Ikus-entzunezko Hedabideen Historia: 09-10 ikasturtea abian
Kaixo guztioi, arratsalde on. Abiatu da ikasturtea eta baita gure ikasgaia ere, Ikus-entzunezko hedabideen historia. Aro digitalean bizi garenez, geuk ere tresna digitalak baliatuko ditugu bertan: batetik, Mudle plataforma, hainbat artxibo partekatzeko (bertan zintzilikatu ditugu dagoeneko ikasgaiaren programa, egutegia, helburuen eta ikaste-emaitzen berri ematen duen artxiboa, talde-lanei zein bakarkakoei ekiterakoan gogoan hartu beharreko eskema eta ordu ez-presentzialen planifikazioa); bestetik, blog hau, klase bakoitzaren ostean sor litezkeen zalantzak argitu, erreferentziak bistaratu eta ikasleen eta irakasleen arteko feed-back-a bermatzeko. Lanei, datei eta enparauei buruzko oharrak ere agertuko dira blogean.
Ikasgaiaren gidan ageri den moduan, blogean parte hartzea ez da derrigorrezkoa, borondatezkoa baizik, baina hori bai, saritu egingo dugu bertan diharduten ikasleen jarduna (puntu bat emango zaie eskoletan zein blogean maiz parte hartu eta euren ekarpenak egiten dituzten ikasleei).
Tira, ea denon arteko solas interesgarriak sortzen diren eta, albo-zutabean diogun moduan, apurka-apurka denon artean eraikiz goazen jakintza-arlo honi dagokion ezagutza. Animo eta laster arte, beraz.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: