Ikus-entzunezko hedabideen historia 2010/11: hasi gara
Kaixo guztioi, arratsalde on. Abiatu da ikasturtea eta baita gure ikasgaia ere, Ikus-entzunezko hedabideen historia.
Aro digitalean bizi garenez, geuk ere tresna digitalak baliatuko ditugu
bertan: batetik, Mudle plataforma, hainbat artxibo partekatzeko (bertan
zintzilikatu dut dagoeneko ikasgaiaren gida); bestetik, blog hau, klase bakoitzaren
ostean sor litezkeen zalantzak argitu, erreferentziak bistaratu eta
ikasleen eta irakasleen arteko feed-back-a bermatzeko. Lanei, datei eta enparauei buruzko oharrak ere agertuko dira blogean.
Ikasgaiaren
gidan ageri den moduan, blogean parte hartzea ez da derrigorrezkoa,
borondatezkoa baizik, baina hori bai, saritu egingo dugu bertan
diharduten ikasleen jarduna (puntu bat emango zaie eskoletan zein
blogean maiz parte hartu eta euren ekarpenak egiten dituzten ikasleei).
Gaurko eskolan ikasgaia zentratu dugu denon artean, eta taldeak ere zehaztu ditugu. Honako hauek dira:
- 1. taldea: Aiala Albarran, Jone Albeniz, Laida Aranburu eta Peru Arana.
- 2. taldea: Lander Arregi, Maria Aierbe eta Nerea Azkarate
- 3. taldea: Amaia Beldarrain, Imanol Beloki eta Laida Beristain.
- 4. taldea: Itsasne Bermudez, Iñaki Cacho eta Ruben Cuesta.
- 5. taldea: Lander Diego, Aitana Duque eta Itsaso Etxebarria.
- 6. taldea: Odei Esnaola, Mikel Fernandez eta Eneritz Fernandez.
- 7. taldea: Beñat Flores, Amaia Garate eta Ainhoa Garcia.
- 8. taldea: Markel Goikoetxea, Jon Ituarte eta Beñat Irazu.
- 9. taldea: Maider Juaristi, Naia Laka eta Ander Larrañaga.
- 10. taldea: Ander Larrea, Garazi Lertxundi eta Andrea Lopetegi.
- 11: taldea: Julene Lopez, Imanol Luque eta Asier Neketan.
- 12. taldea: Marino Pardo, Jessica Quintana, Maite Solabarria.
- 13. taldea: Yasne Salegi, Luken Soto, Manex Zabala, Janire Zubizarreta.
- Hautatu gelako ordezkariak (Odeik boleto asko dituela ematen du...)
- Eman izena Mudle plataformako Ikus-entzunezko Hedabideen Historia ikasgaian eta irakurri bertan eskegi dudan gida (ikasgaiaren nondik norakoak eta ebaluazio-moduak azaltzen dira bertan). Bihar hitz egingo dugu horri buruz.
Tira, nahiko eta sobera hasteko. Ea denon arteko solas interesgarriak sortzen diren eta, albo-zutabean diogun moduan, apurka-apurka denon artean eraikiz goazen jakintza-arlo honi dagokion ezagutza. Animo eta laster arte, beraz.
P.D.- Esan beharrik ez dago gaurko eskolari buruzko iruzkinak eta aurrera begira egin beharrekoari buruzko iradokizunak beso-zabalik hartuko ditugula.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: