Kaixo guztioi. Gaurko eskolan jorratuko dugun gaia tituluak laburbiltzen duen hori da. Eta gaia zentratzen hasteko, zuen aurre-ezagutzetan esploratuko dugu; gaurko burutu behar zenuten informazio-bilaketak emaitzarik eman ote duen egiaztatuko dugu, beraz, eta ondoren bideotxo batzuk ikusiko ditugu, hausnarrean jarraitzeko bazka modura. Behin hori eginda, bideoetako gako-hitzak identifikatuko ditugu; ondoren, taldeka jarrita, bideo bakoitzetik indar-ideia bana aterako duzue.Bigarren orduan talde bakoitzak bere indar-ideiak azalduko ditu eta horren ostean solasaldi/eztabaida irekiaren txanda ...
Kaixo guztioi. Ikus-entzunezko hedabideak euren sorrera-ingurumarian kokatu genituen pasa den eskolan (I. eskema: testuinguru historikoa) eta, ondoren, hedabide horien historian izaniko mugarri nagusiei datak jarri eta azalpen laburrak erantsi genizkien (2. eskema). Eskema bi horiek Mudle plataforma dituzue dagoeneko. Zein da, mugarri historikoei gagozkiela, zuen ustez garrantzirik handiena daukana? Zergatik? Eta asmakizunen datei dagokienez, zein nabarmenduko zenukete? Kasu honetan ere, arrazoitu mesedez zuen erantzuna. Gogoratu, bestalde, biharko eskolarako gai honi buruzko informazioa to...
Kaixo guztioi, egun on. Atzoko eskolan egin genituen taldeak halakoren batean, eta baita gaiak esleitu (zoritxarrez galtzaile atera ziren gaiak kontsentsuz esleitzearen aldekoak) eta aurkezpenen ordena finkatu ere.Hona informazio zehatzagoa: 1. aurkezpena: Mikel Hernandez, Mikel Blasco de Imaz, Arrate Gonzalez eta Asier Rekalde: Interneten sorreraren eragina ikus-entzunezko hedabideetan. Azaroak 162. aurkezpena: Iñigo Segui, Ibai Azpeitia, Aitor Bereziartu eta Aritz Meoki: Euskal Herriko ikus-entzunezko hedabideen mugarri nagusiak. Azaroak 183. aurkezpena: Izar Otter, Leire Gonzále...
Kaixo guztioi, egun on. Zer moduz harrera planaren ondorengo lehenengo klase-eguna? Informazioa mordoa jaso zenuten atzoko eskolan. Trankil, hala ere: ez daukazue dena bat-batean barneratu beharrik. Badakizue Mudle plataforman eskegitako bost dokumentuetan atzo aipaturiko kontuei buruzko informazio guztia daukazuela, zabal azalduta.Badakizue, halaber, bihar ez dugula gure ikasgaiaren eskolarik izango (16:30ean hasiko dituzue bihar klaseak), Mondragon Unibertsitateak ikasturte-hasierako ekitaldia daukala-eta. Ez dugu, beraz, astelehenera arte elkar ikusiko. Gogoan izan ordurako egin beharrek...
Kaixo guztioi, arratsalde on. Abiatu da ikasturtea eta baita gure ikasgaia ere, Ikus-entzunezko hedabideen historia. Aro digitalean bizi garenez, geuk ere tresna digitalak baliatuko ditugu bertan: batetik, Mudle plataforma, hainbat artxibo partekatzeko (bertan zintzilikatu ditugu dagoeneko ikasgaiaren programa, egutegia, helburuen eta ikaste-emaitzen berri ematen duen artxiboa, talde-lanei zein bakarkakoei ekiterakoan gogoan hartu beharreko eskema eta ordu ez-presentzialen planifikazioa); bestetik, blog hau, klase bakoitzaren ostean sor litezkeen zalantzak argitu, erreferentziak bistaratu e...
Aupa denoi. Ikasturte honetako azken erantzunak eskegiko ditut posta honetan. Hasteko, Aritz Maldonadok Googlen bilaketa aurreratuari buruz idatzitakoen gainean arituko naiz. Aritz, aukera hauek ez dituzu aipatu: 10 results 20 results 30 results 50 results 100 results hitz hauek guztiak barne direla esaldi zehatz hau barne dela hitz hauetako edozein barne dela hitz hauek gabe Beste aukera hauek ere oso interesgarriak dira: Hitzak non Aukeratu bilaketa-hitzen kokapena: orrian edonon / orriaren izenburuan / orriaren testuan / orriaren URL...
Kaixo guztioi. Atzo bidali zituen Mikel Zabartek bere erantzunak (Googlen bilaketa sinpleen eraginkortasuna areagotzeko 10 aholku); hona aldatuko ditut beste barik berak word-eko dokumentuan igorritakoak. Ikusiko duzuenez, guk klasean aipaturiko aholku batzuk eta klasean aipatu ez genituen beste batzuk topatuko dituzue hor. Klasean aipaturikoak zeintzuk izan ziren gogoratu gura baduzue, begiratu hemen (thanks, Joxe). Mikelen aholkuak, berriz, hauek dira: “Epa denoi. Hemen doaz 10 aholkutxo Googlen bilaketa sinplean bilaketen eraginkortasuna areagotzeko. Gehienak klasean esandakoak dire...
Kaixo guztioi. Zer moduz Txomin Txapel biharamuna? San Pancraciorena baino hobea izan zen? Tira, lehenengo eta behin, hona zenbait kontu Alaitzen pasa den asteko erantzunak direla eta: - Aipatu dituzun datu-baseak adibide egokiak dira, batez ere (komunikazio ikasle zareten aldetik) Espainian kalifikaturiko filmei eta estatu horretan editaturiko liburuei buruzkoak. - Gaikako aurkibideen eta bilatzaileen arteko alde nagusia da bilatzaileetan bilaketa-formulario bat (interfazea) betez eskuratzen duzula informazioa; bilatzailearen bilaketa motorrak egiten du lan hori zuretzat. Zuk ai...
Kaixo berriro guztioi. Oro har ondo erantzun dio Julenek Bloglines-i buruzko galdera-sortari. Agregatzaile bat zer den norbaiti argi geratu ez bazaio, Joxe Aranzabalek erantzungo dio bere Farotik: "Agregatzaile batek biltzen ditu albisteen izenburuak edo historiak RSS edo Atom formatuan eskainiak, eta horrela irakurleak ez du zertan kontsultatu banan-banan orrialde bakoitzak eskaintzen dituen berriak. Agregatzaileak zentralizatu egiten du informazio guztia kontsulta leku bakar batean. Agregatzailetan erabiliena Bloglines da. Euskaraz, berriz, Aurki.com dugu horietako bat, nahiz eta bes...
HUHEZIn Komunikazio ikasketak egiten ari diren ikasleekin batera hezkuntza-komunitate txikitxo bat osatzea da blog honen helburua: haiei azterketen eta lanen berri ematea, ikasgaien gorabeherak azaldu eta artikulu eta lotura interesgarriak eskaintzea, eta, haien ekarpen eta iritziak aintzat hartuta, denon artean apurka-apurka ezagutza eraikitzen joatea. Aitor Zuberogoitia deitzen naiz. Etxebarrian jaio nintzen 1972an, Markina-Xemeinen hazi eta ikasi, Bilbon 20 urtez bizi eta Durangora egokitzen ari naiz gaur egun. Durangon bizi arren, Eskoriatzan ematen dut eguna, HUHEZIn (Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea). Aspaldidanik nabil komunikazio munduan: Argia, Egunkaria, Aizu! eta Bilbo Hiria Irratia hedabideetan lan egindakoa eta beste hainbatetan kolaboratutakoa naiz. Topagunea Euskara Elkarteen Federazioan ere ibili nintzen garai batean, Hedabide Saileko sustatzaile modura, eta baita Euskal Idazleen Elkartean ere. Gaur egun, esandako moduan, HUHEZIn dihardut beharrean, bertako Komunikazioa jakintza-arloa koordinatzen.