Kaixo guztioi, egun on. Zer moduz doa talde-lanen prestaketa?Tira, nik pare bat albiste emateko idatzi dizuet:- Atzo eguerdian medikuarenean izan nintzen eta beste astebete etxean geratzeko agindu dit. Datorren astelehenerako eman dit txanda, 15:10erako (Bilbon). Horrek esan gura du oso larri ibiliko naizela 16:30erako Eskoriatzara iristeko (txanda itxaron, erradiografiak atera, medikuarenera joan berriro...). Ondo bidean, dena dela, egun horretan bertan emango dit senda-agiria (hori espero dut behintzat; astelehen arratsaldean bertan baieztatuko dizuet hori, e-posta bidez).- Zer gertatzen ...


Kaixo guztioi. Ikus-entzunezko hedabideak euren sorrera-ingurumarian kokatu genituen pasa den eskolan (I. eskema: testuinguru historikoa) eta, ondoren, hedabide horien historian izaniko mugarri nagusiei datak jarri eta azalpen laburrak erantsi genizkien (2. eskema). Eskema bi horiek Mudle plataforma dituzue dagoeneko. Zein da, mugarri historikoei gagozkiela, zuen ustez garrantzirik handiena daukana? Zergatik? Eta asmakizunen datei dagokienez, zein nabarmenduko zenukete? Kasu honetan ere, arrazoitu mesedez zuen erantzuna. Gogoratu, bestalde, biharko eskolarako gai honi buruzko informazioa to...


Kaixo guztioi, arratsalde on. Abiatu da ikasturtea eta baita gure ikasgaia ere, Ikus-entzunezko hedabideen historia. Aro digitalean bizi garenez, geuk ere tresna digitalak baliatuko ditugu bertan: batetik, Mudle plataforma, hainbat artxibo partekatzeko (bertan zintzilikatu ditugu dagoeneko ikasgaiaren programa, egutegia, helburuen eta ikaste-emaitzen berri ematen duen artxiboa, talde-lanei zein bakarkakoei ekiterakoan gogoan hartu beharreko eskema eta ordu ez-presentzialen planifikazioa); bestetik, blog hau, klase bakoitzaren ostean sor litezkeen zalantzak argitu, erreferentziak bistaratu e...