabe hila

Artikulu honetan heriotza zigorraren gaiari heltzen dio. Kazetaria heriotza zigorraren alde agertzen da. Berak aitortzen du hainbat eta hainbat pertsona erail dituztela errurik gabe, baina hala eta guztiz ere, pena kapitala defendatzen du. Are gehiago, noizean behin errugabeak erail arren kazetariak dio horrek ez duela esan nahi justiziarik eta zigorrik behar ez denik, ezta gutxiago ere.

Onintza Ayestaran Artetxe

JOSEBA ORELLA MURUA

JOSEBA ORELLA MURUA 2006-10-16 22:28 #8

MINTZAGARBIKI:

Le Réveil Basque errepublikazaleen astekari elebidunaren aurka egiten du artikuluak. Framazonak ez direla erlijioaren etsaiak gezurtatu egiten du: erlijioaren aurkari nagusitzat salatuta.

Ildo horretatik galdera bat luzatzen da, Le Réveil Basque astekariaren erantzunaren zain. Alegia, ea egia den Elizako buruzagien ahoz kondenatuak izan direla framazonak. Egia, garbi, erantzuteko eskatzen da: “mintza garbiki”.

Ez da lehen aldia ez azkena ere kazeta batean norbaiten erantzuna eskatzen dela. Gaur egun ere, maiz gertatzen da hori. Ezta hala?

FUERA JUDUAK:

Lerro tradizionala eta erlijioaren alde nabarmen lerraturiko Eskualdunaren jabe (orduan Eskualdun Ona) Hiriairt-Urrutik juduen aurka idatziriko artikulua da. Frantzia guztia juduen esku (hobe esan, “zangopean”/juduen menpe) dagoela salatzen da. Juduak omen dira Frantziako “nagusi”; ondasunen erdiak berenak direlarik.

Argi eta garbi juduak gaitzesten ditu Hiriart-Urrutik, esanez juduek beti besteei lapurtu eta adiskideak saldu dituztela. Hiriart-Urrutiren juduenganako begirune falta nabarmena da: “Fuera juduak!”.

ZORIGAITZ AHULARI:

Alderatzen da aberatsen (izan aberats gorri edo “xuri”) eta kargudun handikoen haurrak, hamarretik bederatzitan, girixtino edo erlijio eskoletara joaten direla. Oro har, semeak fraide edo apez etxeetara eta alabak serorategietara. Eta bestalde, erromes edota kargu apalekoen haurrak erlijiorik gabeko eskoletan dabiltzala.

Ezberdintasun hori, azken hogei urteetan izan den itsuskeriarik handiena dela esaten da. Gogor kritikatuz diferentzia, eta aldarrikatuz aberatsen haurrentzat mesedegarria den bezala besteentzat ere halaxe izan daitekeela erlijio eskoletara joatea.

Zeharka bada ere eta erlijio gaiak badaude ere tarteko, nik uste artikuluaren muina aukera berdintasuna aldarrikatzean datzala. Garai eta leku guztietan egin den aldarrikapena. Zergatik? Bada aukera berdintasuna ez delako ia gizarte bakar batean ere eman.

ZOLA ZIKINA:

Azken artikulu honetan ere, beste aldizkari bati harriak botatzen zaizkio. Kasu honetan, La Petite Gironderi. Arrazoia erlijioaren aurkakoa izatea.

La Petite Girondek askotan trufatu omen ditu erlijioaren sineskeriak eta horrexegatik berau irakurri ezin dela dio artikuluak. Behintzat, “arima handizki kolpatu gabe” ez.

Apeztasunaren eta mezako sakrifizio saindua beraren aurka agertzen delako ustelkeriaz beteriko aldizkaria omen da. Kazeta galgarria, zikina. Egilea (zola) bezala: Zola zikina. Eta argi esaten da zein den ideia: “Errepublikak ez du hemen deus egitekorik”.

Gaur egun modu finago eta zeharka egiten bada ere, hedabide batean beste batzuenganako irain eta bereziki ez hitz oso politak agertzen dira. Hala ere, gaur egun formak gehiago zaintzen direla (orokorrean) uste dut; bestela artikulu hau bera baino okerragokoak asko ikusiko genituzke.

Aitor Zuberogoitia

Aitor Zuberogoitia 2006-10-17 03:21 #9

Kaixo guztioi: berandu baina seguru, hemen nator zuen artikuluak komentatzera, asteburu luuuze honetan atseden hartu ostean indarberrituta (bide batez, Joseba: beste guztiek eskegi dituzte iruzkinak sarean, baina zurea falta da...).

Maitaneren iruzkinarekin hasita, lehen testua kontestualizatzen ahalegindu zara eta zeure gogoeta propioak ere sartu dituzu. Zorionak ahaleginagatik. Bigarren testuari gagozkiola, interpretazio-akats bat dago hor, artikulu horretan ez baita islatzen Eskualduna-ren eta apezpikuaren arteko haserrerik. Mauleko suprefetarekin (frantses Gobernuaren ordezkariarekin, alegia) dago haserre lapurtar kazeta, ez apezpikuarekin. Hirugarren testuaren muina, berriz, honako hau da: Hiriart-Urruti haserre eta minduta ageri da Espainia aldeko eskualdun asko (teorian bederen bere ideologiakide ziren karlista, erregetiar eta katolikoak batik bat) alemanen alde daudelako I. Mundu Gerra sasoian. Frantzian Gobernua katolikoen aurkako neurriak hartzen ari den arren, zera gogorarazi gura die kazetariak Hegoaldeko anaiei: Frantzia, katolikoa dela nagusiki, eta Alemania, aldiz, protestantea. Laugarren artikuluari dagokionez, azkenik, ez da kazetaren 25. urteurrenaren kariaz idatzitakoa (errepara egiozu argitaratze-datari: justu aurreko hilean bete zituen 24 urte Eskualduna-k). Astekariak 7.000 bezeroen langa gainditu duela iragartzeko idatzi zuen artikulu hori Hiriart-Urrutik, eta bai, arrazoi duzu: garai hartarako (baita gaur egungo sasoietarako ere, haren hedadura-eremua aintzat hartuta) kopuru itzela zen hori.

Hizkuntzari dagokionez, bestalde, hor ahalegin berezia egin beharko duzu, Maitane, testuan akats nahikotxo dagoelako. Hona adibide esanguratsu batzuk:

- (...) Hiriart-Urruti jaunak (...) aritu zen (...). Bistan denez, H-U jauna behar du hor. Oker dago, era berean, beste hau: (...) Euskal Herriaren bizi dugun egoerarekin isladatu (...). Esaldi horrek honela behar du: Euskal Herrian bizi dugun egoerarekin islatu (...).

- Baiditu - Baititu.

- Defentza, zutsu, arrigarri, aserraldi... Defentsa, sutsu, harrigarri, haserrealdi...

Akats potolo samarrak dira horietako batzuk. Badakizu zein den horien aurkako antidotorik onena: euskaraz asko-asko-asko irakurtzea. Animo, bada!

Oihanaren iruzkinei dagokienez, pare bat kontu baino ez:

a) Hasieran aipatzen duzun kezka hori gorabehera, oso ondo ulertu dituzu artikuluak; ez hori bakarrik: modu egokian kokatu dituzu euren garai historikoan. Horrez gain, gaur egungo perspektibatik gogoetak egiten ere ausartu zara.

b) Aurrez esaniko guztia egia bada ere, badago azken emaitza apur bat itsusitzen duen kontu bat: hizkuntzaren erabilera (batzuetan) desegokia. Dela ortografia akatsak direla tarteko (aratago h barik, esklabo beharrean esklabu), dela euskaraz existitzen ez den berbaren bat erabiltzeagatik (konfliktu), dela gramatika akatsengatik (aldizkari eta egunkariak feminismo kutsua zutela; ordurarte, ordura arte beharrean; batetara, batera beharrean), kalko desegokiren bat (papera jokatu)... Horrez gain, esaldiek (eta kontakizunaren erritmoak berak) eskertuko lukete aldiro-aldiro koma edota puntu eta komaren bat, arnasa apur bat hartzeko besterik ez bada ere...

Bueno, hurrengo baterako izan gogoan kontu horiek, baina oro har ariketa txukuna egin duzu.

Nerearen ariketari buruz, testuak ondo ulertu dituzu, baina motz geratu zara bai kontestualizazio- bai interpretazio-lanetan. Azken testua, adibidez, metafora bat da, garai hartan askorentzat ia erlijio bihurtua zegoen aurrerabidearen (= progreso-aren) aurkako metafora. Interpretazio-lan horren falta sumatu dut zure iruzkinetan. Euskarari dagokionez, oro har zuzen idatzi duzu, baina gomutan izan euskaraz historia eta istorio gauza desberdin bi direla; ez ahaztu, era berean, bi esaldi bait- partikularekin elkartzen badituzu, gero ez dela zilegi esaldiok puntu bidez banatzea (irakurri berriro idatzitakoa eta ea ikusten duzun non egin duzun hori); gogoan izan, halaber, euskaraz ez dela irakurtzaile berba existitzen (bai ordea irakurle) eta mentalitate berba baino askoz geureagoa eta errotuagoa dela pentsaera. Norentz idatzi duzun lekuan, azkenik, norentzat behar du, bistan denez.

Onintzaren ariketaren iruzkinarekin amaituko dut mezu luze hau. Nire ustez zurea izan da, Onintza, ariketarik txukunena: hizkuntza oso ondo erabili duzu (dena dela, zergatik erabili Hiztegi Batuan ageri ez den aktualitate, gaurkotasun hor daukagunean?), testuak euren ingurumaria historikoan kokatzen asmatu duzu eta, horrez gain, ederto ulertu dituzu; ez hori bakarrik: haien edukiak deskribatzeaz gain, zeure gogoeta propioak tartekatu dituzu. Edozelan ere, bai zure ariketan, bai besteenean, ez dut sumatu Hiriart-Urrutiren estiloari buruzko iruzkinik, eta pena da. Horrez gain, Oihanari esan diodan gauza berbera errepikatu behar dizut zuri ere: tarteka-tarteka komak sartu, esaldien erritmoari lagundu eta arnasguneak eskaintze aldera. Adibidez:

- Zer, ez duzula ikusi nahi (...)

- Pentsatzen jarrita, (...)

- Mila amarru eginagatik ere, (...)

Hemen, berriz, bi puntuak behar dira: Iragarpen horretan asmatu egin du: ez dakit eskola laikoak (...).

Azken kontu bat: aditza ahaleran doanean, infinitiboaren marka galdu egiten du. Hau da, irakurri zitezkeen beharrean, irakur zitezkeen, eta luzatu daiteke beharrean, luza daiteke.

Nahiko gaurkoz. Josebaren posta jasotzen dudanean, hari buruzko iruzkina zintzilikatuko dut. Bihar, berriz, pasa den asteko ikasgaia irakurtzeko moduan izango duzue txoko honetan.

Beste barik, ondo segi eta ea asteazkenerako amaitzen dituzuen agindutako lanak (Maitane: galdetu besteei egin beharreko lanei buruz).

Aitor Zuberogoitia

Aitor Zuberogoitia 2006-10-17 05:18 #10

Kaixo Joseba. Ikusi dut zelan nik aurreko iruzkin luzea eskegi dudanerako zuk zurea zintzilikatua zeneukan. Ni baino bizkorrago ibili zara, beraz...

Tira, zure iruzkinari dagokionez, ondo dago, baina lehen bi artikuluei buruzko testutxoetan interpretazio-lanaren falta sumatu dut (hurrengo bietan ez bezala). Gainerakoan, zeuk ere ondo ulertu dituzu testuak, baina idatzi duzunak estilo-zuzenketa batzuk behar ditu. Hara bestela:

Framazonak ez direla erlijioaren etsaiak gezurtatu egiten du: erlijioaren aurkari nagusitzat salatuta. Bi esaldi horiek lotzeko askozaz egokiago da koma sinple bat hor ageri diren bi puntuak baino.

galdera bat luzatzen da,

Euskaraz galderak (eta berdin proposamenak eta enparauak) ez dira luzatzen: egin egiten dira.

Lerro tradizionala eta erlijioaren alde

Elementu bat baino gehiagoko kateetan, aukera bi daude: edo biak berdin deklinatu (Lerro tradizionalaren eta erlijioaren alde), edo utzi lehen elementua mugagabean eta bigarrena dagokion moduan deklinatu. Kasu honetan, lehen aukera da egokiena.

Juduak omen dira Frantziako “nagusi”; ondasunen erdiak berenak direlarik.

Horko puntu eta koma sobera dago, koma batekin nahiko. Dena dela, direlarik hori saihestu beharrekoa da.

Argi eta garbi juduak gaitzesten ditu Hiriart-Urrutik, esanez juduek beti besteei lapurtu DIETELA eta adiskideak saldu dituztela.

Alderatzen da DIRA aberatsen (izan aberats gorri edo “xuri”) eta kargudun handikoen haurrak [ZEREKIN ALDERATZEN DIRA?], hamarretik bederatzitan, girixtino edo erlijio eskoletara joaten direla. HOR ALDERATZEN BEHARREAN BESTE ADITZEN BAT SARTU BEHARRA DAGO.

Ezberdintasun hori, azken hogei urteetan izan den itsuskeriarik handiena dela esaten da. HEMEN, PUNTUA BAINO, KOMA BAT BEHAR DA, ESALDI BIAK LOTZEKO. Gogor kritikatuz diferentzia, eta aldarrikatuz aberatsen haurrentzat mesedegarria den bezala besteentzat ere halaxe izan daitekeela erlijio eskoletara joatea.

Zergatik? Bada SARTU KOMA BAT HEMEN, aukera berdintasuna ez delako ia gizarte bakar batean ere eman.

Gaztelaniaren gainean eraikitako kalko okerra (no se ha dado en ninguna sociedad...). Euskaraz, edo nik zuri zerbait ematen dizut edo ergela ematen duzu, baina ia gizarte bakar batean ere ez da aukera berdintasunik izan.

Arrazoia SARTU KOMA HEMEN, erlijioaren aurkakoa izatea.

La Petite Girondek askotan trufatu omen ditu erlijioaren sineskeriak

LP Gironde askotan trufatu omen da erlijio sineskeriez (...)

sakrifizio saindua

Santua

Gaur egun modu finagoAN eta zeharka egiten bada ere (...) uste dut; bestela SARTU KOMA HEMEN, artikulu hau bera baino okerragokoak asko ikusiko genituzke.

Beharbada, Joseba, begitanduko zaizu zuzenketa asko egin dizkizudala, akats askotxo egin duzula. Lasai: hoberik egiten genuen guk Argia eta Egunkaria-n hasi ginenean... Apurka-apurka ikasten dela, azken batean.

Ondo amaitu eguna.

2009-05-19 15:50 #11

2009-05-19 15:51 #12

Utzi iruzkina: