Lehenengo klasearen ostekoak

lehengaia 1456150995227 Lehengaia | 2009-09-22 09:38
2

Kaixo guztioi, egun on. Zer moduz harrera planaren ondorengo lehenengo klase-eguna? Informazioa mordoa jaso zenuten atzoko eskolan. Trankil, hala ere: ez daukazue dena bat-batean barneratu beharrik. Badakizue Mudle plataforman eskegitako bost dokumentuetan atzo aipaturiko kontuei buruzko informazio guztia daukazuela, zabal azalduta.
Badakizue, halaber, bihar ez dugula gure ikasgaiaren eskolarik izango (16:30ean hasiko dituzue bihar klaseak), Mondragon Unibertsitateak ikasturte-hasierako ekitaldia daukala-eta. Ez dugu, beraz, astelehenera arte elkar ikusiko. Gogoan izan ordurako egin beharrekoak (ordubete lan bakoitzerako):

- Taldeak egin (33 lagun zarete guztira; beraz, zeuek erabaki talde bakoitzeko kopuruak --7 talde 4 kidekoak, beste bat 3koa eta azkena 2koa?--, baina guztira 9 talde izan behar dira) eta talde bakoitzari gai bat esleitu.
- Talde-lanaren lehenengo eskema egin (Big 6 Skills-en pausoak jarraitzen badituzue, hainbat hobe).
- Lan-koadernoari ekin
- Hurrengo klaserako informazioa bilatu (masa gizartearen sorreratik Interneten jaiotzara ikus-entzunezko hedabideetan izaniko aldaketa teknologiko nagusiak)

Gainerakoan, zalantzarik bai atzo azaldutakoen inguruan? Hemen idatz ditzakezue zuen galderak, eta gustura erantzungo ditut.

Ondo segi eta laster arte

Asier Rekalde

Asier Rekalde 2009-09-23 13:08 #1

<p>Kaixo Aitor:</p>

<p>Zalantza bat daukat, ordutegi ez presentzialetan, 4 egun azaltzen zaizkigu. Aldiz, asteak 5 egun ditu, zein egun da agertzen ez dena?</p>

<p>Astelehena edo Ostirala?</p>

Aitor

Aitor 2009-09-29 10:56 #2

Kaixo Asier. Ez, hor azaltzen direnak ez dira egunak (4 egun), orduak baizik: astean 4 ordu ez-presentzial bete behar dituzu ikasgai bakoitzean, eta irakasleoi 4 ordu horietarako lanak programatzea dagokigu. Beste zalantzaren bat bazenu, galdetu lasai hemen bertan edo biharko eskolan, bale? Ondo segi<br />


Utzi iruzkina: