Interneten eragina ikus-entzunezko hedabideetan (I)

lehengaia 1456150995227 Lehengaia | 2009-10-05 15:42
4

Kaixo guztioi. Gaurko eskolan jorratuko dugun gaia tituluak laburbiltzen duen hori da. Eta gaia zentratzen hasteko, zuen aurre-ezagutzetan esploratuko dugu; gaurko burutu behar zenuten informazio-bilaketak emaitzarik eman ote duen egiaztatuko dugu, beraz, eta ondoren bideotxo batzuk ikusiko ditugu, hausnarrean jarraitzeko bazka modura.
Behin hori eginda, bideoetako gako-hitzak identifikatuko ditugu; ondoren, taldeka jarrita, bideo bakoitzetik indar-ideia bana aterako duzue.
Bigarren orduan talde bakoitzak bere indar-ideiak azalduko ditu eta horren ostean solasaldi/eztabaida irekiaren txanda izango da. Amaitzeko, hurrengo eskolara begirako zenbait kontu aipatuko ditugu. Hurrengo eskola horretarako, gainera, testu hau irakurri behar duzue: Internetek ikus-entzunezkoetara ekarritako aldaketen berri ematen digu, baina duela sei urtekoa da. Hona, beraz, su-festa abiatzeko galdera: aldaketarik sumatu duzue ordutik hona? Zertan da gaur egun Salaberriak aipaturiko konbergentzia hori?
Tira, baduzue lana asteazkenerako...

Maialen Torres

Maialen Torres 2009-10-07 12:06 #1

Aupa!
Nire ustez galdera ez da konbergentziaren gaur egungo egoera zein den, baizik eta etrokizunean nola garatuko den eta horrek zer ondorio izango dituen. Hasteko, aipatu beharra dago gaur egun irratiak, telebistak, egunkariek.. bakoitzak bere nortasun propioa dutela (beren alde on eta txarrekin). Hortik abiatuta, nola eragingo die konbergentziak gaur egungo medioei? uste dut argi dagoela internet eta euskarri digitalak izango direla jaun eta jabe etorkizunean, eta horiei garrantzia ematean, gainontzekoei kendu egingo zaiela. Hala ere, ez dut uste internet sekula gai izango denik gainontzeko medioak bildu eta hauek asetzen dituzten beharrei erantzuteko. Hortaz, etorkizunean interneten nagustiasun nabarmena espero dut, baina sekula ez gainontzekoen desagerpena. Baliteke, ordea, guztien arteko koordinazio eta elkarlana posible izatea.

Hurrengorarte!

Mikel Iraola

Mikel Iraola 2009-10-07 12:09 #2

Testua zertxo bait luzea izan da, eta segun zein momentutan ez dut askorik ulertu. Baina ulertutakoaren arabera, kazetaritzaren egoera azertzen du. Internet sortu baino lehenago, zuk esan zenigun moduan beste era batetara jokatzen zen. Argazkilariak bere gelak errebelatzen zituen argazkiak, gero autobus geltokira eramaten ziren autobusak beste toki batetara eram zitzan eta han beste norbaitek hartu. Internetearen bitartez hau bukatuko da. Denbora ez da arazoa izango, denbora gutxian internet bidez informazioa edozein tokitara zabaltzen duelako. Gainera hainbat formatutan, interaktiboa izateko aukera eskaintzen du, aipatzen den konbergentzia hori ematen da alegia. Bestalde, kazetari berriek eduki beharreko ezaugarriei erreparatzen die, eta egia esan, kazetariei geroz eta gehiago eskatzen zaie teknologien munduan hobetoago ibiltzea. Esten den moduan, "no basta con tener buena
pluma o con poseer una buena cultura visual", teknologia berriak erabili behar ditu. Honek denak continuum informativo-ra bultzaten du, era konstantean, hainbat formatutan eta momentutan informatzeko aukera baitago.

Aitor Zuberogoitia

Aitor Zuberogoitia 2009-10-07 12:13 #3

Esaten dute erantzun egokiak ematea bezain garrantzitsua (edo are garrantzitsuagoa) dela galdera zuzenak egiten jakitea, eta, horri dagokionez, oso ondo ari zara, Maialen. Eta Mikel, testua dela-eta  , egia da apur bat sakona/konplexua/trinkoa dela, baina lasai, gero denon artean aletuko dugu-eta klasean.

Gero arte, beraz

Olatz Artola

Olatz Artola 2009-10-07 16:13 #4

Arratsaldeon,

testua irakurtzean ideiak ateratzea zaila egin zait testuaren konplexutasuna zela medio. Testuaren zailtasuna alde batera utzita, esan, Maialenekin erabat ados nagoela, gakoa etorkizunean dagoela. Ideiak gauzatzea da beti gogorrena, beraz, medioak alkarren artean koordinatuta egongo direla esatea erraza da, baina hori gauzatzea? Hemendik urte batzutara ikusiko dugu ea medioek alkarren artean integrazio bat jasaten duten.

Utzi iruzkina: