Googlerako aholkuak eta asteko galderak
Kaixo guztioi. Atzo bidali zituen Mikel Zabartek bere erantzunak (Googlen bilaketa sinpleen eraginkortasuna areagotzeko 10 aholku); hona aldatuko ditut beste barik berak word-eko dokumentuan igorritakoak. Ikusiko duzuenez, guk klasean aipaturiko aholku batzuk eta klasean aipatu ez genituen beste batzuk topatuko dituzue hor. Klasean aipaturikoak zeintzuk izan ziren gogoratu gura baduzue, begiratu hemen (thanks, Joxe). Mikelen aholkuak, berriz, hauek dira:
“Epa denoi.
Hemen doaz 10 aholkutxo Googlen bilaketa sinplean bilaketen eraginkortasuna areagotzeko. Gehienak klasean esandakoak diren arren, pare bat ez nituen apuntatu, garrantzitsua den baten bat faltatuz gero, eskertzen da zuzentzea.
1- Kakotxen erabilera: oinarrizko baliabidea dugu nahi dugun esaldi zehatza bilatzeko. Kakotxak ez badira erabiltzen Googlek esaldiko hitzak edozein ordenetan eta banatuta bilatzen ditu; kakotxak erabiliz, ordea, bilaketaren emaitzak asko hobetzen dira. Adibidez, “hace mucho tiempo en una galaxia lejana muy lejana” Star wars filmen hasierako esaldia sartuz, filmaren esaldi zehatza duten emaitzak bakarrik azalduko dira.
2- - zeinua: Gure bilaketa gehiago zehaztu nahi badugu, - zeinuak emaitzak mugatzen ditu. Esaterako, applen inguruan informazioa lortu nahi dugu, baina ez zaigu ipod gaia interesatzen, hauxe tekleatu beharko genuke orduan: apple –ipod. Posible da hitz bat baino gehiago baztertzea: apple –ipod –fiona. Kuriositate bezala, eta bilatzerako orduan esaldien luzera kontrolatzeko, Googlek 32 karaktere onartzen ditu gehienez, aski eta soberan nahi duguna aurkitzeko.
3- + zeinua: Baliabide honek hitz konkretu bat bilatzen du, alegia, esaldi batean + zeinua aurrean daraman hitza bilatzen saiatuko da beti Google. Adb, nintendo mario +resident, bilatuz, emaitzetan resident evil bideokoa agertuko da, batzuetan mario eta/edo nintendo hitzekin batera.
4- * zeinua: Zeinu honek komodin bezala funtzionatzen du. Esaldi baten edo sustantibo batek hitz bat baino gehiago baditu eta ez baditugu hitz guztiak ezagutzen oso erabilgarria da. Modu honetan, eta burua nekatzea ekiditeko helburuarekin Googlen aurkitu dudan adibide bat erabiliz, aguila*blancarekin probatuz, emaitza guztiak bi hitzen artean beste bat duten adibideak azalduko dira. Posible da bi * erabiltzea ere: “con * * por banda” poema ezaguna gogoratuz. Espazioaren erabilerak ez du eragiten asteriskoen gunean.
5- OR eragilea: Teknologia klaseekin norbait gogoratzen bada, OR ate logikoen esparruan zegoen. Bi emaitzetako edozein interesatzen zaigunean erabiltzeko aproposa. Adibidez, Madril edo Bartzelonan pisu bat bilatzea nahi badugu buscar piso en madrid OR barcelona saiakera burutu dezakegu.
6- Bi puntuak (..): Data bitarte konkretu batean informazioa bilatzeko erabilgarriak dira. Adibidez, “arrasate” 1990..2000 Arrasate hitza ondorengo zifren artean aurkitzen diren emaitzekin bilatuko du. Datez gain, baliteke zifrak beste kontzeptu batuz jardutea.
7- Define: : Esanahiak aurkitzeko baliabide errazena. Define:mario adibidea erabiliz, Nintendoko pertsonai famatua agertzen zaigu. Hortaz gain, emaitzen azpian hizkuntza ezberdinetan bilatzeko aukera eskaintzen du Googlek.
8- Link: : Posible da jakitea zein orrialdek lotzen duten beste batzuekin link eragilea aurkitu nahi den orriaren URL erabiliz, alegia, link: www.lacoctelera.com/artedi tekleatuz URL helbide link hau agertzen den orriak azalduko dira.
9- Txanpon aldaketa burutzea posible da bilatzailearekin bakarrik. Esaterako euro bat zenbat yen (japoniar txanpona) kalkulatzeko 1 euro a yen sakatu eta kito.
10- Hitzak bilatzerako orduan, que es ____ idaztean, wikipediako lotura bat da aurkitutako lehen emaitza."
Tira, behin Mikelekikoak burututa, bota dezagun ikasturte honetako azken galdera sorta. Hasteko, Edurne Ibañez, informazioa berreskuratzeko zertzuk erreminta nagusi aipatu genituen? Zertan bereizten dira euren artean? Sarean dagoen informazioa guztia arakatzen dute? Hala ez balitz, zer egin dezakegu haiek miatu ez duten sareko informazioa eskuratzeko? Zein da datu base baten ohiko egitura? Jarriko zeniguke adibide bat? Amaitzeko, azal ezazu zer bilakaera izan den datu baseetan 1960ko hamarraldiaz geroztik.
Ander Gaztelu: zertzuk datu-base mota aipatu genituen? Azaldu bakoitzaren gorabeherak, adibideak jarrita. Datu base dokumentalen baitan, bestalde, erreferentzialak eta testualak aipatu genituen. Zertan bereizten dira? Eta zeintzuk dira Interneten informazioa berreskuratzeko tresna nagusiak? Zeintzuk ezaugarri orokor dituzte? Zelan bilatzen da informazioa gaikako aurkibideetan?Zer informazio mota eskuratzen da bilaketa horietan? Noiz da egokia bilaketa mota hori?
Eta bukatzeko, Myriam Eizagirre: Noiz komeni zaigu bilaketa bilatzaile baten bidez egitea? Zelan funtzionatzen du bilatzaile batek? Zer zen Yahoo! sortzez? Eta gaur egun? Zertan desberdintzen dira metabilatzaile eta multibilatzaileak? Zer da zarata dokumentala? Eta isiltasun dokumentala? Jarri adibide bana kontzeptu horietako bakoitza zer den hobeto azaltzeko.
Tira, kitto honenbestez aurtengo ikasturteko bonbardaketa. Gogoratu, hori bai, hurrengo eskola-egunean talde lanak aurkeztu behar dituzuela (ez ahaztu portfolioa emateko eguna ere horixe dela).
Beste barik, ondo ibili asteburuan
Iruzkinak
alaitz 2007-05-26 09:49 #1

Mikelen galderari jarraituz, klasean ikusiriko beste zeinu bat idaztera noa. Hua da, mapak bilatzeko baliabidea hain zuzen ere.

Maps ____ --> Maps Zumaia idazten badugu, adibidez, Zumaiako mapa bat aurkituko dugu.

Weather: ___ --> Weather: Zumaia idazten badugu, adibidez, Zumaiako eguraldia aurkituko dugu.

Hona hemen nik apuntaturik nituen beste bi aholku. Norbaitek bateren bat gehiago apuntatu bazituen idatzi itzazue! astelehenerarte!!!

aitor zuberogoitia 2007-05-28 17:08 #2

Oso ondo, Alaitz. Ikusten dudanez, apunteak behar den moduan jasotzen dituzu klasean. Hori bai, maps idatzitakoan ez ahaztu hitzaren ondoren bi puntuak (:) jartzeaz...

Ostegunera arte

Ander Gaztelu 2007-05-31 09:58 #3

zertzuk datu-base mota aipatu genituen? Azaldu bakoitzaren gorabeherak, adibideak jarrita.

Hiru datu base mota daude: direktorioak, faktualak eta dokumentalak.

Direktorioek, pertsonak, erakundeak, enpresak, hedabideak edota unibertsitateak bilatzeko oinarrizko informazioa gordetzen dute. Adibidez pertsona baten telefono bat lortu nahi bada, “Paginas blancas” http://blancas.paginasamarillas.es/ bezalako zerbitzu batera jo eta bertan herri bateko bístanleen telefonoak eskuragarri daude. Helbideen kasuan “Paginas amarillas” http://www.paginasamarillas.es/ izango zen datu base oso on bat.

Datu base faktualak, datu puntualak, adierazleak, informazio zehatzak eskeintzen ditu. Bilaketen emitzak zenbakizkoak izaten dira, askotan portzentai eta zifrak dira. Datu base faktualen adibide dira, Eustat edota INE. Datu base faktual batera joa beharko genuke, adibide gure herriko demografiaren inguruko informazioa nahiko bagenu.

Datu base dokumentalek, dokumentu jakin baten inguruko informazioa ematen dute. Bestalde, erregistro bakoitzak dokumentu bati egiten dio erreferentzia. Honen baitan erreferentzialak eta testualak aurkitzen ditugu.

Datu base dokumentalen baitan, bestalde, erreferentzialak eta testualak aipatu genituen. Zertan bereizten dira?

Erreferentzialei dagokienez, dokumentuaren erreferenztiak jasotzen ditu (Egilea, izenburua, orri kopurua, laburpena, kokapena...), baina ez dokumentua bera. Adibidez: liburutegien katalogoak.

Testualak, datu bibliografikoetara edota dokumentuaren edukira bertara iristeko aukera ematen du.

Eta zeintzuk dira Interneten informazioa berreskuratzeko tresna nagusiak? Zeintzuk ezaugarri orokor dituzte?

Interneten informazioa berreskuratzeko bi erreminta nagusi daude:

1- Datu baseak ( Informazio hautaketa aurrelan bat dago, esparrua mugatua da eta emaitzak homogeneoak dira)

Datu bildumak, programa informatiko desberdinek erabil ditzaketenak, ordenagailuek irakurtzeko moduko euskarrietan grabatuak eta úntate logikoka antolatuak (erregistroak).

2- Sarean bilatzeko erremintak ( Ia sare guztiko informazioa berreskuratzeko gai da, emaitzak heterogeneoak dira)

-Gaikako aurkibideak

-Bilaketa motorrak

-Multibilatzaileak

-Metabilatzaileak

Zelan bilatzen da informazioa gaikako aurkibideetan?Zer informazio mota eskuratzen da bilaketa horietan? Noiz da egokia bilaketa mota hori?

Gaikako aurkibideen bitartez, webgune gehienen barne bilaketa motorrak solik webgune horretarako balio duenean, tresna honen biartez ia sare guztian araktu daiteke. Datu base handiak dira.

Berreskuratutako baliabidearen URL-a lortzen da (eta ez erregistro bat, baliabidearen forma eta edukia deskribatzen dituena).

Erreminta egokia da bilatu behar dugun hori zer den oso zehatz ez dakigunean (erakutsitako gaiak hautatuaz zoaz).

Edurne Ibañez 2007-05-31 10:37 #4

Informazioa berreskuratzeko bi erreminta nagusi daude:

- Datu baseak: datu bildumak, programa informatiko ezberdinek erabil ditzaketenak, ordenagailuek irakurtzeko moduko euskarrietan grabatuak eta unitate logikoka antolatuak.

- Informazioa on-line berreskuratzeko lanabesak: gaikako aurkibideak, bilaketa motorrak, multibilatzaileak eta metabilatzaileak.

Hala ere, bi erreminta nagusi hauek berezitasunak dituzte:

- Datu baseak: informazio-hautaketan aurrelan bat dago, dokumentalistak. Emaitza homogeneoak lortzen ditu.

- Sarean bilatzeko erremintak: ia sare guztiko informazioa berreskuratzen da. Emaitza heterogeneoak lortzen dira.

Horrela, ez da sarean dagoen informazio guztia arakatzen. Bilatzaileek ez dute nabigatzen sareko eduki guztietan barrena. Internet ikusezina (on-line bilaketa-erremintek erraz aurki ezin dezaketen sarearen zatia) delakoa dagoelako. Orriok Interneten daude, baina bilaketa motorrek ezin dituzte indexatu. Horretarako, www.internetinvisible.com web orrialdera jo dezakegu.

Datu base baten ohiko egitura honakoa da:

- Informazioa erregistroka egituratuta dago.

- Erregistro bakoitzak eremu batzuk ditu.

Hona hemen adibide bat: direktorioak.

- Pertsonak, erakundeak, enpresak, hedabideak, unibertsitateak… bilatzeko oinarrizko informazioa gordetzen dute.

- Telefonoa, helbidea, e-posta… bezalako informazioa eskaintzen digute.

- Adibidez: Euskal Kulturaren Aurkibidearen web orrialdea.

1960ko hamarraldiaz geroztik, datu baseek honako bilakaera izan dute:

- 60ko hamarraldia: informazioa ordenagailuen memorietan metatzen zen.

- 80ko hamarraldia: euskarri optikoak (Cd-Rom). Ez zegoen ordenagailu zentralarekiko mendekotasunik. Ekipo ezberdinetan erabili ahal zen.

- Internet-ez geroztik: Sarera jauzia. Zerbitzarietan kokatu edo beste batzuetan. Guztiak ez dira doakoak.

Hemen nire asteko galderen erantzunak.

Ondo izan!

Utzi iruzkina: