Banakako lanak

lehengaia 1456150995227 Lehengaia | 2009-12-19 11:16

Kaixo guztioi. Azken eskolan esaniko moduan, honela geratu dira banakako lanak:

    * 1. gaia: Interneten sorreraren eragina ikus-entzunezko hedabideetan: Ibai Azpeitia, Izar Otter, Aiala Albarran eta Oihan Vitoria

    * 2. gaia: Euskal Herriko ikus-entzunezko hedabideen mugarri nagusiak: Mikel Hernandez, Leire Gonzalez, Mikel de la Fuente eta Kepa Matxain

    * 3. gaia: Ikus-entzunezko esparrua arautzeko ereduen bilakaera (arautu gabeko hastapenetatik araudi zentralizatuetara, estatuen zentralizazio eta erregulazio politiketatik liberalizazio prozesuetara): Mikel Blasco de Imaz, Aitor Bereziartu, Jon Ituarte eta Joxe Artetxe.

    * 4. gaia: Ikus-entzunezko hedabideetan egun gailentzen ari diren teknologiak: Arrate Gonzalez, Aritz Meoki, Marta Prol eta Jokin Uribeetxeberria

    * 5. gaia: Ikus-entzunezko hedabideetan Interneten sorrerara arte izaniko aro nagusiak (irratiaren aroa eta telebistaren aroa): Miren Ormazabal, Natalia Alustiza, Mikel Iraola

    * 6. gaia: Egungo ikus-entzunezkoen munduko aktore eta eragile nagusiak (telefono konpainiak, sareko enpresak, ohiko hedabideak): Ariane Irazusta, Ander Bolibar, Izarne Olano eta Ane Jauregi

    * 7. gaia: Komunikabideetan (telegrafoa, telefonoa, argazki-makina, zinematografoa, irratia, telebista) izaniko aldaketen eragin kultural, politiko eta ekonomikoak: Maialen Torres, Itxaso Frau, Aitziber Onaindia eta Peio Madrid

    * 8. gaia: Masa-gizartearen sorrera-garaian komunikazioan izaniko aldaketa teknologiko nagusiak: telegrafoa, telefonoa, argazki-makina, zinematografoa, irratia, telebista: Ainhoa Zabarte, Maialen Regueiro eta Eli Agirre

    * 9. gaia: Liberalizazio-prozesuen ondoriozko ugaritasunak ikus-entzunezko hedabideen ekosisteman izaniko eragina (ikus-entzuleria tasetan, ekonomian eta produktuetan): Olatz Artola, IƱigo Calleja eta Asier Rekalde

Gogoratu lana urtarrilaren 14rako eman behar dela (beranduen jota 17:30erako). Gutxienez zortzi orrialde, azala lanen gidan zehaztutako moduan, eta barruan derrigorrezko elementu hauek: gaia kokatzeko sarrera, gaiaren garapena, ondorioak (hausnarketa eta zailtasunak ere aipatuta) eta baliatutako bibliografia (lanen gidan agertzen diren arauen arabera emana).

Bueno, bada, hori. Animo... eta gozatu oporrak


Utzi iruzkina: