Zenbait kontu
Kaixo guztioi. Zer moduz Txomin Txapel biharamuna? San Pancraciorena baino hobea izan zen?
Tira, lehenengo eta behin, hona zenbait kontu Alaitzen pasa den asteko erantzunak direla eta:
- Aipatu dituzun datu-baseak adibide egokiak dira, batez ere (komunikazio ikasle zareten aldetik) Espainian kalifikaturiko filmei eta estatu horretan editaturiko liburuei buruzkoak.
- Gaikako aurkibideen eta bilatzaileen arteko alde nagusia da bilatzaileetan bilaketa-formulario bat (interfazea) betez eskuratzen duzula informazioa; bilatzailearen bilaketa motorrak egiten du lan hori zuretzat. Zuk aipaturiko adibideak, bide batez, ez dira bilatzaileak, oinarrian datu baseak dituzten gida edo direktorioak baizik; edozein datu basetan moduan, horietan ere eremuak betez eskuratzen duzu informazioa, baina soilik gida horrek jorratzen duen gai zehatzari buruzkoa. Ni, aldiz, Interneteko edozein informazio bilatzen dizuten bilatzaileei buruz ari nintzen: Google, Yahoo edo MSN, berbarako.
- Gaikako aurkibidean, aldiz, ziberdokumentalistek (eta ez robotek, bilatzaileetan bezala) sailkaturiko URLak topatuko dituzu (kasu: URLak, eta ez PDFdun testuak, www.estoesmarketing.com atarian ageri diren moduan), kategoria tematikoka antolatuta. Zuk nahi duzun arlo zehatzera iristeko, kategoriaz kategoria jaisten joan behar duzu. DMOZ aipatu genuen gaikako aurkibideen adibide modura.
Gainerakoan, pasa den astean ikusitako edukiei dagokienez, agregatzaileak (Haria, Aurki eta Bloglines, hain zuzen) izan genituen hizpide, informazioa jasotzeko moduetara aldaketa ekarri dutelako. Zergatik, Ander Monedero? Zertan dira antzeko eta zertan desberdintzen dira aipatutako hirurak? Zabal ezazu kontu bat Bloglines-en eta antola ezazu bertan informazioa zeure gustura, zeuk nahi duzun iturriekin, eta gero kontaiguzu zelan egin duzun eta zertzuk iturri hautatu dituzun.
Horrez gain, Googlen bilaketa aurreratua egiteko moduak ikusi genituen. Aritz Maldonado, azaldu mesedez klasera etorri ezin izan zutenei Googlek bilaketa aurreratua egiteko eskaintzen dituen aukera guztiak. Horrez gain, Googlen bilaketa sinplean gure bilaketen eraginkortasuna areagotzeko 10 aholku / truko txiki aipatu genituen. Zeintzuk, Mikel Zabarte? Azal iezazkiguzu adibideak jarrita.
Last but not least, Miren zoriondu beharrean nago (ikus Pankrazio Deunaren biharamuna postari egin dion ekarpena). Biba zu! Zelan estimatzen den jendeak ekarpenak egitea... Oso artikulu interesgarriak dira zuk ekarritako biak: batak, Microsoft eta Wikipediari buruzkoak, Wikipediak hartu duen indarraren berri ematen digu. Pentsa zenbaterainokoa izango den indar hori, Microsoft bezalako erraldoi bat bertako edukietan eragiteko dirua sartu nahian hasi bada... Ah, eta honekin lotuta, zuentzat (bereziki soinuarekin lan egin gura duzuenontzat) oso albiste interesgarria dago hemen...
Bigarren albistea (SGAEri buruzkoa) pozgarria da, nire ustez behintzat, epai horrekin kulturaren zabalkundea hobesten delako. Ikusi behar zein den orain SGAEren kontraerasoa... Zer iruditzen zaizue zuei?
Iruzkinak
Ander Monedero 2007-05-23 23:33 #1

Interneteko agregatzaileak informazio selektiboa jasotzeko erabiltzen dira. Haria, Aurki eta Bloglines bezalako webgunetan ze informazio jaso nahi dugun esan eta bertan sartzen garen bakoitzean esandako webgunetako informazioa berria zein den esaten digu. Aurkik informazio iturri propioak ditu eta bloglinesek, berriz, RSSa duen edozein webguneko informazioa jaso daiteke. Haria Argia aldizkariaren gune digitala da. Bertan Argia aldizkariari interesgarria iruditzen zaion informazioa ageri da. Denetan titularra irakur daiteke eta informazio gehiago nahi izan ezkero, bertan klikatu eta albistea dagoen helbidera bidaltzen zaitu.

Bloglines erabiltzeko bertan erregistratu beharra dago. Horretarako zure korreo elektronikoaren helbidea eman behar da eta pasahitz bat jarri zure kontuari. Ondoren, postara mezu bat heltzen zaizu eta bertan dagoen linkan klitatu behar da. Leiho berri bat ireki egiten da eta Bloglines erabiltzeko prest dago. Kontua zabaldu ondoren, webguneak interesgarriak diren zenbait orri aipatzen ditu eta zure listan sartzeko aukera duzu. Hau pasatu ondoren, zure Bloglinesko sarrerara zoan. Bertan karpetak egiteko aukera dago, informazioa generoz edo beste edozein etiketaz klasifikatzeko balio du. Informazio gutxi izan ezkero, txukuna geratzen da, baina informazio asko baduzu beharrekoa da, bestela kaosa baita. Nik Rolling Stone, Berria eta As kirol egunkariko informazioa jasotzeko eskatu du.

aitor zuberogoitia 2007-05-24 09:13 #2

Aupa Ander. RSS agregatzaileekin informazio jasotzeko moduetan aldaketa handia etorri dela genioen, besteak beste orain hartzaileak ez duelako joan behar hedabideen atzetik, haiek banan-banan kontsultatzera. Orain hedabideetako informazioa da berarengana datorrena, tituluak eta sarreratxoak baino bistaratzen ez dituen formatu eroso batean, hartzaileak berak hala erabakitzen badu behinik behin. Alegia, lehen hartzailearen aldetik jarrera aktibo bat behar zela, informazioaren bila abiatu behar zuelako, eta orain hartzaileak jarrera pasiboagoa izan dezakeela, RSS jarioek eurek ekartzen diotelako informazioa. Ez gara, bestalde, RSSa zer den berriro azaltzen hasiko, blog honetan behin baino gehiagotan egin dugu-eta berba horri buruz.

Haria, Aurki eta Bloglines-en arteko desberdintasunei gagozkiela, lehenengo eta behin esan beharra dago Haria ez dela Argia-ren webgune digitala. Haria Argia-k ateratzen du eta aldizkari horren (beharbada komunikazio talde horren esan beharko dugu, euren aukera zelan dibertsifikatzen ari diren ikusita) Interneteko atarian dago. Buletin elektronikoa da, eta RSS bidez harpidedunei euskal kulturaren inguruko berriak helarazten dizkie. Kontua da Argia-ko beharginek egiten dutela berrien aukeraketa. Hots, harpidedunak a mesa puesta jartzen direla pantaila aurrean eta, berba batean, Argia-koek hedabide desberdinetatik hustutako albisteak jasotzen dituztela euren postan.

Aurki agregatzailearen bidez, aldiz, erabiltzaileak berak hauta dezake zeintzuk iturriren berriak jaso nahi dituen Aurki-n berak zabaldutako kontuan (eta ez bere e-postan, Haria-rekin bezala). Haatik, iturri horiek mugatuak dira: Aurki-k bilduriko jarioen artean egin behar du aukera erabiltzaileak (euskarazko guztiak edo ia guztiak daude hor).

Bloglines-en ere, azkenik, agregatzaile horretan zabaldutako kontuan kontsulta ditzakegu gure feed edo jarioak (gure informazio-iturriak, azken batean), baina, Aurki-n ez bezala, aukera ez da mugatua, ez daukagu zertan konformatu Bloglines-ek iradokitzen dizkigun jarioekin: my feeds ataleko Add, Edit eta Options aukerak baliatuta, guri interesatzen zaigun gura beste iturri gehi dezakegu, ondoren iturriak karpetatan antolatu, karpeta batetik bestera pasa, iturri zaharrak ezabatu, karpetak zabalik edo zarratuta atxiki, soilik albisteen tituluak bistaratu, edo tituluak + sarreratxoak, edo albiste osoak...

Tira, argi geratu dira desberdintasunak, ezta?

Beste barik, gero arte

aritz maldonado 2007-05-31 12:27 #3

Googlek bilaketa aurreratuak egiteko eskeintzen dituen aukerak honako hauek dira:

1.- Hizkuntzaren araberako bilaketak egn daitezke, hau da, bilaketak norberak aukeratutako hizkuntzan egitea ahalbidetzen du.

2.- Formatuaren araberako bilaketak ere egin daitezke googlen: .pdf; .doc…

3.- Baita ere dataren araberakoak: azken 3, 6… hileetako webguneak.

4.- Domeinuaren araberako bilaketak egitea ere posiblea da googleri esker, adibidez: bilaketa .org domeinuetan soilik egiteko aukera dago.

5.- Erabilera eskubideen araberako bilaketa ere egin daiteke: erabiltzea eta zabaltzea ahalbidetzen duten webguneak aurkitzea adibidez.

6.- Safe search filtroaren bidezko bilketa egitea ere posiblea da. Batez ere bilaketetan nagusientzako web orriak ager ez daitezen erabiltzen da. Bi aukera ditu filtro honek:

a) filtro moderatua

b) filtro zorrotza

7.- Posiblea da, baita ere, web orri batekin antza duten orrien bilaketa egitea, edota web orri zehatz batekin lotura duten guneak bilatzea.

8.- Gaikako bilaketak egitea ere posiblea da.

Bilaketa aurreratuak zehaztasuna du helburu. Hau da, benetan garrantzia izan dezaketen web guneak bilatzea nahi da, balio ez digutenetan denborarik ez galtzeko.

miren m 2007-05-31 17:01 #4

Hona hemen nire azken ekarpena. Berriz ere Google; horra hor gaur arte erositako enpresen zerrenda.

Zuentzat!

miren m 2007-06-10 13:03 #5

Kaixo,

Jada, ikasgaian lehengaia alde batera utzi badugu ere,
interesgarriak diren bi artikulu ekartzea pentsatu dut; izan ere, norbaitek
irakurri ditzakeelako.

Bata Crative Commons, sortzaileak edozein obrari bere lizentzia aukeratzeko bi
galderari erantzunez ("zure lanaren aldaketa onartu?" eta "zure
lana merkataritza xedeetarako baimendu?"), lana zein baldintzatan kopiatu
eta banatu daitekeen azaltzen duen lizentzia, sortu zuenari elkarrizketa da. Lawrence
Lessig autoreak berak bere obraren gaineko muga eta askatasunak jartzearen
aldekoa da. Izan ere, sorkuntza esku gutxi batzuen mendean egon behar ez baitu.

Bestea, SGAEk atzeratuen antzerki talde bati, autoreen eskubideak ordaindu gabe
antzezlan bat egiteagatik jarritako isunaren gaineko artikulua da. Mmmmm...
penagarria. Minus bost puxtarri SGAErentzat. Zer iruditzen?

ondo amaitu asteburua!

Utzi iruzkina: