Kaixo guztioi, arratsalde on. Abiatu da ikasturtea eta baita gure ikasgaia ere, Ikus-entzunezko hedabideen historia. Aro digitalean bizi garenez, geuk ere tresna digitalak baliatuko ditugu bertan: batetik, Mudle plataforma, hainbat artxibo partekatzeko (bertan zintzilikatu dut dagoeneko ikasgaiaren gida); bestetik, blog hau, klase bakoitzaren ostean sor litezkeen zalantzak argitu, erreferentziak bistaratu eta ikasleen eta irakasleen arteko feed-back-a bermatzeko. Lanei, datei eta enparauei buruzko oharrak ere agertuko dira blogean.Ikasgaiaren gidan ageri den moduan, blogean parte hart...


Banakako lanak

lehengaia 1456150995227 Lehengaia | 2009-12-19 11:16

Kaixo guztioi. Azken eskolan esaniko moduan, honela geratu dira banakako lanak:    * 1. gaia: Interneten sorreraren eragina ikus-entzunezko hedabideetan: Ibai Azpeitia, Izar Otter, Aiala Albarran eta Oihan Vitoria    * 2. gaia: Euskal Herriko ikus-entzunezko hedabideen mugarri nagusiak: Mikel Hernandez, Leire Gonzalez, Mikel de la Fuente eta Kepa Matxain    * 3. gaia: Ikus-entzunezko esparrua arautzeko ereduen bilakaera (arautu gabeko hastapenetatik araudi zentralizatuetara, estatuen zentralizazio eta erregulazio politiketatik liberalizazio proze...


Kaixo guztioi. Nahi izanez gero, hemen berrikus ditzakezue atzoko eskolan aztertutako hiru bideoak: Ondo segi eta bihar arte


Eskola-aldaketak

lehengaia 1456150995227 Lehengaia | 2009-10-06 06:40

Kaixo guztioi. Atzo emaniko informazioa berresteko baino ez da post hau; hots, datozen egunetan honako eskola-aldaketa hauek izango dituzuela:- Urriaren 14an 13:30etik 15:30era Komunikazioaren Oinarriak emango duzue.- Urriaren 16an 13:30etik 15:30era, Ikus-entzunezko Hedabideen Historia.- Urriaren 19an 16:30etik 18:30era, Komunikazioaren Oinarriak.- Urriaren 22an 13:30etik 15:30era, Ikus-entzunezko Hedabideen Historia. Bueno, ba hori: dense por enterad@s. Ondo segi eta bihar arte


Kaixo guztioi. Gaurko eskolan jorratuko dugun gaia tituluak laburbiltzen duen hori da. Eta gaia zentratzen hasteko, zuen aurre-ezagutzetan esploratuko dugu; gaurko burutu behar zenuten informazio-bilaketak emaitzarik eman ote duen egiaztatuko dugu, beraz, eta ondoren bideotxo batzuk ikusiko ditugu, hausnarrean jarraitzeko bazka modura. Behin hori eginda, bideoetako gako-hitzak identifikatuko ditugu; ondoren, taldeka jarrita, bideo bakoitzetik indar-ideia bana aterako duzue.Bigarren orduan talde bakoitzak bere indar-ideiak azalduko ditu eta horren ostean solasaldi/eztabaida irekiaren txanda ...


Kaixo guztioi. Ikus-entzunezko hedabideak euren sorrera-ingurumarian kokatu genituen pasa den eskolan (I. eskema: testuinguru historikoa) eta, ondoren, hedabide horien historian izaniko mugarri nagusiei datak jarri eta azalpen laburrak erantsi genizkien (2. eskema). Eskema bi horiek Mudle plataforma dituzue dagoeneko. Zein da, mugarri historikoei gagozkiela, zuen ustez garrantzirik handiena daukana? Zergatik? Eta asmakizunen datei dagokienez, zein nabarmenduko zenukete? Kasu honetan ere, arrazoitu mesedez zuen erantzuna. Gogoratu, bestalde, biharko eskolarako gai honi buruzko informazioa to...


Kaixo guztioi, egun on. Atzoko eskolan egin genituen taldeak halakoren batean, eta baita gaiak esleitu (zoritxarrez galtzaile atera ziren gaiak kontsentsuz esleitzearen aldekoak) eta aurkezpenen ordena finkatu ere.Hona informazio zehatzagoa: 1. aurkezpena: Mikel Hernandez, Mikel Blasco de Imaz, Arrate Gonzalez eta Asier Rekalde: Interneten sorreraren eragina ikus-entzunezko hedabideetan. Azaroak 162. aurkezpena: Iñigo Segui, Ibai Azpeitia, Aitor Bereziartu eta Aritz Meoki: Euskal Herriko ikus-entzunezko hedabideen mugarri nagusiak. Azaroak 183. aurkezpena: Izar Otter, Leire Gonzále...


Kaixo guztioi, arratsalde on. Abiatu da ikasturtea eta baita gure ikasgaia ere, Ikus-entzunezko hedabideen historia. Aro digitalean bizi garenez, geuk ere tresna digitalak baliatuko ditugu bertan: batetik, Mudle plataforma, hainbat artxibo partekatzeko (bertan zintzilikatu ditugu dagoeneko ikasgaiaren programa, egutegia, helburuen eta ikaste-emaitzen berri ematen duen artxiboa, talde-lanei zein bakarkakoei ekiterakoan gogoan hartu beharreko eskema eta ordu ez-presentzialen planifikazioa); bestetik, blog hau, klase bakoitzaren ostean sor litezkeen zalantzak argitu, erreferentziak bistaratu e...


Azken iruzkinak