San Pancraciorena, alegia. Zer, badago bixamonik ala? Gaur goizean goiz Eskoriatzan bakarren batzuk gaupasan zebiltzan; pentsatzekoa da, beraz, Arrasaten bat baino gehiago ibiliko zela... Bueno, atzo fifty-fifty inguru geratu zineten klasera etorri zinetenak eta lagunarteko bazkaria hobetsi zenutenak. Klasera etorri ez zinetenok badakizue atzoko power pointa apunteen karpetan eskegita dagoela. Ikusiko duzuen moduan, Interneteko protokoloen eta sareko unitateen inguruan berbetan jardun genuen (gogoan izango duzue zelan aurreko eskolan TCP-IPa aipatu genuen, eta baita pro...
Egun on guztiei. Bueno, aste honetako galderak eskegiko ditut ezer baino lehen, gero beste pare bat kontu gogorarazteko. Hasteko, Jon Del Campo, zelakoa izan da orain artean informazio bolumenaren bilakaera Interneten? Eta internautena? Zelan ari da dibertsifikatzen bere lan-jarduna Google? Zertan oinarritzen da batez ere bere arrakasta? Zerk egiten du posible mundu guztiko ordenagailuak sare batean konektatuta egotea? Zeintzuk dira sareko protokolo nagusiak? Azalduko zenuke bakoitza labur-labur? Zer da URL bat? Zein erakundek esleitzen ditu domeinu-izenak? Aipa itzazu, azkenik, domein...
Kaixo guztioi. Azken klasean agindutako moduan, posta honetan albistegietarako, fikziorako eta harreman publikoetarako baliagarriak diren zenbait baliabide elektroniko aipatuko ditugu. Albistegietarako dokumentazioari dagokionez, eskaintzen diguna da modu bizkorra nola azken berriak kontsultatzeko hala iraganeko albisteetan arakatzeko (gogoratu bilatzaileek ez dituztela arakatzen hemeroteka digitalak). Horrez gain, informazio testualera ez ezik informazio grafikora eta soinu-dokumentuetarako irispidea ere eskaintzen digute. Informazio hori normalean hedabideetako dokumentazio zentroetan ja...
Kaixo guztioi. Kontu bat ezer baino lehen: orain arte ikusitako power pointak HUHEZIko sarean eskegi ditut, Informazio-dokumentazioa karpetan (Ganbaraberri-ikasmaterialak-apunteak-IKO05-Informazio-dokumentazioa). Aurrerantzean ere halaxe egingo dugu: klasean ikusitako power pointak hantxe izango dituzue eskuragai; azalpen luzeagoak, berriz, blog honetan. Azken klasea prozesu dokumentalari eskaini genion. Zeri deitzen diogu baina, Mikel Beaskoa, prozesu dokumentala? Zeintzuk dira bere helburuak? Eta zer ateratzen da, ondorio praktiko modura, prozesu horretatik? Nortzuk di...
Kaixo guztioi. Lehenengo eta behin, gauza bat: zuen azken erantzunei eginiko iruzkinak zintzilikatu ditut, bakoitza dagokion post-ean: Iker Diezena Asteko galderak (eta II) postan, Xabier Aizpuru eta Jon Adanenak Informazio-iturriak (I)-en eta Koldo Akordarrementeria, Ainhoa Vitoria eta Ariane Retegirenak Gasteizko Legebiltzarrera bisita-n. Gogoratu, era berean, eskolan 34 zareten arren, orain arte 17k baino ez duzuela izenik eman talde lanerako. Eta jakina, oporrak baino lehen izenik ematen ez duenak, talde lana egiteko eskubidea galduko du. Tira, aste honetako itaunak berandu eskegi ditu...
Arratsalde on guztioi. Atzo Gasteizko Legebiltzarra bisitatzeko aukera izan genuen. Ez dakit zer iruditu zitzaizuen ikusitakoa, baina niri neuri behintzat begitantzen zait bisitaren bidez landu gura genituen hiru ikasgaietarako (Komunikazioaren teoria, Gizartearen lege alderdiak eta Informazio-dokumentazioa) oso informazio baliagarria eskuratu genuela... batzuek. Izan ere, 32 lagun zeundeten izena emanda, 22 agertu zineten (bai, badakit Jagoba eta konpainiari autoa izorratu zitzaizuela, baina zer gertatu zen gainerakoekin?)... eta 12 baino ez zineten geratu amaierara arte, nahiz eta Legebil...
Aupa guztioi. Informazio iturrien gainean jardun ginen atzo. Pentsatzen dut (edo, hobe esan, pentsatu gura dut, xalotasuna aspaldi samar galdu genuelako) atzoko eskolari buruzkoa zuen portfolioan jasota izango duzuela honezkero. Bueno, ba Xabier Aizpuruk eta Jon Adanek portfolioan ez ezik hemen ere idatzi beharko dute zer edo zer. Hasteko, Xabier, batetik erreferentzia lanak eta bestetik beste informazio iturri batzuk ikusiko genituela iragarri genuen. Zer esan genuen erreferentzia lanei buruz? Zer dira? Zertzuk ezaugarri dituzte? Eta zein da euren tipologia? Zeintzuk irizpideren arabera s...
Kaixo guztioi. Gogoratuko duzuen moduan, klaseko lehenengo egunean ikasgaiaren bidaia-orria marraztu genuen: zer emango genuen, zergatik, zein metodologia baliatuta, zein iturritan oinarrituta... Horren ondoren, 3 dokumentazio-unitate klasikoetako bati buruzko argibideak jaso genituen Josemari Egaña HUHEZIko liburuzainaren eskutik (liburutegiari buruzko informazioa, alegia). Ohiko dokumentazio-unitate horiek eraldaketak izan dituzte azken urteotan, batez ere bi faktore direla kausa: - Ikus-entzuneko komunikazioaren eztanda (hori bertatik bertara ezagutze aldera joan ginen hain zuzen ET...
Kaixo berriro. Interesgarria izan zen EITBra bisita (edo hori da behintzat nire iritzia; ez dakit ikasleok zer pentsatzen duzuen, hori zeuei dagokizue esatea, eta hau foro egokia izan daiteke...), interesgarria den bezala jakitea zertan ari den egunotan Google, munduko informazio bilatzaile/katalogatzaile/berreskuratzailerik handiena. Horren harira, hona ikusitako bideoari buruzko pare bat galdera-bateria. Lehenengoa, Iker Diezentzat: Zein da Google-en helburu nagusia beronen sortzaileen arabera? Eta zure ustez, zein da benetako helburua? Munduko Internet erabiltzaileen % zenbatek darabil...
Kaixo berriro. Bueno, saio bikoitz interesgarria izan genuen pasa den astean: batetik, Euskal Herriko hedabiderik indartsuenetako baten zentroetako batean (ETBren Iurretako zentroan) informazioa zelan katalogatu eta berreskuratzen den ikasteko bisita; bestetik, bideoa, ikasteko munduan gaur egun nagusi den informazio-bilatzaileak informazioa zelan sailkatzen duen eta bere irizpideak zeintzuk diren. Bisitari ekingo diogu lehenengo, eta hurrengo postan, berriz, bideoari. Iurre Madinabeitiari botako dizkiogu lehenengo bisitari buruzko itaun batzuk (erantzunak, datorren aste...
HUHEZIn Komunikazio ikasketak egiten ari diren ikasleekin batera hezkuntza-komunitate txikitxo bat osatzea da blog honen helburua: haiei azterketen eta lanen berri ematea, ikasgaien gorabeherak azaldu eta artikulu eta lotura interesgarriak eskaintzea, eta, haien ekarpen eta iritziak aintzat hartuta, denon artean apurka-apurka ezagutza eraikitzen joatea. Aitor Zuberogoitia deitzen naiz. Etxebarrian jaio nintzen 1972an, Markina-Xemeinen hazi eta ikasi, Bilbon 20 urtez bizi eta Durangora egokitzen ari naiz gaur egun. Durangon bizi arren, Eskoriatzan ematen dut eguna, HUHEZIn (Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea). Aspaldidanik nabil komunikazio munduan: Argia, Egunkaria, Aizu! eta Bilbo Hiria Irratia hedabideetan lan egindakoa eta beste hainbatetan kolaboratutakoa naiz. Topagunea Euskara Elkarteen Federazioan ere ibili nintzen garai batean, Hedabide Saileko sustatzaile modura, eta baita Euskal Idazleen Elkartean ere. Gaur egun, esandako moduan, HUHEZIn dihardut beharrean, bertako Komunikazioa jakintza-arloa koordinatzen.