Ikasturte honetako azken erantzunak
Aupa denoi. Ikasturte honetako azken erantzunak eskegiko ditut posta honetan. Hasteko, Aritz Maldonadok Googlen bilaketa aurreratuari buruz idatzitakoen gainean arituko naiz. Aritz, aukera hauek ez dituzu aipatu: 10 results 20 results 30 results 50 results 100 results hitz hauek guztiak barne direla |
||
esaldi zehatz hau barne dela | ||
hitz hauetako edozein barne dela | ||
hitz hauek gabe |
Beste aukera hauek ere oso interesgarriak dira:
Hitzak non | Aukeratu bilaketa-hitzen kokapena: |
orrian edonon / orriaren izenburuan / orriaren testuan / orriaren URL helbidean / orrirako esteketan |
Orri Zehatz Bilaketa |
|
Zuk aipatutako aukerak, bestalde, bilatzailearen euskarazko bertsioak ere eskaintzen ditu (5. eta 6. puntuetan adierazi dituzunak salbu). Ingelesezkoan beste aukera interesgarri hau ere topatuko duzue:
Numeric Range | Return web pages containing numbers between__ and __ |
Kontuak kontu, ingelesezko bertsioan hau da tresnarik indartsuenetakoa:
Topic-Specific Searches |
|
Ander eta Edurneren erantzunak ondo daude oro har (adibideak eta loturak jartzea faltan bota dudan arren). Gaikako bilatzaileetan bilaketa egiteko moduari dagokionez, kategoria tematiko batetik bestera jaitsiz joatea da kontua, bistan denez.
Datu baseen egitura ilustratzeko adibide bat jartzea komeni da. Datu base bat erregistroz osatuta dago (erregistro guztien baturak osatzen du datu basea). Adibidez, ACB saskibaloi ligako datu basean, talde bakoitza erregistro bat (= fitxa bat) da; zinemari buruzko datu base batean, berriz, film bakoitza erregistro bat izango da. Erregistro bakoitzak, bestalde, eremuak ditu (zinemari buruzko datu basean, Psycho erregistro bat izango da; erregistro horren eremuak, berriz, zuzendaria, urtea, ekoizlea, aktoreak...).
Besterik ez. Ondo ibili asteburuan
Iruzkinak
Utzi iruzkina: