Mugarri nagusien inguruko pare bat kontu
Kaixo guztioi. Ikus-entzunezko hedabideak euren sorrera-ingurumarian
kokatu genituen pasa den eskolan (I. eskema: testuinguru historikoa)
eta, ondoren, hedabide horien historian izaniko mugarri nagusiei datak
jarri eta azalpen laburrak erantsi genizkien (2. eskema). Eskema bi
horiek Mudle plataforma dituzue dagoeneko. Zein da, mugarri historikoei
gagozkiela, zuen ustez garrantzirik handiena daukana? Zergatik? Eta
asmakizunen datei dagokienez, zein nabarmenduko zenukete? Kasu honetan
ere, arrazoitu mesedez zuen erantzuna.
Gogoratu, bestalde, biharko eskolarako gai honi buruzko informazioa
topatu behar duzuela: zer eragin izan du Interneten sorrerak
ikus-entzunezko hedabideetan? Tira, animo, oraindik garaiz
zabiltzate-eta (:-)).
Ondo segi eta laster arte
Iruzkinak
Olatz Artola 2009-10-05 10:29 #1

Egunon,

mugarri historikoei begiratuta garrantzitsuena zein den esaten ez naiz ausartzen, ni garai historiko haiek ez bainituen bizi. Hala ere, eskema begiratu eta gustu kontuak direla medio, ingurumari filosofikoak erakartzen nau gehien. Barrokoarekin hautsi non dena iluna zen eta ilustrazioari hasiera eman zitzaion, honek argitasuna ekarri zuen. Bestalde, aurreko eskolan Telegrafoa eta Interneta aipatu nituen mugarri garrantzitsuen modura, beraz, gaurkoan 1843a eta iraultza digitala nabarmenduko nituzke. Telegrafoak distantziara mezuak bidaltzea ahalbidetzen baitzuen eta iraultza digitalak e-postak, web guneak... ekarri baititu eta bertan mugarri guztiak biltzen baitira.

Mikel Iraola 2009-10-05 11:56 #2

Kaixo,

Olatzek esan duen moduan, oso zaila egiten zaigu asmakuntza teknologiko garrantzitsuena aukeratzea, garai guztiak ez baitiugu bizi. Bat beharrean bi aukeratuko nituzke. Lehena telegrafoa izango litzateke. Telegrafia sekulako iraultzen ondoren etorri zen, eta estatu zentralizatuak moderno bihurtzeko faktore bat gehiago izan zen garraioarekin batera. Bestea interneta izango litzateke. Aurreko batean aipatuta bezala, internetak teknologia munduaren zati garrantzitsuena biltzen du bakarrean, eta mundu osoko informazioa segundu gutxitan izatea ahalbidetzen du. Mugarri historikoa aukeratzea beraz zaila da. Nire ustez, bien artean paralelismo bat dago, bi iraultza desberdin dira: Bata garraioa eta telegrafiarena (telefonoa eta irratia asmatzea ahalbidetu zuena) eta bestea iraultza digitala, gaur egungo egoera deskribatzen duena.

Besterik gabe, geroarte!!

Maialen Torres 2009-10-06 16:15 #3
Aupa!
Orain arte esan duten bezala, asmakizun eta aurrerapauso bakoitzaren garrantziaz egiazki jabetzeko, garai hartan bertan bizi beharko ginateke, baina hori ezinezkoa da eta atzera begiratzea besterik ez zaigu geratzen. Nire ikuspuntutik, digitalizazioa da komunikazioaren mugarririk nagusiena. Badakit telegrafoa, irratia, telebista... ere aurrerapauso nabarmenak izan direla, baina nire ustez, gaur egun "komunikabideen errege" denaren asmakuntzak du garrantzi gehien. Izan ere, aurreko medio guztiak bateratzeko tresna bikain bilakatu da eta guztien alde onak (eta txarrak) biltzen ditu. Hortaz, mugarri nagusitzat internet eta digitalizazioaren iraultza ezarriko nituzke, biak XX. mendearen bigarren erdian kokatzen direlarik.

Hurrengorarte!!

Utzi iruzkina: