Albistegietarako, fikziorako eta publizitaterako dokumentazioa

lehengaia 1456150995227 Lehengaia | 2007-04-28 14:01
4

Kaixo guztioi. Azken klasean agindutako moduan, posta honetan albistegietarako, fikziorako eta harreman publikoetarako baliagarriak diren zenbait baliabide elektroniko aipatuko ditugu.

Albistegietarako dokumentazioari dagokionez, eskaintzen diguna da modu bizkorra nola azken berriak kontsultatzeko hala iraganeko albisteetan arakatzeko (gogoratu bilatzaileek ez dituztela arakatzen hemeroteka digitalak). Horrez gain, informazio testualera ez ezik informazio grafikora eta soinu-dokumentuetarako irispidea ere eskaintzen digute. Informazio hori normalean hedabideetako dokumentazio zentroetan jasotzen da (Berria-koari buruz irakurri zenuten Jon Barandiarani eginiko elkarrizketa, eta ETBkoa zuetako batzuek in situ ezagutu zenuten): dokumentazio sailetan (idatzizko dokumentazioa, ikus-entzunezkoa, soinu artxiboak…) zein sail horietako liburutegi eta hemeroteketan. Albiste agentzietatik eta komunikazio kabineteetatik ere geroz eta informazio gehiago jasotzen da.

Euskarazko albistegietarako iturriei dagokienez, Jokin Leniz, bisita itzazu hauek, emaguzu eurei buruzko zure iritzia/iruzkin kritikoa (aipatu zer zerbitzu eskaintzen duen bakoitzak) eta proposa iezazkiguzu beste batzuk:

Gaurkotasun iturriak euskaraz: lokalak (adibidez hau eta hau), herrialdekoak, nazionalak (hau eta hau, berbarako), alternatiboak, hiritar kazetaritzaren emaitzak hurbilarazten dizkigutenak, Espainia aldekoak (ofizialak zein alternatiboak), Frantziakoak, nazioartekoak… Azkenik, aurrerago ere bisitatuko ditugu audio banku batzuk, baina momentuz aztertu ezazu hau.

… eta, zer ekarpen egin diezaioke dokumentazioak fikzio-sorkuntzan ari denari?

-          Istorioa girotzeko sintoniak, efektu bereziak zein musika piezak bilatu.

-          Komunikatzeko ikertu (gidoien egitura, baliabide efektistak etab.)

-          Informazioa (idatzizkoa –albisteak, nobelak, saiakerak- zein ikus-entzunezkoa) bilatu gure ideiak dokumentaziorekin laguntzeko edo ideia-sorkuntzan inspirazio-iturri izateko.

-          Gure sorkuntzen lagungarri izango diren irudiak (finkoak zein animatuak), grafikoak edota soinuak topatu.

Baliabide sorta bat zerrendatuko dut hurrena, eta, Aitor Ferrer, Jokini eskaturiko gauza bera eskatuko dizut zuri ere: bisita itzazu hauek, emaguzu eurei buruzko zure iritzia/iruzkin kritikoa (aipatu zer zerbitzu eskaintzen duen bakoitzak) eta proposa iezazkiguzu beste batzuk:

Soinu liburutegiak (Sonic, adibidez, eta baita Sound Ideas eta hau ere), irudi bankuak (Gettyone da ezagunena agian, baina ikus Age Fotostock, Quick Image eta hau eta ez ahaztu Flickr), zinemari buruzko atariak (Cinefania eta Bdcine, berbarako)… Eta E-scriptor-en, zer aurki dezakegu? Ariketa praktiko bat, azkenik: bilatu itzazu estresa ilustratzeko irudiak eta esaguzu non topatu dituzun.

… eta, zer ekarpen egin diezaieke dokumentazioak publizitateari eta harreman publikoei?

-          Hedabideen hedapenaren berri eman (zabalkundea zein audientziak; Sofres-ek audimetro bidez neurtzen ditu audientziak; AIMCk, aldiz, inkesta bidez), publizitate-kanpainen plangintzara begira.

-          Sorkuntzari dagokionez, kanpaina berrietarako ideia zein materialak (ikus Infoadex eta lehen Aitorri agindu dizkiogun beste hauek: Gettyone, baina ikus Age Fotostock, Quick Image eta hau ).

-          Harreman publikoei eta komunikazio korporatiboari begira, argudio sendoak, nola bezeroak lortzeko, hala enpresen komunikatuk idazteko zein ordezkatzen duzun enpresari buruz iritzi publikoak daukan irudiaren berri izateko (bisitatu adibidez Iconoce, Factiva eta Lexis-Nexis).

Maria Gaztelupe: egin iezaguzu mesedez publizitaterako/harreman publikoetarako baliabide horien iruzkin kritikoa; bisita itzazu, azkenik, gugandik askoz gertuago dauden beste bi hauek (AZK eta Arteman) eta emaguzu zure iritzia.

Tira, zubi guztia daukazue aurretik… Ondo-ondo ibili.

Aitor Ferrer

Aitor Ferrer 2007-05-02 20:21 #1

aitor ferrer

aitor ferrer 2007-05-02 20:30 #2

THE RECORDED SOUND REFERENCE CENTER

The recorded sound reference centerraren arabera.

Plataforma honek sarbidea eskaintzen du Amerikako Estatu Batuetako kongresuak duen liburutegiaren jabegoaren atal bati: audio artxibategi eta jabego komertziala. Bilduma hori 1926.urtean hasi zen, Victor Recordsek 400 disko eman zituenean liburutegiko musika sailari, horren dokumentu eta idazkien bilduma handitzeko. Handik aurrera, bilduma hori hazi baino ez da egin, erakunde ezberdinekin sinatutako akordioei esker 2 milioi dokumentu baino gehiago izatera heldu arte. Horrez gain, lotura aunitz ditu osagai gisa American Folklife Centerrarekin eta Motion Picture and Television Reading Roomarekin. Egun, Amerikako Estatu Batuetako audio artxibategi handiena da.

Artxibategiak dituen baliabideak entzutea dohaineko zerbitzua da, beti ere, honako baldintzak betez gero: artxiboak gai zehatz baten inguruan lanean ari den horrentzat dira, era publikoki zabalduko diren lanetan argitalpenak, tesiak edo hitzaldiak bezalakoak, edota ekitaldi publikoak, telebista, irrati edota zinemarako. Beraz, debekatuta dago artxibategian topa daitezkeen dokumentuak lan pribatuetarako erabiltzea.

Dokumentuak eskuratzeko, lehenik eta behin, eskari egin behar da, bai web orrialdearen bitartez edo honako telefono zenbakian: (202) 707-7833. Eskariak, gutxienez, astebete lehenago egin behar da, dokumentuaren arabera epe batean eskuratu ahal izango baitugu dokumentua bera.

Eskubide legalak direla medio, ezin izango dira dokumentuen kopiak egin ezta horiek gorde ere. Dokumentuak erabiltzeko aukera dugu, baina, epe, igaro ostean eskuratu dugun dokumentuaren kopia itzuli beharko dugu.

Batez ere, honakoak dira eskuratu ahal izango ditugun audio dokumentu motak: irrati eta telebista saioen grabazioak, zinema grabazioak, musika ekitaldiak eta grabatutako musikak.

Honakoa da bilaketetarako orrialdea: http://star1.loc.gov/cgi-bin/starfinder/0?path=sonic.txt&id=webber&pass=webb1&OK=OK

SOUND IDEAS

Erakunde hau grabazio estudio bezala hasi zen 1978.urtean. egun, munduko soinu efektuen editorerik garrantzitsuena da. Transmititzeko (broadcast), post-produkzioarako eta multimedia baliabideentzako 200 bilduma baino gehiago eskaintzen ditu, hau da, soinu efektuak.

Soinu efektuak lortzeko harreman bereziak dituzte honako konapiniekin: Lucasfilm, anna-Barbera, Turner Entertainment, Twentieth Century Fox, Warner Bros., Universal Studios, Jay Ward Productions and the Saul Zaentz Film Center, besteak beste. Etengabeko hobekuntzan atentzio berezia jartzen dute, teknologien garapenen arabera produktu berriztatzaileak eskainiz.

Erakunde honek eskaintzen dituen produktuak salmentara bideratutakoak dira. Dohainik demo batzuk baino ezin ditugu entzun. Hala ere, haien bilduma oso zabala da eta horiek kategorietan antolatzen dituzte, interesen arabera egokien eros dezazun. Aldi berean, PDF bitartez bilduma bakoitzeko efektuen zerrenda jaitsi dezakegu.

Honakoa da haien efektu bilduma: http://www.sound-ideas.com/sfxmenu.html

Honakoa da haien musika bilduma: http://www.sound-ideas.com/musicmenu.html

Honakoa da haien multimedia tresnen bilduma: http://www.sound-ideas.com/multimediamenu.html

Honako da haien produkziorako eskaintza: http://www.sound-ideas.com/imagingmenu.html

Aldi berean, badituzte beste tresna batzuk, telefono mugikorrentzako seinale bildumak bezalakoak.

ESPAINIAR HEZKUNTZA ETA ZIENTZA MINISTERITZAREN SOINU BILDUMA

Web orrialde honetan, http://recursos.cnice.mec.es/bancoimagenes/sonidos/# , soinu eta efektuen dohaineko bilduma dago. Bertan, bilaketa egin, era sinple eta erraz baten, eta lortutako emaitzen arabera nahi bezain beste efektu eta soinu lortu ahal izango ditugu. Soinu bilduma hau, esango nuke, askoz etxekoago dela. Hau da, edozeinek lortu ditzake hemendik efektuak eta soinuak. Ez da beharrezkoa profesional mailan lan egitea ezta eskubide legalekin gora-behera jolasean egon beharrik. Horrez gain, eta oso aproposa iruditzen zaidana formatua da: mp3, ogg eta wav formatuan lortu ditzakegu artxiboak. Soinu efektuen munduan hasteko orrialde oso aproposa da hau.

Erabilgarria izan daiteke, era berean beste orrialde hau http://recursos.cnice.mec.es/bancoimagenes4/

GETTYMAGES

Oso web orrialde erabilgarria. Argazkien bilduma oso zabala da honakoa. Argazkiak dohainik lortu ditzakegu. Horiek bildumetan antolatuta dauden arren, bilaketak oso errez egiten dira. Search laukian bilatu nahi dena idatzi eta intro sinple batekin horren emaitzak lortuko ditugu. Bilaketa zehatzagoa egin nahi baldin badugu, royaltirik gabeko argazkiak bakarrik lortu daitezke, edo zuri eta beltzean daudenak, edo forma berezia daukatenak. Beraz, sinpleki, bilaketa sakon eta oso erabilgarria egin dezakegu. Gainera, argazkiak gure ordenagailuan izateko web orrialdeak berak azaltzen du copy-paste baten bitartez egin behar dugula. Beraz, oso orrialde interesgarria da, bere erraztasunaz gain oso argazki interesgarriak lortu ditzakegulako.

Amaitzeko, orrialde hau bere osotasunean gomendatzeko. Argazkiez gain, bideoak eta klipak lortzea oso erraza da. Eragozpen bakarra, orrialdean izena eman beharko dugula eta zerbitzu batzuetan ordaindu beharko dugula artxiboa gure ordenagailuan izateko.

AGE FOTOSTOCK

Helbide hau, berez, argazkilaritza agentzia bateko da. baina, agentzia izateaz gain interneten bidez zerbitzu oso erabilgarria eskaintzen dute. Maila profesionalean egiten dute lan. Haien egitekoa, batez ere, argazkien inguruko erreprodukzio eskubideen kudeaketaz arduratzen dira. Web orrialde honen bitartez, argazkiak ikusteko aukera dago, eta horien eskubideak erostekoak ere, horiek izatekotan. Argazkiak erosi ahal izateko bazkide izan behar gara. Badira royalty free diren argazkiak ere eskuragai. Horrez gain, haien laguntza eskatu dezakegu dohainik. Bi ordu baino lehen, gure gaiaren inguruko haiek egindako aukeraketa bat jasoko dugu, erresoluzio baxuan. CD royalty freeak eskaintzen dituzte.

QUICKIMAGE

Quickimage argazkien banku bat da. Haien arabera, artxiboko argazkirik onenak aurkitzeko lekua da Quickimage. Gai guztietako milioika argazki; milioika argazki eskubide askatasunez hartzekoak, eta eskubidedun beste argazki berezi batzuk. Egunero eguneratzen da web orrialde hau. Horrez gain, CD royalty free deiturikoak dituzte: royaltyrik gabeko argazkien bildumak, eskatu eta tarifa planoz lortu ditzakezunak. Honetan ere, bazkide izan behar zara haien zerbitzuak jaso ahal izateko, baina, bazkide egitean, aldizkari bat eta argazkien CD bat oparitzen dizute. Ingelesez edo gazteleraz egin daiteke bilaketa. Azkenean, Age Fotosocken oso orrialde antzekoa. Agian, honako hau astiroago lan egiten du bilaketak egiterako orduan.

STOCK XCHNG

Honako orrialde hau elkartrukean oinarritzen da eta etxekoagoa dela esan genezake. Zuk zure argazkiak beste batzuekin elkartrukatu ditzakezu. Beraz, honakoan argazkiak guztiz dohainik dira. Argazkien erabilpena, web orrialdearen arabera, etxean erabiltzeko, web orrialdeetan erabiltzeko edota inspirazioa bilatzeko helburuarekin jartzen dira. Beraz, hona hemen inspirazioa lortzeko, helburu horrekin eginiko, lehengo web orrialdea. Web orrialdea ingelesez egoteaz gain, bilaketak ere, ingelesez egin behar dira.

Hasieran, esan izan dut orrialde honetako argazkiak dohainik elkartrukatzen direla, baina, ez da horrela. Argazkiak salerosten dira, baina, haien publizitateak kontrakoa esaten du, beraz, kontuz!

CINEFANIA ONLINE

Zinema fantastikoaren inguruko atari bat da hau. Bertan filmei buruzko kritikak, foroak, argazkiak, gidoiak… Egia esan ez diot erabilpen handirik aurkitzen, agian ez delako nire zinema genero gogokoena,  dokumentazio aldetik. Ikusten diodan alde positiboa bere espezializazioa edo delako da, zinema fantastikoaren inguruan zerbait behar izatekotan hona jotzea komenigarria litzateke, informazioa beste honekin konparatuz. www.imdb.com. Bestalde, beste link bat jartzea, egia esan, ez dut gehiegi aztertu baina artikulu nahiko interesanteak aurki daitezke: www.zinema.com.

E-SCRIPTOR

Nahiko galduta ikusten dut nire burua orrialde honen aurrean. Badirudi informazio gehiegi daukala daukan forma “ezatseginerako”. Badirudi inspiraziorako orrialdea dela. Literaturaren inguruko web orrialdea da, hori horrela dela uste dut. Artikuluak agertzen dira, bai idazketaren inguruko gomendioak, zein argitaratutako liburuei buruzkoak. Nik ulertzen dudana honakoa da: mugimendu berrien, korronte berrien, joera berrien, ideia berrien…inguruko orrialdea. Inspiraziorako edo zabalpenerako orrialdea….galdu naiz.

Aitor, jarri dituzun link batzuk ez daude ondo jarrita edo zerbait gertatzen zaie. Hala ere, horietako bi egin egingo ditut:

FLICKR

Ezagutzen dudana, edonork lortu dezake Flickerren kontu bat. Bertan, zure argazkiak jartzeko aukera daukazu. Ondore, tag en bitartez horiek etiketatzen dituzu, ondoren edonork ikusi ahal izateko. Flickerren aurkitzen diren argazkien artean badira hartu daitezkeenak eta ezin direnak. Hartu ahal direnak oso era erosoan antolatzen dira, tamaina ezberdinetan hartzeko aukera baitago.

www.bdcine.com

Nik, portal honetatik hartuko nukeena, bide batez, hau zinemaren inguruko interneteko atari bat da, zinemarekin zer ikusia daukaten enpresen izendegia da, haien orrialdeetara linkekin eta kontaktu telefono eta helbideekin. Agian, erabilgarria izan daiteke etorkizunean jateko zer ez daukagunean eta nonbaitera curriculumak bidali behar ditugunean.

Stresa

Flickerren bilatuz gero konturatuko gara zarata gehiegi dagoela (http://www.flickr.com/search/?q=estres), ordaindu behar den horietan bilatzean agertzen dira irudi interesgarriak, baina, hartu ezin ditudanak. Bestela honekin gelditzen naiz, askotan hobe delako teknologia berririk ez izatea. Argibiderik ematekotan: bilatzaileetan eta artxiboetan sartu eta lortu nahi dena bilatu, nik gutxienez horrela egiten dut.

PD: agian, orrialde batzuk ez daude landuegiak, baina, kontutan izanda gehienen hizkuntza eta kopuruarekin (…) ez dut gehiagorako denborarik izan. Norbaitek informazio gehiagorik nahi izatekotan bere kabuz sartzea eta trasteatzea gomendatuko nuke, edo, bestela email (aitorferrer@gmail.com) bat bidali eta laguntzen saiatuko naiz blogaren bitartez. Azkenik, barkamena eskatzea hizkuntza akatsengatik. Besterik gabe, gero arte.

maria gaztelupe

maria gaztelupe 2007-05-03 11:50 #3

Kostata baina hemen daude nire erantzunak. Orrialde web dexente ziren, ingelesez, ezezagunak eta klasean ez ikusitakoak. Baina kuxkuxeatu ostean nik ikusitakoa hemen daukazue:

OJD http://www.ojd.es/html/home.htm

Hauen helburua publikatutako guztia erregulatzea eta kontrolatzea da. Hau da, Informacion y control de publicaciones sozietate merkantilaren betebeharra. Beren produktuak pertsona edo erakunde desberdinei bideratuta daude: iragarle, publizitate agentzia, editore eta bertze edozein pertsona edo interesatu. Beraz egunean egunekoa jasotzeko orrialde interesgarri bat.

Azpian jartzen dizuet OJD-ri buruz aurkitu dudan albiste bat. El mundokoa da 2002 urtekoa. Nahiko zaharra da baina artikulu honen bitartez ikus dezakezue pixka bat sakonago nola lan egiten duten. Artikulu hau OJD-k el pais egunkariari isuna jarri ostekoa da. Nire ustez honen bitartez ikus dezakegu erakunde honenen lan egiteko modua.

-http://www.elmundo.es/navegante/2002/07/23/empresas/1027394872.html

TNS http://www.sofresam.com/

Merkatu ikerkuntza eta biztanleriaren iritzia analizatzen duen enpresa bat da azken hau. Honetarako telebistako saioen audientziak aztertzen dituzte. Baita bertze eremu asko ere. Daukaten informazioa baliagarria izan daiteke publizitate edo harreman kanpaina bat hasi aurretik. Ikusi dudanez medioen analisi sakon bat egiten dute. Hemen jartzen dizuet irakur dezazuen gehiago honen inguruan.

http://www.tns-global.com/corporate/Rooms/DisplayPages/LayoutInitial?Container=com.webridge.entity.Entity[OID[9AB9562F069E684C80D6BF0C1A164070]]

GETTYONE, AGE FOTOSTOCK, QUICK IMAGE ETA STOCK EXPERTE

Aitorrekin hitz egin ostean eta berak jasotako informazioa irakurri ostean, ingelesez dauden orrialde hauetan sartu naiz. Batzutan erraza da irudiak bilatzea. Oso irudi bilduma zabalak dituzte. Agian batzuk bertzeak baina azkarrago doaz Age fotostock erdaraz eta ingelesez dago. Gehiengoa ez dira dohainekoak, eskubideak ordaindu behar dira. Gettyoneko argazki gehienak dohainekoak dira, baina, argazkien euren publizitatea sartzen dute. Orrialde hauetan ibili ostean,agian harreman publiko eta publizitaterako lanetan egokia izango litzateke hemendik argazkiak ateratzea. Ala ere aipagarriena da daukaten datu base erraldoia, interesgarriak. Ez ahaztu.

INFOADEX http://www.infoadex.es/infoadex.asp

Publizitateari buruzko informazio osatuenetako bat eskaintzen duen orrialde bat da. Arakatu ostean, datu basea oso handia iruditu zait, bertze batzuekin konparatuz. Lanerako egoki baliagarri izan daitezken herramintak jartzen dituzte eskura. Orrialdean creatividades izeneko saila bat dago. Irakurri dudanez 1981 urtetik dabiltza lan honetan. Zenbakiek euren alde egiten dute:

-150000 iragarle baina gehiago

-400000 marka/modelo

-250000 irudi, audio eta bideo baina gehiago

-4500000 iragaki baina gehiago

Infoadexek publizitatearen kontrola eta analisia lantzen du, Espainian. Urteko 365 egunetan publizitatea kontrolatu, artxibatu eta analizatzen ditu.Medio guztiak lantzen dituzte: zinema, egunkariak, internet, irrati, aldizkari... interesgarria.

ICONOCE  www.iconoce.com

Iconoce base datu erraldoi bat da. Datu base honetako edukiak prentsa nazional eta internazionaletik eskuratu dituzte. Ala ere, interneteko albiste asko ere biltzen dituzte.

Egunero eguneratzen den orrialde bat da. Egunean 20.000 notizia biltzera hel daitezke. 2001 urtetik dabiltza lan honetan, beraz esperientzia apur bat daukate mundu honetan.

Ez da dohaineko zerbitzu bat. Interneten eta orrialdean arakatu ostean zera aurkitu dut: 15 egunetako proba bat dohainik egiteko aukera aurkitu dut. Nik helbidea jartzen dizuet, 15 egun ez dira asko, baina probatzeko...

http://www.iconoce.com/paginas/formulario_pruebelo.php

LEXISNEXIS  http://www.lexisnexis.cl/?a=g

Sartu eta ez dut asko ulertzen. Irakurri dudanez lexis Nexisek aukera ematen du hiru mila milioi baina dokumentu baino gehiagotan sartzeko. Orden egoki batean klasifikatzen dituzte dokumentu guzti hauek, tresna aurreratuak erabiltzen dituzte klasifikatzerako orduan. Ematen duen zerbitzua nire ustez kalitate altukoa dirudi. Orrialde web honetako informazioarekin enpresako alor gehienetako arazoak konpontzeko informazioa jartzen dute eskuragarri.

AZK,

Blog interesgarri bat da azken hau. Artikulu batzuk euskaraz ditu, beraz, oraindik interesgarriago. Bitxikeria asko kontatzen ditu. Publizitate kanpaina asko ere erakusten dizkigute. Urte bete daukan blog bat da, eta ikusi dudanez arrakasta izan du. Jendea sartu eta erantzuten aritzen da. Sail desberdinak dituzte: marketing, publizitatea, Internet,diseinua…

Blog berean publizitate eta bertze intereseko web orrien helbideak dituzte. Beraz bertze batzuk gehitzeko esan diguzun bezala hemen daude batzuk:

-euskara eta publizitatea: http://www.sweetcreeps.com/euskaraz2/index.php

- anuncios, http://blog.anuncios.com/

-marketina, estrategia eta komunikazioa, diseinua… bezalako gaiak tratatzen dituen link-ak daude.

Aurretik publikatutako guztira sartzeko eta kuxkuxeatzeko aukera ematen digute.

ARTEMAN

Euskaraz dagoen orrialde web bat da. Arrasaten kokatua dagoen komunikazio eta diseinu enpresa bat da. Diseinu grafikoan eta webgintzan oinarritzen da gehienbat. Enpresa euskalduna da eta sormen lanak ere euskaraz egiten dituzte, beraz guretzat baliagarria.  Web orrian beren lanak ikus ditzakegu. Beren bezeroak zein diren erakusten dizkigute.  Agian ideiak jasotzeko web orrialde apropos bat eta mundu honetan murgilduta dauden hainbat pertsonentzat.

Bezero asko ditu. Horietako bat udal euskaltegiak. Hauei orrialde weba diseinatu zioten, ikusi nahi izanez gero hemen daukazue helbidea

-http://www.udaleuskaltegiak.net/

Galderen bat edukiz gero, galdetu lasai. Gero arte!!!

Aitor Zuberogoitia

Aitor Zuberogoitia 2007-05-03 12:10 #4

Oso-oso ondo, Aitor eta Maria. Informazio asko arakatu behar izan duzue, baina zinez ondo bete duzue agindutakoa. Beste guztiek ere irakur itzazue zuen bi ikaskide hauen erantzunak, denentzako informazio interesgarri ugari dago hor eta.

Jokinen erantzunak falta zaizkigu oraindik, hori bai...

Utzi iruzkina: